Malaki profetaren liburutik 3, 1-4.
Hau dio Jainko Jaunak :
Hor igortzen dut nere mezularia,
nere aitzinean bidearen prestatzera ;
eta bet-betan etorriko da bere Tenplurat bilatzen duzuen Jauna,
nahitua duzuen Batasunaren mezularia.
Huna heldu dela, dio diren guzien Jaunak.
Nork jasan haren etortzearen eguna ?
Nor egon daiteke xutik, agertuko denean ?
Urtzailearen sua bezala baita, xuritzaileen bokata bezala.
Urtzeko eta garbitzeko jarriko da.
Lebiren semeak garbituko ditu,
zilarra eta urrea garbitzen diren bezala,
Jaunari opariak zuzentasun osoan eskain diezazkioten.
Orduan, atsegin izanen zaio Jaunari
Judako eta Jerusalemeko oparia
aspaldiko egunetan, lehengo garaietan bezala.
Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.
23. Salmoa
Ateak zabal, ateak altxa, heldu baita
Ospe gaitzeko Erregea.
Ateak zabal, ateak altxa, heldu baita
Ospe gaitzeko Erregea.
Nor ote da ba ospe gaitzeko erregea ?
Jainko Jaun ezin garaitua.
Ateak zabal, ateak altxa, heldu baita
Ospe gaitzeko Erregea.
Nor ote da ba ospe gaitzeko Erregea ?
Zeruetako Jaungoikoa.
Hebrearreri epixtolatik 2, 14-18.
Gizaki guziek odol eta haragi bat bera dituzten bezala,
Jesusek giza-odola eta haragia hartu zituen,
heriotzearen nagusia den debrua
bere heriotzearen bidez indargabetzeko,
eta heriotzearen beldurrez beren bizitze osoan
esklabo zaudenen libratzeko.
Alabainan, ez da aingeruen laguntzera etorri,
bainan Abrahamen ondokoen laguntzera.
Horrengatik, gauza guzietan bere haurrideen iduriko izan behar zuen,
apez nagusi urrikalkor
eta Jainkoarekilako harremanetan fidagarri izaiteko,
herriaren bekatuen barkatzeko gai.
Bera sofritua eta frogatan ezarria izan delakotz,
frogatan direnak laguntzen ahal ditu.
Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.
Alleluia, alleluia.
Herri guzien Jainkoratzeko, zer argia,
Izraelentzat zer loria !
Jesu Kristoren Ebanjelioa san Luken liburutik 2, 22-32.
Moisen Legearen arabera
garbiketaren egiteko egunak bete zirenean,
burasoek Jerusalemerat ereman zuten Jesus, Jaunari eskaintzeko.
Jaunaren legean izkiriatua baita :
“ Lehen seme guziak Jaunari sagaratuko zaizkio.”
Jaunaren legeak erran oparia ere eskaini zuten :
uso-tortoil pare bat, edo bi uso ttipi.
Bazen Jerusalemen Zimeon izeneko gizon bat,
gizon zintzo eta jainkozalea,
Izraelen kontsolamenduaren beha zagona.
Eta Izpiritu Saindua berekin zuen.
Izpirituak aditzera emana zion
ez zela hilen, Jaunaren Mesias ikusi gabe.
Izpirituak eraginik, Tenplurat etorri zen.
Burasoek Legeak manatzen zuenaren betetzeko
Jesus haurra Tenplurat ekarri zutelarik,
Zimeonek haurra besoetan hartu zuen,
eta Jainkoa benedikatu, erranez :
“ Orai, Jauna, zure zerbitzaria joaitera utz dezakezu,
hitzeman duzun bezala, bakean.
Nere begiek ikusi baitute zure salbamendua,
herri guzien aitzinean zuk prestatua :
nazioneen argitzeko argia,
eta zure herri Izraelen ospea.”
Haurraren aitamak harriturik zauden haurraz erraiten zenaz.
Zimeonek benedikatu zituen,
eta haurraren ama Mariari erran zion :
“ Beha : haur hau Izraeldar ainitzen
erorbide edo altxabide izaiteko ezarria da.
Eztabada sortzen duen ezaugarri izanen da.
–Zuri ezpata batek aldean beste zilatuko dautzu arima.-
Horrela ainitzen asmo gordeak agerian geldituko dira.”
Bazen ere emazte profeta bat,
Ana, Fanuelen alaba, Azerren leinukoa.
Adin handikoa zen :
zazpi urtez senarrarekin bizi ondoan,
alargundua zen, eta lauetan hogoita lau urte zituen.
Ez zen Tenplutik urruntzen,
gau eta egun Jainkoa zerbitzatzen zuela, barur eta otoitzean.
Ordu berean etorririk, Jainkoa goresten zuen,
eta haurraz mintzatzen hasi zitzaioten
Jerusalemen librantza igurikatzen zuten guzieri.
Jaunaren Legeak manatu guzia bete zutenean,
Galilearat itzuli ziren, Nazaret beren herrirat.
Haurra handituz eta azkartuz zoan,
zuhurtziaz betetzen ari zela,
eta Jainkoaren grazia berekin zuen.
EDO BERTSIO LABURRA :
Jesu Kristoren Ebanjelioa san Luken liburutik 2, 22-32.
Moisen Legearen arabera
garbiketaren egiteko egunak bete zirenean,
burasoek Jerusalemerat ereman zuten Jesus, Jaunari eskaintzeko.
Jaunaren legean izkiriatua baita :
“ Lehen seme guziak Jaunari sagaratuko zaizkio.”
Jaunaren legeak erran oparia ere eskaini zuten :
uso-tortoil pare bat, edo bi uso ttipi.
Bazen Jerusalemen Zimeon izeneko gizon bat,
gizon zintzo eta jainkozalea,
Izraelen kontsolamenduaren beha zagona.
Eta Izpiritu Saindua berekin zuen.
Izpirituak aditzera emana zion
ez zela hilen, Jaunaren Mesias ikusi gabe.
Izpirituak eraginik, Tenplurat etorri zen.
Burasoek Legeak manatzen zuenaren betetzeko
Jesus haurra Tenplurat ekarri zutelarik,
Zimeonek haurra besoetan hartu zuen,
eta Jainkoa benedikatu, erranez :
“ Orai, Jauna, zure zerbitzaria joaitera utz dezakezu,
hitzeman duzun bezala, bakean.
Nere begiek ikusi baitute zure salbamendua,
herri guzien aitzinean zuk prestatua :
nazioneen argitzeko argia,
eta zure herri Izraelen ospea.”
Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.
(P. Andiazabal apeza, “Mezetako deiak”, C urtea – sail berria)
Federekin argiaren eta salbamenduaren beha dauden guziekin batean elgarrekin otoitz egin dezagun.
1. Girixtinoentzat, heien bizia izan dadin gelditzen ez den zinezko goresmen opari bat, egin dezagun otoitz.
2. Elizan zerbait kargu duten guzientzat, kargu horren betetzean izan diten Jainkoaren populuaren egiazko zerbitzari, egin dezagun otoitz.
3. Egun bereziki, kazeta, irrati edo telebixtetan lanean ari diren guzientzat, egin dezagun otoitz.
4. Gure erlisionea ez dadin izan axalekoa edo ohidurazkoa bakarrik, bainan Jesusek galdatu bezala, funtsezkoa eta bihotzekoa, egin dezagun otoitz.
Jauna, gizonen argia, entzuten duzu
bidean doan zure herriaren otoitza :
zaude beti gure ondoan,
jakin dezagun gure haurrideak zure ganat erakartzen,
zu bizi baitzira gizaldi eta gizaldietan.
Parropia bakotxak egokitu behar du