M 18 / Argiz argi argiraino

Iratzeder / Herrikoa

Otsailaren 2an – Ganderailuz

1- Ganderailuz har eskutan, fedearen argia :
denak bozik zeru alde Jesusekin abia.
Ilunberi nor ez nausi zurekilan, Maria,
zure ganik baita jali zeruko iguzkia.

Argiz argi argiraino gaiten denak lehia :
Fededunak, Jaunari so, oraitik bozkaria.

2- Ez mundurik, ez jenderik, ez zen nihun ageri ;
Zuk daukuzu, Jauna, piztu bizi-argi den hori.
Zuk daukuzu maitasuna bihotzean ixuri :
denen gatik, bat gabiltza Zuri so kantuz ari.

3- Argi-guzu dirdiraka zerurako bidea :
indar beltzak heziz eman Jainkoraino heltzea.
Goiko bake, goiko argi zuk pitz, Ama maitea,
bi besoak maitez luza, zaude gu ganat beha.

4- Gu egin zuk argi-seme, egin argi-alaba :
dugun garrait, dugun gaindi gau indarren burrunba.
Bai, gu egin argi-seme, egin argi-alaba :
Jainkoaren nahiari diogun beti guk : « Ba ».

Soinuak

KJ Urruña 1997 :

Bideoan