V 13 / Elizaren Ama

Emile Larre / J. Donetch

Elizaren Ama,
erakuts zure haurrer girixtino lana.

1- Zuk galdatuak emaiten ditu Jesusek :
nola ez egin zuri dei gure bihotzek.

2- Zutaz zioten : « Holako ama dohatsu ! » ;
fede kartsuaz gure modela zira zu.

3- Oroitzen gira burraso, lagun, etxekoz :
heien geriza egon zaitela betikoz.

4- Zonbaitek saila heldua dute burura :
hil maiteak zuk gida ditzazu zerura.

Misterio zoriontsuak – Kristoren sortzea

5- Jaunak igorri zion bere aingerua :
Mariak, baietz, eskaini bere burua.

6- Elizabeti doa Maria bisitaz :
bertzez oroitzen harekin dezagun ikas.

7- Ama baten haur sortu da Jainko-Semea,
zeruak dezan argi gure ilunbea.

8- Jesus tenploan eskaini baitzuen Amak,
berdin lehia gaiten Elizaren ganat.

9- Galdu-ta Jesus bilatu zuten bezala ;
Mahain Sainduan bakotxak kausi dezala.

Misterio argitsuak – Kristoren bizi publikoa

10- Bataioan zen zerutik jautsi mezua :
«Hau da semea, nere seme maitatua. »

11- Aldatuz ura arnoz daiken hoberena
Kanan Jesusek egin mirari lehena.

12- Zeru erreinu irabazteko xedea
«Bihotzak berri» dugu bakarra bidea.

13- Itxuraldatze goren iguzki pareko
Ospe hortan da Jesus berriz agertuko.

14- Gure maitez du emaiten gorputz odolak
Batasun berri batentzat dira loturak.

Oinazezko misterioak – Kristoren heriotzea

15- Odol-izerdi, agoniako ikara :
nik bekatuaz Jesus ekarri hortara.

16- Ikusiz Jesus azote-larruz zafratzen,
ez naike ibil atsegin tzarren gozatzen.

17- Korona behar eta hura elorrizko :
umil dena da, Jesus, zure iduriko.

18- Gurutzea du Jesusek, berak ereman :
gurea jasan dezagun guk harekilan.

19- Guretzat hil da : ez daike maita geiago.
Nor izanen dut Jesus baino maiteago ?

Loriozko misterioak – Kristoren piztea

20- Jesus piztua : Bazko goizeko berria ;
fede biziak hortan du bere argia.

21- Utzirik lurra, Jesus igan da zerura :
guhaurek ez gal harat heltzeko mentura.

22- Izpiritua igorri dauku zerutik,
Eliza ibil dadien haren asmutik.

23- Maria izan da zerurat eremana :
egun batez gu bil gaitzala bere gana.

24- Ohore zuri, zeru-lurren Erregina :
zure eskutik daike gure atsegina.

Soinuak

Camino - Sarcou :

Lapurdi - Loriazko mixterioak :

Lapurdi - Bozkariozko mixterioak :

Lapurdi - Dolorezko mixterioak :

Bideoan