Lehen irakurgaia

Izai profetaren liburutik 66, 10-14c.

Bozkaria zaitezte Jerusalemekin,
alaitu harekin maite duzuen guziak !
Izan orai harekin zoriontsu, harengatik dolutan zineztenak !
Asetzeraino edanen duzue haren bular gozotik,
atseginez xurgatuko haren aintza nasaitik.
Huna zer dion Jaunak :
Ibaika ekarriko diot Jerusalemi bakea,
eta erreka betean nazioneen ospea.
Haurtxoak bezala izanen zirezte,
besoetan erabiltzen eta altzoan ferekatzen direnak.
Amak haurra kontsolatzen duen bezala,
halaxe kontsolatuko zaituztet nik ;
bai, Jerusalemen kontsolatuak izanen zirezte.
Ikusiko duzue eta poztuko zaitzue bihotza ;
belar berria bezala loratuko dira zuen hezurrak.
Eta Jaunak bere ahala agertuko diote bere zerbitzarieri.

Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.

Salmoa

65. Salmoa
Kanta Jaunari, lur guzia,
Kanta Jaunaren izenari.

Bihur Jaunari zor loria :
zoin zaren, Jauna, miresgarri.
Lurrean daude kantuz denak,
hain zare, Jauna, goresgarri.

Zatozte, beha, izan beldur :
egintzak Jaunak gaitzak ditu.
Hak itsasoa egin du lur,
hor denak oinez joan baititu.

Hari eskerrak, hari kantu :
betiereko indarra du
Begiak dauzka munduz-mundu
ea nor zaion asaldatu.

Jainkozaleak, etor, entzun
nere arimak zer zor dion.
Esker-kantuak Jainkoari !
Gogotik bainau ni entzuna !

Bigarren irakurgaia

Jondoni Paulok Galaziarreri 6, 14-18.

Ni, Jesu Kristoren gurutzeaz baizik ez nadila harro izan.
Hari esker, mundua betirako gurutzitzatua da neretzat,
eta ni munduarentzat.
Alabainan, ebakitua edo ebakitugabea izaitea berdin da ;
kreatura berri izaitea da balio duena.
Bake eta urrikalmendu, arau horren arabera bizi direneri,
bai eta Jainkoaren egiazko Izrael herriari ere.
Hemendik aitzina nehork ez diezadala nekerik eman,
Jesusen zauri-markak nere gorputzean ekartzen baiditut.
Haurrideak, Jesu Kristo gure Jaunaren grazia
izan bedi zuen izpirituarekin. Amen.

Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.

Ebanjelioaren gorespena

Alleluia, alleluia.
Mundu guzira zabaldua da Jainko-hitza
Lurraren azken mugetaraino Berri Ona.

Ebanjelioa

Jesu Kristoren Ebanjelioa san Luken liburutik 10, 1-12. 17-20.

Jaunak beste hirurogeita hamabi dizipulu izendatu zituen,
eta bere aitzinean igorri birazka,
bera joaitekoa zen herri eta leku guzietarat.
Erran zioten :
“ Uzta nasaia da, bainan langileak guti.
Otoitz egiozue, beraz, uztaren jabeari,
langileak igor ditzan bere uztarat.
Zoazte ! Bildotsak otsoen arterat bezala igortzen zaituztet.
Ez ereman moltsarik, ez zakurik, ez oinetakorik,
eta ez geldi bidean nehori agur egiten.
Edozein etxetan sar zaitezten, errazue lehenik: Bakea etxe huni !
Han bakezalerik baldin bada,
haren gainean kokatuko da zuen bakea ;
bestela, zuenganat itzuliko da.
Zaudezte etxe berean, eta daukatenetik jan eta edan,
langileari zor baitzaio bere lan-saria.
Ez ibil etxez etxe.
Herri batean sartu eta ongi etorri egiten badautzuete,
jan eskaintzen dautzuetena.
Senda hango eriak eta erran jendeari :
‘ Hurbil duzue Jainkoaren erreinua.’
Bainan herri batean sartu
eta ongi etorri egiten ez badautzuete, atera plazetarat eta erran :
‘ Oinetan lotu zaikun zuen herriko errautsa ere
harrotu eta uzten dautzuegu.
Halere jakin zazue hurbil dela Jainkoaren erreinua.’
Nik diozuet: jujamendu egunean,
Zodomek gaztigu arinagoa izanen du herri horrek baino.
Hirurogeita hamabi dizipuluak bozkarioz itzuli ziren, erranez :
“ Jauna, debruak ere meneko ditugu zure izenean.”
Jesusek erran zioten :
“Satan ikusten nuen ximixta bezala zerutik erortzen.
Horra: sugeen, eskorpionen lehertzeko ahala eman dautzuet,
eta Etsaiaren indar guziaren garaitzeko ahala;
eta deusek ez dautzue kalterik egiten ahalko.
Halere ez bozkaria izpirituak menean dauzkatzuelakotz;
bozkaria, bai, zuen izenak zeruan izkiriatuak daudelakotz.”

EDO BERTSIO LABURRA :

Jesu Kristoren Ebanjelioa san Luken liburutik 10, 1-9.

Jaunak beste hirurogeita hamabi dizipulu izendatu zituen,
eta bere aitzinean igorri birazka,
bera joaitekoa zen herri eta leku guzietarat.
Erran zioten :
“ Uzta nasaia da, bainan langileak guti.
Otoitz egiozue, beraz, uztaren jabeari,
langileak igor ditzan bere uztarat.
Zoazte ! Bildotsak otsoen arterat bezala igortzen zaituztet.
Ez ereman moltsarik, ez zakurik, ez oinetakorik,
eta ez geldi bidean nehori agur egiten.
Edozein etxetan sar zaitezten, errazue lehenik: Bakea etxe huni !
Han bakezalerik baldin bada,
haren gainean kokatuko da zuen bakea ;
bestela, zuenganat itzuliko da.
Zaudezte etxe berean, eta daukatenetik jan eta edan,
langileari zor baitzaio bere lan-saria.
Ez ibil etxez etxe.
Herri batean sartu eta ongi etorri egiten badautzuete,
jan eskaintzen dautzuetena.
Senda hango eriak eta erran jendeari :
‘ Hurbil duzue Jainkoaren erreinua.’

Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.

Fededunen otoitz proposamena

Parropia bakotxak egokitu behar du