Zamuelen bigarren liburutik 12, 7-10. 13.
Dabidek bekatu egin eta
Natan profetak erran zion :
“ Huna zer dion Jaunak, Izraelen Jainkoak :
Nik kontsekratu zaitut Izraelgo errege,
eta nik atera Zaulen eskuetarik.
Zure nagusiaren etxea eman dautzut,
eta haren emazteak zure besoetan ezarri ;
Izrael eta Judako etxea eman dautzut ;
eta hori ez balitz aski, nahi duzun guzia emanen dautzut.
Zergatik gutietsi duzu Jaunaren errana,
haren begietan gaizki dena eginez ?
Amondarren eskuz hilarazi duzu Uri Hititarra ezpataz,
eta haren emaztea zure emazte egin.
Horrengatik ezpata ez da gehiago zure etxetik baztertuko,
gutietsi nauzulakotz,
eta Uri Hititarraren emaztea zure emazte egin duzulakotz.”
Dabidek erran zion Natani :
“ Bekatu egin dut Jaunaren kontra ! ”
Eta Natanek Dabidi :
“ Jaunak barkatu dautzu bekatua, ez zira hilen.”
Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.
31. Salmoa
Gaizki egina barka, Jauna !
Dohatsu zinez bere gaizkitik garbi dena,
Baitu guzien barkamena
Dohatsu zinez hobengabetu den gizona,
Hak adixkide baitu Jauna.
Haren bihotza gezurrik gabe baita dena,
Haren baitan den zoriona !
Aitortu dautzut egina nuen bekatua,
Ez dut erdizka salatua.
Erran dut erran, aitortuko dut nik egina,
Barka zadazun, Jainko Jauna
Eta zuk, Jauna, kendu dautazu bekatua,
Behin betikotz barkatua.
Zu zaitut indar : gaitzetik nauzu beiratuko,
Salbamendua dut gerriko.
Gaizkileak min, Jainkozaleak bozkario :
Jauna tinki zain dagokio.
Gizon zuzenak, pitz Jauna baitan, bozkaria !
Bihotz garbiak, hau loria !
Jondoni Paulok Galaziarreri 2, 16. 19-21.
Haurrideak,
badakigu, ez dela gizakia zuzen egina Jainkoaren aitzinean
Legea betetzeagatik, bainan Jesu Kristoren baitan sinesteagatik :
eta guk ere Jesu Kristoren baitan sinetsi dugu,
zuzen izaiteko Kristorenganako fedeari esker,
eta ez Moisen legea betetzeagatik,
ez baita nehor zuzen egiten Legea betetzeagatik.
(Kristo hilarazi duen) Legeari esker,
Legearekilako lokarria hautsi dut, Jainkoarentzat bizitzeko.
Kristorekin gurutzean ezarria naiz :
ez naiz ni bizi, Kristo da bizi nere baitan.
Eta oraiko nere giza bizia,
Jainkoaren Semeaganako fedean bizi dut,
harek maitatu bainau, eta bere burua nere alde eman baitu.
Ez dut nahi Jainkoaren grazia alferrikakoa izan dadin.
Alabainan, Legearen bidez heldu balitz zuzen izaitea,
alferrik hila izanen zen Kristo.
Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.
Alleluia, alleluia.
Jauna bihotzez da betea,
Zoin maite duen salbatzea !
Jesu Kristoren Ebanjelioa san Luken liburutik 7, 36 – 8, 3.
Farisau batek jatera gonbidatu zuen Jesus.
Joan zen Jesus farisauaren etxerat eta mahainean jarri.
Etorri zen emazte bat hirian bekatari bezala ezaguna.
Jakina zuen Jesus farisauaren etxean jaten ari zela,
eta harri xurizko untzi bat usain gozoz betea ekarri zuen.
Jesusen gibelean, haren oinetan zagon, nigarrez,
eta oinak nigarrez bustitzen hasi zitzaion ;
gero, bere ileez xukatu eta musu emanez,
usaingozoz gantzutzen ziozkan.
Hori ikustearekin, Jesus gonbidatu zuen farisauak
bere baitan egin zuen :
“ Hau profeta balitz, balakike nor eta zer den
hunkitzen duen emazte hori : bekataria.”
Jesusek erran zion :
“ Zimun, badut zerbait zuri erraiteko.”
Harek ihardetsi : “ Errazu, Irakasle jauna.”
Jesusek erran zion :
“ Diru-mailegatzaile batek bi zordun bazituen ;
batek bostehun denario zor ziozkan,
eta besteak berrogeita hamar.
Ordaintzekorik ez baitzuten, bieri barkatu zioten.
Bietarik zeinek du gehienik maitatuko ? ”
Zimunek ihardetsi :
“ Gehienik barkatu zaionak, nik uste.”
Jesusek erran zion : “ Xuxen diozu.”
Eta, emazteari buruz itzulirik, Zimuni erran zion :
“ Ikusten duzu emazte hau ?
Zure etxean sartu naiz, eta ez dautazu oinen garbitzeko urik eman ;
hunek, aldiz, bere nigarrez busti dauzkit oinak,
eta bere ilez xukatu.
Musurik ez dautazu eman ;
hau, aldiz, sartu denetik, gelditu gabe oineri musuka ari zait.
Ez dautazu burua olioz gantzutu ;
hunek, aldiz, oinak usain gozoz gantzutu dauzkit.
Horrengatik, erraiten dautzut :
bekatu ainitz egin du, bainan hainbesteko maitasuna erakutsi badu,
barkatuak zaizkiolako seinalea da ;
guti barkatzen zaionak, maitasun guti erakusten du.”
Eta emazteari erran zion :
“ Barkatuak zaizkitzu bekatuak.”
Mahaikideak beren baitan egiten hasi ziren :
“ Nor ote dugu bekatuak ere barkatzen dituen hau ? ”
Jesusek emazteari erran zion :
“ Zure fedeak salbatu zaitu. Zoazi bakean ! ”
Gero, hiriz hiri eta herriz herri bazabilan Jesus
Jainkoaren erregetzaren Berri ona predikatzen.
Berekin zituen Hamabiak,
bai eta izpiritu gaixtoetarik eta gaitzetarik sendatuak izan ziren
emazte batzu ere :
Maria, Madalena deitua,
(hunen baitarik zazpi debru atera baitziren),
Joana, (Herodesen mutil nagusi Kusaren emaztea),
Zuzana eta beste ainitz,
beren ontasunez Jesus eta haren dizipuluak laguntzen zituztenak.
EDO BERTSIO LABURRA :
Jesu Kristoren Ebanjelioa san Luken liburutik 7, 36-50.
Farisau batek jatera gonbidatu zuen Jesus.
Joan zen Jesus farisauaren etxerat eta mahainean jarri.
Etorri zen emazte bat hirian bekatari bezala ezaguna.
Jakina zuen Jesus farisauaren etxean jaten ari zela,
eta harri xurizko untzi bat usain gozoz betea ekarri zuen.
Jesusen gibelean, haren oinetan zagon, nigarrez,
eta oinak nigarrez bustitzen hasi zitzaion ;
gero, bere ileez xukatu eta musu emanez,
usaingozoz gantzutzen ziozkan.
Hori ikustearekin, Jesus gonbidatu zuen farisauak
bere baitan egin zuen :
“ Hau profeta balitz, balakike nor eta zer den
hunkitzen duen emazte hori : bekataria.”
Jesusek erran zion :
“ Zimun, badut zerbait zuri erraiteko.”
Harek ihardetsi : “ Errazu, Irakasle jauna.”
Jesusek erran zion :
“ Diru-mailegatzaile batek bi zordun bazituen ;
batek bostehun denario zor ziozkan,
eta besteak berrogeita hamar.
Ordaintzekorik ez baitzuten, bieri barkatu zioten.
Bietarik zeinek du gehienik maitatuko ? ”
Zimunek ihardetsi :
“ Gehienik barkatu zaionak, nik uste.”
Jesusek erran zion : “ Xuxen diozu.”
Eta, emazteari buruz itzulirik, Zimuni erran zion :
“ Ikusten duzu emazte hau ?
Zure etxean sartu naiz, eta ez dautazu oinen garbitzeko urik eman ;
hunek, aldiz, bere nigarrez busti dauzkit oinak,
eta bere ilez xukatu.
Musurik ez dautazu eman ;
hau, aldiz, sartu denetik, gelditu gabe oineri musuka ari zait.
Ez dautazu burua olioz gantzutu ;
hunek, aldiz, oinak usain gozoz gantzutu dauzkit.
Horrengatik, erraiten dautzut :
bekatu ainitz egin du, bainan hainbesteko maitasuna erakutsi badu,
barkatuak zaizkiolako seinalea da ;
guti barkatzen zaionak, maitasun guti erakusten du.”
Eta emazteari erran zion :
“ Barkatuak zaizkitzu bekatuak.”
Mahaikideak beren baitan egiten hasi ziren :
“ Nor ote dugu bekatuak ere barkatzen dituen hau ? ”
Jesusek emazteari erran zion :
“ Zure fedeak salbatu zaitu. Zoazi bakean ! ”
Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.
Parropia bakotxak egokitu behar du