Apostoluen Egintzetarik 7, 55-60.
Izpiritu Sainduaz beterik, Extebek zerurat behatu
eta Jainkoaren aintza ikusi zuen,
eta Jesus xutik Jainkoaren eskuinaldean.
Erran zuen :
“ Horra, zerua zabalik ikusten dut,
eta Gizonaren Semea xutik Jainkoaren eskuinaldean.”
Orduan, heiek, garrasiaka, beharriak tapatu zituzten,
eta denek batean jauzi egin zioten gainerat.
Hiritik atera zuten eta harrika hasi zitzaizkion.
Lekukoek Saulo deitu gazte baten oinetan
utzi zituzten beren soinekoak.
Harrika ari zitzaizkiolarik, Extebe hunela otoitzean ari zen :
“ Jesus Jauna, har zazu nere izpiritua.”
Gero belaunikaturik, gora gora erran zuen:
“ Jauna, ez horien gain ezar bekatu hau.”
Eta hori erranik, hil zen.
Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.
96. Salmoa
Zeru-lurreko Jaun eta Jainko
Zaude zu Kristo, betiereko !
edo : Alleluia.
Jainkoa Jainko, jauz eta kanta, lur guzia,
Itsas leihorrak, bozkaria.
Hedoi-ilunbez inguratua da ibilki,
Zuzentasuna du jar-alki.
Gora diote zeru indarrek zoin den zuzen,
Eta gizonak ikaratzen.
Jaunaz bertzeri josi guziak ahalgez ur,
Handi guziek hari agur.
Zu zaitugu zu mundu guzian jaunen Jauna,
Zu denetarik handiena.
Jondoni Joaniren Apokalipzatik 22, 12-14. 16-20.
Nik, Joanik, mintzo bat entzun nuen erraiten zautana :
“ Hara, berehala heldu naiz, eta nerekin daukat saria,
bakotxari bere egintzen arabera ordaintzeko.
Ni naiz alfa eta omega, lehena eta azkena,
hastapena eta bururapena.
Zoriontsu beren soinekoak xuritzen dituztenak,
biziaren zuhaitzaren fruituetarik parte hartzeko,
eta hiriko ateetarik sartzeko.
Nik, Jesusek, nere aingerua igorri dautzuet,
Elizeri buruz aitormen hunen egitera.
Ni naiz Dabiden arrazako muskila eta ondokoa,
ni goizeko izar distiratsua.”
Izpirituak eta Emazteak diote : “Zato ! ”
Entzuten duenak ere erran beza : “ Zato ! ”
Egarri dena etor bedi.
Nahi duenak har beza urririk biziaren ura.
Liburu huntako profeta mezua entzunen duenari,
nik jakinarazten diot : huni norbaitek zerbait eransten badio,
Jainkoak erantsiko diozka liburu huntan aipatu gaitzak.
Eta norbaitek profeta liburu huntako mezutik zerbait kentzen badu,
Jainkoak kenduko diozka liburu huntan aipatuak diren
biziaren zuhaitzaren fruitu partea eta hiri sainduan sartzea.
Hau guzia aitortzen duenak dio :
“Bai, berehala heldu naiz.”
Amen! Zato, Jesus Jauna !
EDO BERTSIO LABURRA :
Jondoni Joaniren Apokalipzatik 22, 12-14. 16-17.
Nik, Joanik, mintzo bat entzun nuen erraiten zautana :
“ Hara, berehala heldu naiz, eta nerekin daukat saria,
bakotxari bere egintzen arabera ordaintzeko.
Ni naiz alfa eta omega, lehena eta azkena,
hastapena eta bururapena.
Zoriontsu beren soinekoak xuritzen dituztenak,
biziaren zuhaitzaren fruituetarik parte hartzeko,
eta hiriko ateetarik sartzeko.
Nik, Jesusek, nere aingerua igorri dautzuet,
Elizeri buruz aitormen hunen egitera.
Ni naiz Dabiden arrazako muskila eta ondokoa,
ni goizeko izar distiratsua.”
Izpirituak eta Emazteak diote : “Zato ! ”
Entzuten duenak ere erran beza : “ Zato ! ”
Egarri dena etor bedi.
Nahi duenak har beza urririk biziaren ura.
Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.
Alleluia, alleluia.
Ez zaituztet nik umezurtz uzten, dio Jaunak ;
Banoa eta berriz heldu naiz zuenganat :
Izanen du bai zuen bihotzak bozkario.
Jesu Kristoren Ebanjelioa jondoni Joaniren liburutik 17, 20-26.
Aitarenganat pasatzeko ordua etorri zitzaionean,
Jesusek, begiak zerurat altxaturik, hunela otoitz egin zuen :
“ Ez zaitut otoizten hemen diren hauen alde bakarrik,
bai eta hauen hitzaren bidez nere baitan sinetsiko dutenen alde ere.
Denak, bat izan daitezela,
Aita, zu nerekin, eta ni zurekin biak bat giren bezala.
Hauek ere bat izan daitezela gurekin,
munduak sinets dezan zuk igorri nauzula.
Eta nik, zuk eman dautazun aintza bera eman diotet,
bat izan daitezen, gu biak bat giren bezala :
ni hauekin bat,
eta zu nerekin bat.
Hauen batasuna osoa izan bedi :
hola munduak jakinen du zuk igorri nauzula,
eta ni maitatu nauzun bezala,
maitatu ditutzula hauek ere.
Aita, zuk eman dauzkidatzunak
nahi dut ni naizen tokian nerekin izan daitezen,
eta nere aintza ikus dezaten,
mundua izan baino lehen maite izan nauzulakotz
eman dautazun aintza.
Aita zuzena, munduak ez zaitu ezagutu,
nik, aldiz, ezagutu zaitut,
eta hauek jakin dute zuk igorri nauzula.
Zure izena ezagutarazi diotet,
eta oraino ezagutaraziko ere,
zuk nere alderat duzun maitasuna hauen baitan izan dadin,
eta nihaur ere hauen baitan izan nadin.
Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.
Parropia bakotxak egokitu behar du