I 34 / Bizirik zaitugu

Iratzeder / B. Berho

Bizirik zaitugu, Jesus Jauna,
zu betiereko zoriona !

1- Bizirik zare, alleluia ! atzo eta egun ere,
atzo eta egun ere, bihar eta betiere,
bihar eta betiere, alleluia !

2- Bizirik zare, alleluia ! Jainko Aita den gain hartan,
Jainko Aita den gain hartan, eta gure bihotzetan,
eta gure bihotzetan, alleluia !

3- Pitz gaiten denak, alleluia ! zuri Jauna gure lanak,
zuri Jauna gure lanak, lur huntako gure minak,
lur huntako gure minak, alleluia !

4- Zeru-lurretan, alleluia ! denek hartzen ari dute,
denek hartzen ari dute, Kristo zure begitarte,
Kristo zure begitarte, alleluia !

5- Jaunaren Hitza, alleluia ! munduari zu hau mintza,
munduari zu hau mintza, agertzerat utz bihotza,
agertzerat utz bihotza, alleluia !

6- Zu agertzean, alleluia ! egun hartan zuri beha,
egun hartan zuri beha, bihotzaren zer betea,
bihotzaren zer betea, alleluia !

7- Ospe Kristori, alleluia ! Ospe Aita Jainkoari !
Ospe Aita Jainkoari ! Izpiritu Sainduari,
Izpiritu Sainduari, alleluia !

Soinuak

Camino - Sarcou :

Nekez-Ari :

Bideoan