Amoz profetaren liburutik 7, 12-15.
Amaziaz, Beteleko apezak, Amozi erran zion :
“ Ikusle, zoaz hemendik, ihes egizu Judako lurralderat ;
egin han profeta, eta han irabaz zure ogia.
Bainan hemen, Betelen, ez egin gehiago profeta ;
hau errege-saindutegia da, erreinuko tenplua.”
Amozek ihardetsi zion Amaziazi :
“Ni ez naiz profeta, ez eta profeta-semea ;
abeltzaina naiz, eta basapiku artatzailea.
Abeltzain nabilala, hartu ninduen Jaunak, eta erran zautan :
“ Zoaz, eta egizu profeta Izrael nere herriarentzat.”
Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.
84. Salmoa
Erakuts guri zure betiko bihotz ona :
Salbamendua igor, Jauna !
Huna zerutik Jaun zerukoa guri mintzo :
Bake dugula, bake dio.
Jainkozalentzat salbamendua zoin hurbil den,
Haren ospea gutaratzen.
Amodioak eta Egiak, nola lehen,
Dute mundua bat eginen.
Egia zaio gure lurrari aterako,
Zuzentasuna zerutik so.
Ongi nasaia Jainkoak berak emanen du :
Jaunari esker lurrak fruitu.
Hak aitzinean zuzentasuna izanen du :
Doan bidean salbamendu.
Jondoni Paulok Efesako girixtinoeri 1, 3-14.
Benedikatua izan bedi Jainkoa, Jesu Kristo gure Jaunaren Aita.
Izpirituaren benedizione guziez benedikatu gaitu
zeruetan Kristoren baitan.
Haren baitan hautatu gintuen, mundua izan baino lehen,
haren aitzinean saindu eta hobengabe izan gaitezen maitasunean.
Aitzinetik hautatu gintuen
bere seme izaiteko Jesu Kristoren bitartez ;
horra haren bihotz onaren nahia,
goretsia izan dadin haren aintza,
eta bere Seme maitearen baitan nasaiki eman daukun grazia.
Seme horrek bere odolaz ardietsi dauku erospena,
gure bekatuen barkamendua.
Neurrigabekoa da haren grazia,
haren bidez bete baigaitu Jainkoak zuhurtziaz eta jakitatez.
Bere nahiaren mixterioa ezagutarazi dauku,
aitzinetik asmatua zuena Kristoren baitan,
denborak beteak izanen zireneko ;
Bere onginahian,
erabakia zuen izadi osoa, zeruko eta lurreko gauza guziak
bilduko zituela Kristoren baitan eta hura buru.
Haren baitan, Jainkoak aitzinetik hautatu gaitu haren herri izaiteko ;
zeren, gauza guziak berak nahi bezala egiten dituen Jainkoak
bazuen xedea, gu izan gaitezen
aitzinetik Kristo baitan esperantza dutenak,
haren aintzaren goresmenerako.
Kristo baitan, zuek ere,
egiaren hitza, salbamenduaren berri ona entzun duzue ;
haren baitan, sinesdun eginik,
Izpiritu Sainduaren seinalea hartu duzue.
Eta Jainkoak hitzeman Izpiritua da,
askapen osoaren egunean ukanen dugun ondoriotasunaren bermea,
haren aintzaren goresmenerako.
EDO BERTSIO LABURRA :
Jondoni Paulok Efesako girixtinoeri 1, 3-10.
Benedikatua izan bedi Jainkoa, Jesu Kristo gure Jaunaren Aita.
Izpirituaren benedizione guziez benedikatu gaitu
zeruetan Kristoren baitan.
Haren baitan hautatu gintuen, mundua izan baino lehen,
haren aitzinean saindu eta hobengabe izan gaitezen maitasunean.
Aitzinetik hautatu gintuen
bere seme izaiteko Jesu Kristoren bitartez ;
horra haren bihotz onaren nahia,
goretsia izan dadin haren aintza,
eta bere Seme maitearen baitan nasaiki eman daukun grazia.
Seme horrek bere odolaz ardietsi dauku erospena,
gure bekatuen barkamendua.
Neurrigabekoa da haren grazia,
haren bidez bete baigaitu Jainkoak zuhurtziaz eta jakitatez.
Bere nahiaren mixterioa ezagutarazi dauku,
aitzinetik asmatua zuena Kristoren baitan,
denborak beteak izanen zireneko ;
Bere onginahian,
erabakia zuen izadi osoa, zeruko eta lurreko gauza guziak
bilduko zituela Kristoren baitan eta hura buru.
Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.
Alleluia, alleluia.
Mundu guzirat zabaldua da zure Hitza,
Lurraren azken mugetaraino Berri Ona.
Jesu Kristoren Ebanjelioa san Marken liburutik 6, 7-13
Jesusek Hamabiak deitu zituen eta birazka heien igortzen hasi zen.
Izpiritu gaixtoen haizatzeko ahala eman zioten.
Eta bideko deusik ez hartzeko manatu zioten, makila baizik :
ez ogirik, ez zakurik, ez eta gerrikoan dirurik ;
oinetan espartinak, eta aldatzeko soinekorik ez.
Erran zioten ere:
“ Etxe batean sartuko zireztenean,
zaudezte han, herri hartarik atera arte.
Nonbait onartzen ez bazaituztete, ez eta entzuten,
handik joaitean, zuen oinetako errautsa inarrosazue,
heien kontrako seinaletzat.”
Joan ziren beraz, eta bihozberritu behar zela predikatu.
Debru ainitz haizatzen zuten eta eri ainitz sendatzen,
olioz gantzutuz.
Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.
Andiazabal, “Mezetako deiak”, B, 2
Jesus Jaunak deitu baigaitu, eta bere Berri onaren mezulari igorri, Jainkoaren ganat altxa dezagun misionest populuaren deia.
1. Mundu guziko gure haurride girixtinoentzat, beren bizia Ebanjelioaren zerbitzuko eman dutenentzat, entzule onik kausitzen ez duten misionestentzat, egin dezagun otoitz.
2. Gure haurride, eri, xahar, ezinduentzat, asko jasaiteko duten jendentzat goseak jotzen dituen herrialdeentzat, egin dezagun otoitz.
3. Deskantsatzerat etorri diren udatiarrentzat, sasoineko lan dorpea derabilatenentzat, bakantzarik gabe geldituko direnentzat, egin dezagun otoitz.
4. Jainkoaren deiari suharki ihardesten dioten gazte eta helduentzat, Eliza-lanean ari direnentzat, beren fedea argitzeko denbora hartzen dutenentzat, egin dezagun otoitz.
Jainko gure Aita, zure populu izaiteko hautatu gaitutzu, zure Amodioaren seinale gizonen artean.
Emaguzu, otoi, zure Izpiritua,
hitzez eta obraz zure Berri ona zabaltzeko.
Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez.
Parropia bakotxak egokitu behar du