Izai profetaren liburutik 8, 23 – 9,3.
Garai hartan, ahalgegarri utzi zituen Jaunak
Zabulonen lurraldea eta Neftaliren lurraldea ;
azken aldian, ordea, ospetsu egin du itsaso ondoko bidea,
Jordanez bestaldeko lurraldea eta Galilea, paganoen eskualdea.
Ilunbean zabilan herriak argi handia ikusi du ;
herio-itzalean bizi direneri argiak distira egin diote.
Nasaiki eman duzu poza, handitu atsegina :
bozkariotan dabiltza zure aitzinean,
uzta biltzean bozkariatzen den bezala
harrapakinak partitzean loriatzen den bezala.
Heien uztarri dorpea, bizkarra larrutzen zioten makila,
nagusien azotea xehatu ditutzu,
Madian garaitu zuten egunean bezala.
Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.
26. Salmoa
Jauna dut argi, Jauna geriza, ni nork izi ?
Jauna dut argi, Jauna geriza, ni nork izi ?
Jauna dut lagun: nork behar nau ni dardarazi ?
Hau da Jaunari bakar bakarra, hau galdea :
Haren etxean bizi naizeno egoitea.
Badut sineste: ikusiko dut zoin den ona
Bizi direnen lurrean ona Jainko Jauna.
Egon bakean Jaunaren beha, izan gizon :
Altxa bihotza eta Jaunaren beha egon.
Jondoni Paulok Korintiarreri 1a : 1, 10-13. 17.
Haurrideak,
Jesu Kristo gure Jaunaren izenean eskatzen dautzuet :
akortean bizi zaitezte guziak ; zatiketarik ez dadila izan zuen artean.
Elkar adi zazue, ikuspegi eta iritzi bera duzuela
Alabainan, ene haurrideak, Kloeren jendeenganik jakin dut,
eztabaidak badirela zuen artean.
Erran nahi dut, nork bere aldetik diola :
“ Ni Paulorena naiz”, “Ni Apolorena”, “Ni Petrirena”,
“ Ni Kristorena”.
Zatitua ote da Kristo ?
Paulo izan ote da gurutzefikatua zuengatik ?
Edo Pauloren izenean bataiatuak izan ote zirezte ?
Gainera, Kristok ez nau bataiatzera igorri,
bainan Ebanjelioaren oihukatzera,
eta hori ere, ez giza zuhurtziazko hitzekin,
Kristoren gurutzeak bere indarra gal ez dezan.
Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.
Alleluia, alleluia.
Benedikatua Jauna, gure Jainkoa :
ilunbetan daudeneri argi egin diote.
Jesu Kristoren Ebanjelioa jondoni Matiuren liburutik 4, 12-23.
Joanes Bataiatzailea preso sartu zutela jakin zuenean,
Galilearat baztertu zen Jesus.
Nazaret utzirik, itsas bazterrean den Kafarnaumerat
etorri zen bizitzera, Zabulon eta Neftaliren lurraldean.
Hola bete zen Jaunak Izai profetaren bidez errana :
Zabulonen lurraldea eta Neftaliren lurraldea,
itsas ondoko bidea,
Jordanez bestaldeko lurraldea, paganoen Galilea !
Ilunbetan bizi zen herriak argi handia ikusi du.
Herio-itzalean bizi zireneri atera zaiote argia.
Ordutik hasi zen Jesus predikatzen :
“Bihozberri zaitezte, hurbildua baita zeruetako Erreinua.”
Jesusek, Galileako itsasbazterrean zabilala,
bi anaia ikusi zituen
Zimun, Petri deitua, eta Andres haren anaia,
sareak itsasora botatzen, arrantzaleak baitziren.
Jesusek erran zioten :
“ Zatozte nere ondotik, eta gizon arrantzale eginen zaituztet.”
Heiek, berehala, sareak utzi eta jarraiki zitzaizkion.
Haratago joanik, beste bi anaia ikusi zituen
Jakobe, Zebedeoren semea, eta haren anaia Joani,
aitarekin untzian sareen antolatzen ari.
Dei egin zioten.
Heiek, berehala, untzia eta aita utzirik, jarraiki zitzaizkion.
Jesus Galilea guzian barna zabilan,
hango zinagogetan irakasten,
Erreinuaren Berriona predikatzen,
herriko gaitz eta eritasun guziak sendatzen.
EDO BERTSIO LABURRA :
Jesu Kristoren Ebanjelioa jondoni Matiuren liburutik 4, 12-17.
Joanes Bataiatzailea preso sartu zutela jakin zuenean,
Galilearat baztertu zen Jesus.
Nazaret utzirik, itsas bazterrean den Kafarnaumerat
etorri zen bizitzera, Zabulon eta Neftaliren lurraldean.
Hola bete zen Jaunak Izai profetaren bidez errana :
Zabulonen lurraldea eta Neftaliren lurraldea,
itsas ondoko bidea,
Jordanez bestaldeko lurraldea, paganoen Galilea !
Ilunbetan bizi zen herriak argi handia ikusi du.
Herio-itzalean bizi zireneri atera zaiote argia.
Ordutik hasi zen Jesus predikatzen :
“Bihozberri zaitezte, hurbildua baita zeruetako Erreinua.”
Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.
Parropia bakotxak egokitu behar du