Lehen irakurgaia

Zirak zuhurraren liburutik 3, 17-18. 20. 28-29.

Seme, zure egintzetan izan zaite umil,
eta gizon esku-zabala baino maiteago izanen zaituzte.
Zenbat eta handiago, orduan eta apalago izan zaite :
eta Jaunaren gogoko izanen zira.
Handia da Jaunaren ahala, eta apalek dute goresten.
Bihotz hantuaren gaitzak ez du erremediorik,
gaixtakeriak erroak eginak baititu haren baitan.
Zentzudunak zuhurtziazko hitzak hausnartzen ditu,
eta gizon zuhurraren ametsa, entzuten egonen zaion beharria.

Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.

Salmoa

67. Salmoa
Bai goretsia Jainko Jauna :
apalak ditu goraltxatu !

Gizon zuzenek Jainkoari so jauzi kantu :
Bozaren bozez Jaunari zaizko dantzan bildu.
Kanta Jaunari, hura baitoa zeruz zeru:
Pitz eta kanta, haren izena Jauna baita.

Umezurtzekin begiratzen du alarguna :
Horra zer zaikun bere egoitzan ari Jauna.
Deika denari emaiten dio zoriona ;
Suzko lurrean uzten, haatik, aiher dena.

Ixuri duzu zure haurreri on-iturri,
Heien indarrak, indar galduak, diten berri.
Zure jendeak egoitza zuen hortxet jarri,
Zuk apaindurik hoin maite duzun zure hori.

Bigarren irakurgaia

Hebrearreri epixtolatik 12 , 18-19 . 22-24a.

Haurrideak,
Jainkoarenganat hurbildu zireztenean,
ez zen deus hunki daitekeenik Zinai mendian bezala,
ez su kizkalgarri, ez lano hetsi, ez ilunbe, ez ekaitz ;
ez zen tronpeta-hotsik, ez ahotsik,
Izraelen semeek eskatu baitzuten ez gehiago heieri mintzatzea.
Zuek, aldiz, Zion mendirat hurbildu zirezte,
Jainko biziaren hirirat, zeruko Jerusalemerat,
Jainkoa goresteko bilduak dauden
milaka eta milaka aingerurenganat
eta beren izenak zeruetan izkiriaturik dituzten
lehen-semeen biltzarrerat.
Guzien Juje den Jainkoarenganat itzuli zirezte,
beren beterat helduak diren zintzoen izpirituenganat,
Batasun berriaren bitarteko den Jesusenganat.

Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.

Ebanjelioaren gorespena

Alleluia, alleluia.
Zoriontsuak Jainkoaren mahainerat deituak !
Gose zaudenak nasaiki ditu gozarazi, eta apalak goraltxatu.

Ebanjelioa

Jesu Kristoren Ebanjelioa san Luken liburutik 14 , 1a.7-14.

Larunbat batez,
Jesus farisau-buru baten etxerat joan zen bazkaltzera.
Ohartu zen gonbidatuek lehen jarlekuak hautatzen zituztela,
eta parabola hau erran zioten:
“ Ezteietarat gomitatua zirenean, ez jar lehen tokian,
baliteke eta zu baino ohoragarriago bat gomitatua izaitea.
Hala balitz, biak gomitatu zaituztenak etorri eta erranen lauzuke :
‘ Utz huni tokia ’ ;
eta azken lekuan jarri beharko zinuke, ahalgeturik.
Aitzitik, gomit zirenean, zoazi azken tokian jartzera.
Orduan, gonbidatu zaituenak, etorriko denean, erranen dautzu :
‘ Adiskide, igan zaite gorago ’,
eta ohore izanen duzu mahaikide guzien aitzinean.
Bere burua goratzen duena apaldua izanen da ;
bere burua apaltzen duena goratua.”
Jesusek erran zion gonbidatu zuenari ere :
“ Bazkari edo afari bat emaiten duzunean, ez gonbida
zure adixkideak, ez eta anaia, ahaide,edo auzoko aberatsak ere ;
bestela, heiek ere gonbidatuko zintuzkete,
eta ordaina hartuko zinuke.
Aitzitik, bazkari bat emaitean,
gomita behartsu, herbail, maingu eta itsuak ;
eta dohatsu izanen zira, zuri ordaintzekorik ez baitute :
ordaina emana izanen zaitzu, zintzoak piztuko direnean.”

Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.