Izai profetaren liburutik 62, 11-12.
Huna Jaunak lurraren azken mugetaraino
adiarazten duen mezua :
“ Erran Ziongo alabari :
hara ; badator zure Salbatzailea,
berekin du garaipenaren saria, aitzinean bere harrapakinak.
Deituko zaituzte : “Hiri saindua” eta “Jaunak erosia”,
eta zu “Berantetsia”, “Utzia ez den hiria.”
Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.
96. Salmoa
Argiak argiz bete gaitu
Salbatzaile bat zaiku sortu.
Jainkoa Jainko, jauz eta kanta, lur guzia,
Itsas leihorrak, bozkaria !
Gora diote zeru-indarrek zoin den zuzen
Eta gizonak ikaratzen.
Argi zabala zuzen denari pizten zaio,
Bihotz onari bozkario.
Jainkoa baitan gizon zuzenek egin kantu,
Izena Jaunak saindu baitu.
Jondoni Paulok Tito dizipuluari 3, 4-7.
Agertu zaizkigu Jainko gure Salbatzailearen bihotz ona
eta gizakien alderako haren maitasuna.
Salbatu gaitu, ez guk egin zuzenbidezko egintzengatik,
bainan bai bere urrikalmenduari esker.
Bataioko mainuaren bidez sorberritu gaitu,
eta Izpiritu Sainduaren baitan berri egin.
Izpiritu hori nasaiki ixuri dauku Jainkoak,
Jesu Kristo gure Salbatzailearen bidez.
Horrela, haren graziari esker, zuzen eginak gira,
eta esperantzaz betiereko biziaren ondarearen jabe.
Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.
Alleluia, alleluia.
Ospe Jaunari zeruetan,
bake lurrean maite dituen gizoneri !
Jesu Kristoren Ebanjelioa san Luken liburutik 2, 15-20.
Aingeruak zeru alde joan-eta, artzainek elkarri zioten :
“ Goazen beraz Betleemerat,
Jaunak jakinarazi daukun gertakari horren ikustera.”
Lasterka joan ziren, eta han aurkitu zituzten
Maria, Josep eta Haurra otalakoan etzana.
Ikusi zutenean, haur hartaz erran zitzaiotena kondatu zuten.
Eta entzule guziak miretsiak zauden artzainen erraneri.
Mariak aldiz, horiek oro gogoan atxikitzen zituen,
eta bere bihotzean hausnartzen.
Eta artzainak itzuli ziren
Jainkoari aintza eta goresmen emanez
entzun eta ikusi zutenarengatik
heieri errana zitzaioten bezala.
Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.
Parropia bakotxak egokitu behar du