Deuteronoma liburutik 5, 12-15.
Mendi gainean, Jainkoak eman zuen manamendu hau :
“ Begira zazu larunbata, Jaunari sagaratuz,
Jaunak, zure Jainkoak manatu dautzun bezala.
Sei egunez eginen duzu lan, eta zure eginbehar guziak burutuko.
Bainan, zazpigarren eguna atseden-eguna duzu,
Jaunari, zure Jainkoari sagaratua.
Ez duzu lanik eginen batere egun hortan,
ez zuk, ez zure semeak, ez zure alabak,
ez zure mutilak, ez zure neskatoak,
ez zure idi, zure asto, ez zure abereetarik batek ere,
ez eta zure hirietan bizi den etorkinak ere.
Horrela, zure mutil-neskatoek ere, zuk bezala atseden hartuko dute.
Izan gogoan zu ere esklabo izan zinela Egipton,
eta Jaunak, zure Jainkoak handik atera zintuela,
bere eskuaren indarraz eta besoaren ahalaz.
Horrengatik manatu dautzu Jaunak, zure Jainkoak,
atseden-egunaren ospatzea.”
Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.
80. Salmoa
Jaunari kanta, egin besta,
gure laguntzen ari baita.
Jo salmo-soinu, jo tanbolin,
Jo xirribika, txistu arin.
Dei guziak, dei adarrekin,
Dugun Jaunari besta egin.
Ilargi betez behar baita
Jaunaren manuz egin besta.
Izraelentzat hau legez da,
Egiptotik joan gaitu-eta.
Arrotz jainkorik zuk ez onar,
Bertze jainkoen peko ez jar.
Ni naiz Jainkoa zure Jauna,
Egiptotik joan zaitudana.
Jondoni Paulok Korintiarreri 2a : 4, 6-11.
Haurrideak,
“ Distira beza argiak ilunbetan ” erran duen
Jainkoak berak distiratzen du gure bihotzetan,
Jesu Kristoren aurpegian dirdira egiten duen Jainkoaren aintza
argiki ezagut dezagun.
Bainan aberastasun hori buztinezko untzitan deramagu,
garbi ager dadin holako indar harrigarria
Jainkoarenganik datorrela, eta ez gureganik.
Alde guzietarik hertsatuak gira, bainan lehertuak ez ;
galduak bai, etsituak ez ;
lasterkatuak bai, debalde utziak ez ;
lurrerat aurtikiak bai, suntsituak ez.
Nonahi eta beti Jesusen heriotzea deramagu gure gorputzean,
Jesusen bizia ere gure gorputzean ager dadin.
Alabainan, gu, bizi girenak,
beti heriotzeari emanak gira Jesusengatik,
Jesusen bizia ere gure izaite hilkor huntan ager dadin.
Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.
Alleluia, alleluia.
Jainko biziaren Izpirituak bizia ekartzen du :
Jaunaren Izpiritua non, han ere libertatea.
Jesu Kristoren Ebanjelioa san Marken liburutik 2, 23 – 3, 6.
Larunbat egun batez, Jesus bazoan ogi alorretan gaindi ;
eta haren dizipuluak, bide nabar, hasi ziren ogi-buru hartzen.
Farisauek erran zioten :
“ Beha zer egiten duten larunbatkari ! Ez da zilegi.”
Jesusek ihardesten diote :
“ Ez ote duzue egundaino irakurri zer egin zuen Dabidek
behar ordu batean, bera eta lagunak gosetu ziren batez ?
Nola, Abiatar apez nagusi zelarik, Jainkoaren etxean sartu,
eta eskaintzako ogiak jan zituen,
legez apezek bakarrik jan zitzazketenak,
eta nola bere laguneri ere eman zioten ?”
Eta erraiten zioten ere :
“ Larunbata gizakiarentzat egina da,
eta ez gizakia larunbatarentzat.
Beraz, Gizonaren Semea larunbataren beraren nagusi da.”
Beste behin, Jesus zinagogan sartu zen :
bazen han eskua eihartua zuen gizon bat.
Farisauak barrandan zauden,
ea larunbatarekin sendatuko ote zuen : gero salatzeko.
Jesusek gizon esku-eiharrari erraiten dio :
“ Jeiki zaite, zato erdirat !”
Eta besteeri erraiten diote:
“ Larunbatarekin zer da zilegi: ongia egitea ala gaizkia ?
bizia salbatzea, ala hiltzea ?”
Bainan heiek ixilik zauden.
Orduan, ingurukoeri hasarre behatuz,
heien bihotz gogorrak mindurik, erraiten dio gizonari:
“ Luza eskua.”
Luzatu zuen, eta eskua sendatu zitzaion.
Handik atera orduko,
Farisauek Herodesen alderdikoekin biltzar egin zuten
Jesusen kontra, nola hilaraziko zuten.
EDO BERTSIO LABURRA :
Jesu Kristoren Ebanjelioa san Marken liburutik 2, 23-28.
Larunbat egun batez, Jesus bazoan ogi alorretan gaindi ;
eta haren dizipuluak, bide nabar, hasi ziren ogi-buru hartzen.
Farisauek erran zioten :
“ Beha zer egiten duten larunbatkari ! Ez da zilegi.”
Jesusek ihardesten diote :
“ Ez ote duzue egundaino irakurri zer egin zuen Dabidek
behar ordu batean, bera eta lagunak gosetu ziren batez ?
Nola, Abiatar apez nagusi zelarik, Jainkoaren etxean sartu,
eta eskaintzako ogiak jan zituen,
legez apezek bakarrik jan zitzazketenak,
eta nola bere laguneri ere eman zioten ?”
Eta erraiten zioten ere :
“ Larunbata gizakiarentzat egina da,
eta ez gizakia larunbatarentzat.
Beraz, Gizonaren Semea larunbataren beraren nagusi da.”
Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.
Andiazabal, Mezetako deiak, B, 2
Igandea otoitzaren eguna denaz geroz, elgarrekin ager ditzogun Jaunari gure galdeak.
1. Elizarentzat: haren haurrek beti gehiago lan egin dezaten gizonaren libratzeko, egin dezagun otoitz.
2. Bertzen zerbitzuko igandetan lanean ari behar dutenentzat: har dezaten ixtant bat Jaunaren aintzinean egoiteko, egin dezagun otoitz.
3. Herrialde guzietako kargudunentzat: lege zuzenak egin ditzaten, egiazko libertatea emaiteko guzieri, egin dezagun otoitz.
4. Igandetako meza bazterrerat utzi dutenentzat: ohar diten heien eskasak kalte egiten diola Elizari, egin dezagun otoitz.
4. Apezentzat, eta igandetako meza prestatzen eta obratzen laguntzen dituztenentzat: heien lanak bere fruitua ekar dezan, egin dezagun otoitz.
Jainko Jauna, Jesus zure Semea
mundu berriaren nausi ezarri duzu:
Egizu haren zerbitzari leial izan gaiten
gure haurrideen beti errespetatzeko.
Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez.
Parropia bakotxak egokitu behar du