Etorki liburutik 15, 1-6 ; 21, 1-3.
Jaunaren hitza etorri zitzaion Abrahami ikuspen batean:
“ Ez beldur izan Abraham! Ni naiz zure erredola.
Biziki handia izanen da zure saria.”
Abrahamek ihardetsi zuen:
“Jauna, ene Jainkoa, zer emanen dautazu ?
Banoa haurrik gabe…
Ez dautazu ondokorik eman,
ete nere etxeko mutil bat izanen dut ondoko.”
Orduan Jaunaren hitz hau etorri zitzaion Abrahami :
“Ez da hori izanen zure ondoko, bainan zure odoleko norbait.”
Gero, kanpora aterarazi eta erran zion:
“ Beha zerurat eta konda izarrak, ahal baduzu…”
Erran zion ere: “ Hoinbeste izanen dira zure ondokoak.”
Abrahamek sinetsi zuen Jaunaren baitan,
eta Jaunak zuzentzat hartu zuen.
Sararen alde agertu zen Jauna, berak erran bezala ;
Jaunak bere hitzaren arabera egin zuen Sararentzat.
Haur beharretan gertaturik,
Sarak seme bat eman zion Abrahami bere zaharrean,
Jainkoak erran denboran.
Eta Abrahamek izen bat eman zion Sarak sortu zion semeari:
Izaak deitu zuen.
Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.
104. Salmoa
Jaun zerukoak ez du ahanzten batasuna.
Jaunari kanta, gora kanta :
Haren izena zeru lurretan handi baita.
Herriak oro dei, bil-eta
Jaunak eginak aipatuz egin denek besta.
Bai kantu hari, soinu hari :
Erran zoin diren haren egintzak miragarri.
Haren izena boz-iturri
Jaunaren bila ibilki diren bihotzeri.
Gure Jainkoak zer ahala :
Haren zeruko begitartea denek bila.
Orroit zaitezte zor bezala
Miragarriak nasaiki egin dauzkigula.
Abraham seme garelako,
Jakobtar eta haren gizonak baigitzaizko.
Eztu ahanzten batasuna
Menderen mende betierekotz dirauena.
Abrahameri hitzemana
Izaakeri goraki dio zin egina.
Hebrearreri epixtolatik 11, 8.11-12.17-19.
Fedeari esker, Abrahamek Jainkoaren deiari obeditu zion:
ondoriotasunez ukan behar zuen lurralderat abiatu zen.
Abiatu zen norat zoan jakin gabe.
Fedeari esker, Sarak ere ukan zuen amatzeko ahala,
nahiz-eta adinean joana,
agintza egin ziona fidagarria zela sinetsi baitzuen.
Horra zergatik, gizon bakar batenganik,
hura ere ja hila zena, seme ainitz sortu zen,
zeruko izarrak bezainbat,
eta itsas bazterreko ezin kondatuzko legar pikor bezainbat.
Fedeari esker, Abrahamek,
frogatua izan zelarik, eskaini zuen Izaak.
Eta bere seme bakarra eskaintzen zuen,
agintzak ukanak zituelarik,
eta erran hau entzuna:
“ Izaaken bidez sortuko da zure izeneko ondoregoa. ”
Alabainan uste zuen hilak ere pitz ditzazkela Jainkoak ;
horrengatik, semea berreskuratu zuen, horren ezaugarri bezala.
Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.
Alleluia, alleluia.
Benedikatua Jaunaren izenean datorrena !
Jainkoa da, Jauna, guri argi egin daukuna !
Jesu Kristoren Ebanjelioa san Luken liburutik 2, 22-40
Moisen legearen arabera
garbiketaren egiteko egunak bete zirenean,
burasoek Jerusalemerat ereman zuten Jesus, Jaunari eskaintzeko,
Jaunaren legean izkiriatua baita:
“ Lehen seme guziak Jaunari sagaratuko zaizkio.”
Jaunaren legeak erran oparia ere eskaini zuten:
uso-tortoil pare bat, edo bi uso ttipi.
Bazen Jerusalemen Zimeon izeneko gizon bat,
gizon zintzo eta jainkozalea,
Izraelen Kontsolamenduaren beha zagona.
Eta Izpiritu Saindua berekin zuen.
Izpirituak aditzera eman zion,
ez zela hilen, Jaunaren Mesias ikusi gabe.
Izpirituak eraginik, Tenplurat etorri zen.
Burasoek Legeak manatzen zuenaren betetzeko
Jesus haurra Tenplurat ekarri zutelarik,
Zimeonek haurra besoetan hartu zuen,
eta Jainkoa benedikatu, erranez:
“ Orai, Jauna, zure zerbitzaria joaitera utz dezakezu,
hitzeman duzun bezala, bakean.
Nere begiek ikusi baitute zure salbamendua,
herri guzien aitzinean zuk prestatua:
nazioneen argitzeko argia,
eta zure herri Izraelen ospea.”
Haurraren aitamak harriturik zauden haurraz erraiten zenaz.
Zimeonek benedikatu zituen,
eta haurraren ama Mariari erran zion:
“ Beha: haur hau Izraeldar ainitzen
erorbide edo altxabide izaiteko ezarria da.
Eztabada sortzen duen ezaugarri izanen da.
– Zuri ezpata batek aldean beste zilatuko dautzu arima.-
Horrela ainitzen asmo gordeak agerian geldituko dira.”
Bazen ere emazte profeta bat,
Ana, Fanuelen alaba, Azerren leinukoa.
Adin handikoa zen:
zazpi urtez senarrarekin bizi ondoan,
alargundua zen, eta lauetan hogoita lau urte zituen.
Ez zen Tenplutik urruntzen,
gau eta egun Jainkoa zerbitzatzen zuela, barur eta otoitzean.
Ordu berean etorririk, Jainkoa goresten zuen,
eta haurraz mintzatzen hasi zitzaioten
Jerusalemen librantza igurikatzen zuten guzieri.
Jaunaren legeak manatu guzia bete zutenean,
Galilearat itzuli ziren, Nazaret beren herrirat.
Haurra handituz eta azkartuz zoan,
zuhurtziaz betetzen ari zela,
eta Jainkoaren grazia berekin zuen.
EDO BERTSIO LABURRA :
Jesu Kristoren Ebanjelioa san Luken liburutik 2,22. 39-40.
Moisen legearen arabera
garbiketaren egiteko egunak bete zirenean,
burasoek Jerusalemerat ereman zuten Jesus, Jaunari eskaintzeko,
Jaunaren legeak manatu guzia bete zutenean,
Galilearat itzuli ziren, Nazaret beren herrirat.
Haurra handituz eta azkartuz zoan,
zuhurtziaz betetzen ari zela,
eta Jainkoaren grazia berekin zuen.
Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.
Andiazabal, “Mezetako deiak”, B urtea, 1
Jesus Jaunaren bitartez helaraz ditzogun gure deiak Jainkoari,
amultsuki onhartzen dituelakotz goretsiz.
1. Gure familiak izan diten Jainkoak gizon guzientzat duen amodioaren aitorle ta lekuko, egin dezagun otoitz.
2. Aita-ama familiako gazteak beren amodioaz izan diten oraiko muriduaren zerbitzari, egin dezagun otoitz.
3. Familia berexiek, deseginek kausi dezaten gure baitan behar duten laguntza eta amodioa, egin dezagun otoitz.
4. Beren gisa utziak, abandonatuak, gaizki maitatuak diren haurrentzat:
kausi dezaten norbait maitatuko dituena, eta maitatzen erakatsiko diotena, egin dezagun otoitz.
5. Eliza sainduarentzat, maitasun eta libertate-leku izanez, bizi-araz dezan mundu huntan Jainkoaren amodioa, egin dezagun otoitz.
Jainko gure Jauna, badakizu zein diren gure egiazko galdeak.
Egizu ez diten ele huts geldi,
bainan gida ditzaten gure gutiziak eta egintzak,
Jesus Jaunaren baitan, menderen mendetan.
Parropia bakotxak egokitu behar du