Izai profetaren liburutik 55, 6-9.
Bila zazue Jauna, aurki ditakeno, dei egiozue, hurbil deno.
Utz beza gaixtoak bere bidea, eta gaixtaginak bere asmo tzarrak !
Itzul bedi Jaunarenganat eta urrikalduko zaio.
Itzul bedi gure Jainkoaganat, nasaiki barkatzen baitu.
Zeren ene gogoetak ez baitira zuen gogoetak,
eta ene bideak ez baitira zuen bideak, dio Jaunak.
Zerua lurretik gora da :
berdin gora ene bideak zuen bideetarik,
eta ene gogoetak zuen gogoetetarik.
Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.
144. Salmoa
Hurbil da Jauna hari otoizka daudeneri.
Zuri eskerrak egun guzian zeru alde.
Goretsiko dut zure izena mendez mende.
Handia Jauna eta osoki goresgarri :
gure Jaunaren handitasuna ezin neurri.
Eztia eta guziz ona da gure Jauna :
urrikaltsua eta bihotzik nasaiena.
Mundu guziko guzientzat da ona Jauna :
egin dituen ororentzat du bihotz ona.
Zuzen da Jauna bere bidetan, beti zuzen ;
Egin lanetan zoin dena bihotz den agertzen.
Hurbil da Jauna hari otoizka daudeneri,
Hari otoizka, bihotza zintzo eta garbi.
Jondoni Paulok Filipeko girixtinoeri 1, 20-24. 27.
Haurrideak,
bizi nadin ala hil,
Kristok bere handitasuna agertuko du nere gorputzean.
Alabainan, neretzat bizitzea Kristo da, eta hiltzea irabazi bat.
Bainan mundu huntan bizirik nagola, lan ona egin badezaket,
ez dakit zer hauta.
Bi aldetarik herstura dut :
batetik, hil nahi nuke, Kristorekin egoiteko,
neretzat ainitzez hobe bailitake ;
bestetik, zuengatik, mundu huntan gelditzea beharragoa da.
Zuek, bizi zaitezte Kristoren Ebanjelioari dagokion bezala.
Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.
Alleluia, alleluia.
Mundu guziko guzientzat da ona Jauna,
egin dituen guzientzat du bihotz ona,
guziek dute goratzen haren zuzentasuna.
Jesu Kristoren Ebanjelioa jondoni Matiuren liburutik 20, 1-16.
Jesusek parabola hau erran zioten :
Zeruetako Erreinuak iduri du etxeko jaun bat
goizean goizik atera zena bere mahastirako langileketa.
Langileekin eguneko denario bederaz hitzarturik,
bere mahastirat igorri zituen.
Bederatziak irian atera zen
eta beste batzu plazan alfer zaudenak ikusi zituen.
Erran zioten :
“ Zoazte zuek ere nere mahastirat
eta zuzen dena emanen dautzuet.” Eta joan ziren.
Atera zen berriz hamabiak aldera eta hiruak irian,
eta berdin egin zuen.
Arratsaldeko bostak irian ere atera zen,
eta beste batzu han zaudenak aurkitu zituen eta erran zioten :
“ Zergatik egon zirezte hemen egun guzian alfer ? ”
Ihardetsi zioten :
“ Nehork ez gaituelakotz laneko hartu.”
Erran zioten : “ Zoazte zuek ere nere mahastirat.”
Iluntzean, mahastiaren jabeak bere etxegizonari erran zion :
“ Deitu langileak, eta lan-saria emozute,
azkenetarik hasi eta lehenetaraino.”
Etorri ziren orduan, arratsaldeko bostetakoak,
eta denario bana ukan zuten.
Lehenak etorri zirenean, gehiago ukanen zutela uste zuten;
bainan, heiek ere, denario bana ukan zuten.
Hartzean, etxeko jaunaren kontra marmarikan ari ziren :
“Azken horiek ez dute oren bat baizik egin
eta gure hein berean ezarri ditutzu,
guk egunaren zama eta beroa jasan ditugularik ! ”
Bainan nagusiak heietarik bati ihardetsi zion :
“ Adiskide, ez dautzut zuzenkontrakorik egiten.
Ez ote zinen denario batez hitzartua nerekin ?
Har zurea dena, eta zoazi.
Azken huni zuri bezainbat eman nahi diot.
Ez ote zait haizu neretik nahi dutana egitea ?
Ala gaixtoa duzu begia, ni ona naizelakotz ? ”
Horrela, azkenak lehen izanen dira, eta lehenak azken.
Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.
Parropia bakotxak egokitu behar du