Habakuk profetaren liburutik 1, 2-3 : 2, 2-4.
“ Noiz arte, Jauna, ari behar dut zuri deiadarka,
zuk entzun gabe,
noiz arte oihuka gogorkeriaren kontra, zuk salbatu gabe ?
Zergatik ikusarazten dautazu hoinbeste bidegabekeria ?
Nola egon zintezke gure miseriari beha ?
Nere aitzinean, harrapaketa eta indarkeria,
hasarreak eta borrokak nonahi.”
Orduan, Jaunak ihardetsi zautan :
“ Izkiria zazu agertuko dautzutana,
ezar taulatxoetan, errexki irakurtzeko gisan.
Ikuskari hau ez da beteko, epea burutu arte :
Bainan badoa bere helbururat, ez du huts eginen.
Luzatzen badu, zu zaude zain, bai etorriko da, bere orduan.
Lotsagabeak ez du arima xuxena,
Zintzoa, aldiz, bere leialtasunari esker biziko da.”
Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.
94. Salmoa
Guziek egun bihotzez dugun Jauna entzun.
Zatozte, kanta Jainkoari,
Pizten gaituen Harrokari.
Joan gitzaiola soinuz ari,
Jaunari denak jauz kantari.
Zatozte, kanta Jainkoari,
Pizten gaituen Harrokari.
Zatozte haren otoizteko :
Gauden ahuspez belauniko.
Jaunak eginak garelako,
Hura dugu bai denek Jainko.
Gu, Jaunarena den jendea,
Eskuz dabilan artaldea.
Egun agian zuek egun
Jainko Jaunaren deia entzun.
Ez bihotz gogor, otoi, izan
Nola Meriban eta Mazan.
Aitek han gogor egin zuten,
Nik eginer hotz egon ziren.
Jondoni Paulok Timoteori 2a : 1, 6-8. 13-14.
Seme maitea,
orroitarazten dautzut indar berri dezazun,
nik eskuak ezartzean ukan duzun Jainkoaren dohaina.
Zeren, Jainkoak ez dauku beldurti egiten gaituen izpiritua eman,
bainan indarra eta maitasuna emaiten,
eta gure buruaren jabe egiten gaituen izpiritua.
Ez izan, beraz, gure Jaunari aitormen egiteko ahalgerik,
ez eta nitaz ere, harengatik preso naizenaz ;
aitzitik, Jainkoaren indarrarekin, sofri zazu nerekin batean
Ebanjelioaren alde.
Har etsenplutzat nereganik ukan duzun irakaspen sendoa,
Jesu Kristoren baitan ditugun fede eta maitasunean.
Begira zazu garbi zaintzeko eman zaitzun Ebanjelioa,
gure baitan bizi den Izpiritu Sainduaren indarraz.
Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.
Alleluia, alleluia.
Berriz sortuak zirezte, hazi ezilkorretik,
Bizia den eta betiko dirauen Jainkoaren hitzetik.
Jesu Kristoren Ebanjelioa san Luken liburutik 17, 5-10.
Apostoluek erran zioten Jaunari :
“ Emenda zazu fedea gure baitan.”
Jaunak ihardetsi zioten :
“ Mustarda hazia bezainbateko fedea bazinute,
pikondo huni erran zinezokete : ‘ Atera hadi eta landa itsasoan ’,
zuek errana eginen luke.
Zuetarik nork, mutila iraulden edo abere zain arizan eta
etxeratzen denean, erranen dio :
‘ Hator berehala mahainerat’ ?
Ez ote dio erranen :
‘ Presta zadak afaria, alda hadi ene zerbitzatzeko, nik jan eta edan arte.
Gero janen eta edanen duk hik.’
Mutilari eskerrik zor ote dio, manatua egin duelakotz ?
Zuek ere berdin, manatua zaitzuen guzia egin eta errazue :
‘ Mutil batzu baizik ez gira: egin behar ginuena egin dugu’.”
Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.
Parropia bakotxak egokitu behar du