Amoz profetaren liburutik 8, 4-7.
Entzun hau, zuek, behartsuak lehertzen dituzuen horiek,
eta herriko jende xehea ezeztatu nahi, erranez :
“ Noiz iraganen ote da ilberri-besta, gure ogia saltzeko ?
Noiz larunbata, gure bihitegiak idekitzeko ?
Neurria ttipitu eta prezioa handituko dugu, eta pisuak makurtuko.
Jende xehea dirutan erosiko dugu,
eta behartsua oinetako pare baten truke.
Ogi-bahekin guziak ere salduko ditugu.”
Jaunak, Izraelen ohoreagatik, zin egiten du :
“ Ez, ez ditut sekulan ahantziko horien egintza gaixtoak.”
Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.
112. Salmoa.
Jainkoaz kanta, nola duen
dohakabea goraltxatzen.
Jaunaren haurrek, aipa Jauna,
Aipa kartsuki Jaun izena.
Jaun izenari agur ospe,
Bai orai eta betiere.
Nor da munduan nola Jauna
Zeru gainetan Jaun dagona ?
Zeru lurretan den xumena
Harek ikusten, hain da ona.
Dohakabea du altxatzen,
Errauts zokotik argiratzen,
Jaun handietan ezar dezan,
Bere herriko handietan.
Jondoni Paulok Timoteori 1a : 2, 1-8.
Lehen lehenik hau galdatzen dautzut :
egin ditela galde, otoitz eta esker emaiteak gizaki guzien alde,
bai eta errege eta kargudun guzien alde,
bizitze gozo eta baketsua ereman dezagun,
jainkozale eta gisako izanez.
Hori zaio eder eta atsegingarri Jainko gure Salbatzaileari,
gizaki guziak salbatzea eta egiaren ezagutzera heltzea nahi baitu.
Alabainan, bakarra da Jainkoa,
eta bakarra Jainkoaren eta gizakien bitartekoa :
gizon bat, Kristo Jesus,
bere burua guzien ordain-saritzat eman duena.
Hori da denbora egokian emana izan den aitormena.
Hortarako ezarria nago mezulari eta apostolu
– egia diot, ez gezurra –
paganoeri fedearen eta egiaren irakasle.
Beraz, nahi nuke toki guzietan gizonek otoitz egin dezaten,
esku garbiak zerurat altxatuz, hasarrerik eta eztabadarik gabe.
Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.
Alleluia, alleluia.
Jesu Kristo, aberats zelarik, egin zen behartsu,
bere behartsu izaiteaz zuek aberats egiteko.
Jesu Kristoren Ebanjelioa san Luken liburutik 16, 1-13.
Jesusek erran zioten dizipulueri :
“ Aberats batek etxegizon bat bazuen
eta hau ontasunen xahutzen ari zitzaiola salatu zioten.
Deitu eta erran zion :
‘ Zer da zutaz entzuten dutana?
ez baitzira gehiago nere etxegizon izanen.’
Etxegizonak bere baitan egin zuen:
‘ Zer ariko naiz, nausiak etxezaintza kentzen dautanaz geroz ?
Aitzurreko indarrik ez dut, eta eske ahalge naiz.
Badakit zer egin, etxezaintzatik baztertua izanen naizenean,
beren etxean hartuko nautenak izan ditzadan.’
Nagusiaren zordunak bederazka deitu zituen,
eta lehenari galdegin zion :
‘ Zenbat zor diozu nere nagusiari?’
Harek ihardetsi : ‘Ehun untzi olio.’
Etxegizonak erran zion :
‘ Horra zure ageria :
laster, jar zaite eta izkiria berrogeita hamar.’
Gero, beste bati galdegin zion :
‘ Eta zuk, zenbat zor duzu ? ’
Harek ihardetsi : ‘ Ehun zaku ogi.’
Etxegizonak erran zion :
‘ Horra zure ageria, izkiria : lauetan hogei.’
Eta nagusiak goraipatu zuen etxegizon zuzengabe hura,
abilki jokatu zelakotz.
Zeren mundu huntako semeak abilago dira beren artean
argiaren semeak baino.
Beraz, nik diozuet :
egizkitzue adiskideak zuzengabeko diruaren bidez,
hau eskasten denean, heiek har zaitzaten betiereko egoitzetan.
Gauza ttipietan fidagarria dena, handietan ere fidagarria da.
Gauza ttipietan zuzengabea dena,
handietan ere zuzengabea.
Zuzengabeko diruarekin fidagarriak izan ez bazirezte,
nork utziko du zuen esku egiazko ontasuna ?
Eta besteena den ontasunarekin fidagarriak izan ez bazirezte,
zuena nork emanen dautzue ?
Ez da mutilik bi nagusi zerbitza ditzazkeenik :
edo bat hastio izanen du, eta bestea maite ;
edo bati atxikia izanen zaio, eta bestea gutietsiko du.
Ezin zirezte Jainkoaren eta diruaren mutil izan.
EDO BERTSIO LABURRA :
Jesu Kristoren Ebanjelioa san Luken liburutik 16, 10-13.
Jesusek erran zioten dizipulueri :
Gauza ttipietan fidagarria dena, handietan ere fidagarria da.
Gauza ttipietan zuzengabea dena,
handietan ere zuzengabea.
Zuzengabeko diruarekin fidagarriak izan ez bazirezte,
nork utziko du zuen esku egiazko ontasuna ?
Eta besteena den ontasunarekin fidagarriak izan ez bazirezte,
zuena nork emanen dautzue ?
Ez da mutilik bi nagusi zerbitza ditzazkeenik :
edo bat hastio izanen du, eta bestea maite ;
edo bati atxikia izanen zaio, eta bestea gutietsiko du.
Ezin zirezte Jainkoaren eta diruaren mutil izan.
Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.
Parropia bakotxak egokitu behar du