Lehen irakurgaia

Zakari profetaren liburutik 12, 10-11a ; 13, 1.

Huna zer dion Jaunak:
Grazia eta otoitz-izpiritua ixuriko dut
Dabiden etxe gainerat, eta Jerusalemeko bizilagunen gainerat.
Zilatu dutenari behatuko diote ;
dolu eginen dute seme bakarragatik bezala;
nigar samina eginen dute lehen semeagatik egiten ohi den bezala.
Egun hartan, handia izanen da dolua Jerusalemen.
Egun hartan, iturburu bat sortuko da
Dabiden etxearentzat, eta Jerusalemeko bizilagunentzat:
beren bekatu eta kutsaduratik garbituko ditu.

Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.

Salmoa

62. Salmoa
Altxa begiak Jaunaganat,
Salbatzen gaitu gurutzean.

Nere Jainkoa, goizetik noa zure bila :
Zutaz egarri banabila.
Lur agortua uriz egarri den bezala,
Ni zure minak nerabila.

Zauden etxean zu, Jauna, ikus zaitzadala,
Indarrez, ospez hoin zabala.
Bizia baino zure grazia gozoago :
Zuri gogotik kantuz nago.

Jaun izenari nere bizian laudorio :
Eskuak luze nagokio.
Nere arimak Jauna du Jauna gozoz gozo ;
Nere ezpainek bozkario.

Izan zare zu nere laguntza galbidean :
Gostuz nagozu hegalpean.
Nere arima badago tinki zu ondoan,
Atxik beti ni zuk eskuan.


Partitura telekargatu Testu hau telekargatu

Bigarren irakurgaia

Jondoni Paulok Galaziarreri 3, 26-29.

Haurrideak,
Jesu Kristoren baitan, denak Jainkoaren seme zirezte, fedeari esker.
Alabainan, bataioaz Kristori lotuak izan zirezten guziek,
Kristo jauntzi duzue.
Ez da gehiago ez Judu, ez paganorik,
ez esklabo, ez librorik, ez gizon, ez emazterik,
zuek, guziak bat zirezte Kristo Jesusen baitan.
Kristorenak balinbazirezte, Abrahamen ondokoak zirezte,
eta Jainkoak hitzeman ondoriotasuna, zuena da.

Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.

Ebanjelioaren gorespena

Alleluia, alleluia.
Kristo gurutzefikatua predikatzen dugu,
Gizonentzat erokeria,
Bainan Jainkoaren indar eta zuhurtzia.

Ebanjelioa

Jesu Kristoren Ebanjelioa san Luken liburutik 9, 18-24.

Jesus, bakarrik, otoitzean ari zen batez,
dizipuluak hurbildu zitzaizkion, eta Jesusek galdegin zioten :
“ Nor naizela diote jendeek ? ”
Heiek ihardetsi zioten :
“ Batzuek Joanes Bataiatzailea zirela, beste batzuek Eli ;
besteek, berriz, lehengo profeta bat, piztua.”
Jesusek erran zioten :
“ Eta zuek, nor naizela diozue ? ”
Petrik ihardetsi zuen :
“ Jainkoaren Mesias.”
Jesusek larderiatu zituen, nehori erran ez zezaten.
Erran zioten ere :
“ Gizonaren Semeak ainitz sofritu behar du ;
zaharrek, apezburuek eta lege-irakasleek arbuiatuko dute eta hilen;
eta hirugarren egunean piztuko da.”
Gero, deneri erraiten zioten :
“ Nere ondotik etorri nahi duenak uko egin bezo bere buruari,
har beza egun oroz bere gurutzea, eta jarraik bekit.
Zeren, bere burua salbatu nahi duenak galduko du,
bainan bere bizia neregatik galtzen duenak salbatuko du.”

Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.

Fededunen otoitz proposamena

(P. Andiazabal apeza, “Mezetako deiak”, C urtea  – sail berria)

Izpirituak susta dezala gure otoitza, Kristoren otoitzarekin bat izan dadin, gizon guzientzat eskainia.

1. Girixtinoentzat : ez zaioten aski izan Jesu Kristoz mintzatzea, bainan haren lekuko ager diten, beren urrats xumeenetan eta oren latzenetan ere, egin dezagun otoitz.

2. Gose, tortura, zuzengabekeria, gerlapean daudenentzat : beren atsegabean ere esperantza begira dezaten, egin dezagun otoitz.

3. Erientzat, beren gorputzean gurutzea daramaten guzientzat : ez dezoten eskas egin haurriden amodioak eta laguntzak, egin dezagun otoitz.

4. Gutarik bakotxarentzat : gure nahigabe eta egun guzietako ezinbertze guziak pazientziarekin jasan ditzagun, Jesusekin bat eginez, egin dezagun otoitz.

Jainko Jauna, egizu konpreni dezagun
miresten eta egunero ekartzen dugun Jesusen gurutzean dagola
mundu berriaren hazia,
guzieri bizia eta piztea emanen diotena, gizaldi eta gizaldietan.

Parropia bakotxak egokitu behar du