Lehen irakurgaia

Apostoluen Egintzetarik 5, 27b-32 ; 40b-41.

Apostoluak Biltzar nagusiaren aitzinerat ereman zituzten,
eta apez nagusiak erran zioten :
“ Zorrozki debekatu ginautzuen gizon horren izena irakastea,
eta horra Jerusaleme osoa zuen irakaspenaz bete duzuela.
Gizon horren heriotzea gure gain ezarri nahi ote duzue ?
Petrik eta beste Apostoluek ihardetsi zioten :
“ Jainkoaren errana egin behar da lehenik, ez gizakiena.
Gure arbasoen Jainkoak piztu du Jesus,
zuek zur batetik dilindan hil duzuena.
Hura du Jainkoak bere indarraz goratu,
Buruzagi eta Salbatzaile eginez,
Izraeli bihozberritzea eta bekatuen barkamendua emaiteko.
Gu, horien guzien lekuko gira, gu eta Izpiritu Saindua,
Jainkoak hari obeditzen dioteneri eman duena.”
Apostoluak azotatu ondoan,
Jesusez mintzatzea debekatu zioten; eta libratu zituzten.
Apostoluak Biltzar nagusitik bozkariotan atera ziren,
Jesusen izenagatik laidoak jasaiteko gai aurkituak izan zirelakotz.

Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.

Salmoa

29. Salmoa
Jaunari kantu, zerutik gaitu eskuz hartu !

edo : Alleluia.

Zure alderat, nere Jainkoa, nere Jauna,
Egin dut oihu eta zuk eman osasuna.
Atera duzu nere arima ifernutik,
Zaindua nauzu hil ziloraino lerratzetik.

Jainko Jaunari haren gizonak has kantari :
Eman gogotik eskerrak haren izenari.
Haren hasarrek apur bat baizik ez diraute ;
Bizi guzian gu maitez harek begitarte.

Gauerakoan soari nigar jauzten zaio,
Eta goizean zerurainoko bozkario.
Nuen dolua egin dautazu dantza jauzi,
Kapa kendurik betiko bozez nauzu jauntzi.
Zor dautzu, Jauna, nere arimak soinu kantu,
Nahi zaitut zu beti ta beti goraipatu.

Bigarren irakurgaia

Jondoni Joaniren Apokalipzatik 5, 11-14.

Nik, Joanik, nere ikuspenean ,
Tronuaren, Bizidunen eta Zaharren inguruan
zauden Aingeru ainitzen mintzoa entzun nuen.
Milaka eta miliunka bazen,
eta ozenki zioten :
“ Hila izan den Bildotsak hartze ditu ahalmena, aberastasuna,
zuhurtzia, indarra, ohorea, aintza eta goresmena.”
Eta zeruan, lur gainean, lurpean eta itsasoan
dauden kreatura guzieri entzun nioten erraiten :
“ Tronuan jarria dagonari eta Bildotsari
goresmena, ohorea, aintza eta nagusitasuna menderen mendetan.”
Eta lau Bizidunek zioten : “ Amen!”,
eta Zaharrek ahuspekaturik adoratu zuten.

Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.

Ebanjelioaren gorespena

Alleluia, alleluia.
Piztu da Kristo, diren guzien Egilea :
Urrikari du gizasemeen artaldea.

Ebanjelioa

Jesu Kristoren Ebanjelioa jondoni Joaniren liburutik 21, 1-19.

Jesus berriz agertu zitzaioten bere dizipulueri
Tiberiadeko laku-bazterrean, eta huna nola.
Elkarrekin zauden Zimun Petri, Tomas (erran nahi baita biritxi),
Natanael, Galilea Kanakoa, Zebedeoren semeak,
eta beste bi dizipulu.
Zimun Petrik erran zioten :
“ Banoa arrantzara.”
Besteek ihardetsi :
“ Zurekin goatzi gu ere.”
Atera ziren eta untzirat igan,
bainan gau hartan ez zuten deusik hartu.
Argitu zuenean, Jesus han zagon, ur bazterrean,
Bainan dizipuluek ez zakiten Jesus zela.
Jesusek erran zioten :
“ Haurrak, baduzue jatekorik ? ”
Heiek ihardetsi: “ Ez.”
Jesusek erran zioten :
“ Bota zazue sarea untziaren eskuin alderat eta aurkituko duzue.”
Bota zuten beraz, eta ez zuten ateratzen ahal,
hain zen arrainez betea.
Orduan, Jesusek maite zuen dizipuluak Petriri erran zion :
“ Jauna da ! ”
Zimun Petrik, Jauna zela entzun orduko,
soinekoa jantzi zuen, (kendua baitzuen), eta urerat jauzi egin.
Beste dizipuluak untziz etorri ziren, arrainez bete sarea tiratuz,
leihorretik hurbil baitziren, ehun bat metretan.
Untzitik jautsi eta ikatz goriak ikusi zituzten,
arrain bat gainean eta ogia.
Jesusek erran zioten :
“ Ekarrazue orai hartu arrainetarik.”
Zimun Petri untzirat igan zen, eta leihorrerat atera zuen sarea,
ehun eta berrogeita hamahiru arrain handiz betea.
Eta hainbeste izanik ere, sarea ez zen urratu.
Jesusek erran zioten :
“ Zatozte gosaltzera ! ”
Dizipuluetarik nehor ez zen ausartatzen nor zen galdatzera,
baitzakiten Jauna zela.
Jesus hurbiltzen da, ogia hartzen du,
eta emaiten diote, eta berdin arraina.
Hirugarren aldia zen, Jesus, hilen artetik piztu ondoan,
bere dizipulueri agertzen zitzaiotela.
Gosaldu ondoan, Jesusek erran zion Zimun Petriri :
“ Zimun, Joanesen semea, maite ote nauzu horiek baino gehiago ? ”
Ihardesten dio :
“ Bai, Jauna, badakizu maite zaitudala.”
Jesusek orduan :
“ Alha nere bildotsak.”
Bigarren aldikotz erraiten dio :
“ Zimun, Joanesen semea, maite ote nauzu ? ”
Petrik ihardesten dio :
“ Bai, Jauna, badakizu maite zaitudala.”
Jesusek orduan :
“ Zaint nere ardiak.”
Hirugarren aldikotz erraiten dio :
“ Zimun, Joanesen semea, maite ote nauzu ? ”
Petrik pena hartu zuen,
hirugarren aldikotz galdatu baitzion maite zuenez,
eta erran zion :
“ Jauna, denak badazkitzu, badakizu maite zaitudala.”
Jesusek erraiten dio :
“ Alha nere ardiak.
Egiaz egiaz diozut : gazteago zinelarik,
zuhaurek ezartzen zinuen gerrikoa,
eta nahi zinuen tokirat joaiten zinen ;
zahartzean, ordea, besoak altxatuko ditutzu,
eta beste batek ezarriko dautzu gerrikoa,
eta nahiko ez duzun tokirat eremanen zaitu.”
Jesusek hori erran zuen,
adiarazteko nolako heriotzeaz Petrik aintza emanen zion Jainkoari.
Gero erran zion ere :
“ Jarraik neri.”

EDO BERTSIO LABURRA :

Jesu Kristoren Ebanjelioa jondoni Joaniren liburutik 21, 1-14.