Emile Larre / Herrikoa
1- Piztu da lorios
Jesus hilen artetik
igan bitorios
zerurat gure gatik.
Alleluia, Bazkoz,
kanta bihotzetik
hor atera zaikulakotz
hats berria hil-hobitik.
2- Jesus piztua-ta
zer da gure bizia :
ezin elgar maita
herra eta hisia.
Zenbat gizon ezta
hau horren etsaia.
Hil jeiki denari galda
gaitz ororen sendagia.
3- Dena lano zakar
baita beraz aldia,
nork du piztu behar
mundu huntan argia ?
Jauna, zure pindar
da kristau herria,
zuk emaguzula indar
sort dezagun lur berria.
4- Jesusekin bizi
holako esperantzak,
gu eta ainitzi
susta bitza bihotzak
Berdin maitez utzi
oro Jesusentzat,
nork bere hura ahantziz
bat bederak besterentzat.