Lehen irakurgaia

Apostoluen Egintzetarik 3, 13-15. 17-19.

Herri guziaren aitzinean, Petri mintzatu zen :
“ Izraeldarrak,
Abrahamen, Izaaken eta Jakoben Jainkoak, gure arbasoen Jainkoak
aintzaz bete du Jesus bere zerbitzaria,
zuek buruzagien eskuetarat eman duzuena:
Pilatoren aitzinean ukatu duzue, Pilatok libratu nahi zuelarik.
Saindua eta zuzena zena, zuek ukatu duzue
eta hiltzaile baten libratzea eskatu
Biziaren sorburua hil duzue ;
bainan Jainkoak hilen artetik piztu du : gu gira horren lekuko.
Badakit, haurrideak, ezjakinean ari izan zireztela,
zuen buruzagiak bezala.
Bainan horrela bete du Jainkoak
profeta guzien ahoz aitzinetik iragarria,
haren Mesiasek sofritu beharko zuela.
Bihozberri zaitezte, beraz, eta itzul Jainkoaganat,
zuen bekatuak ezeztatuak izan ditezen.

Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.

Salmoa

4. Salmoa
Ager zuk, Jauna, begitartea,
zure argia, zure bakea.

edo : Alleluia !

Deika nagozu, Jauna, zu zaitut beti lagun :
Urrikal nitaz, nere oihua, otoi, entzun !

Jendek diote : “ Nork emanen, nork zoriona ?”
Begitartean duzun argia ixur, Jauna !

Etzan orduko bake osoan naiz lokartzen,
Zuhauk fidantzan bainauzu, Jauna, ni finkatzen.


Partitura telekargatu Testu hau telekargatu

Bigarren irakurgaia

Jondoni Joaniren lehen epixtolatik 2, 1-5.

Nere haurtxoak, izkiriatzen dautzuet bekaturik egin ez dezazuen.
Bainan, norbaitek bekatu egiten badu,
badugu Laguntzailea Aitaren aitzinean: zuzena den Jesu Kristo.
Hura da gure bekatuen ordaintzeko eskaini oparia,
eta ez gureak bakarrik, bainan mundu guziarenak ere.
Hura ezagutzen dugula, huntarik dakigu :
haren manamenduak begiratzen baditugu.
“ Ezagutzen dut” erran ,
eta haren manamenduak betetzen ez dituena gezurtia da :
egia ez da haren baitan.
Haren hitza betetzen duenaren baitan, berriz,
Jainkoaren maitasuna zinez bere beterat heldua da.

Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.

Ebanjelioaren gorespena

Alleluia, alleluia.
Hiletarik piztu Jauna bere apostolueri agertu zaiote
eta bere bakea eman diote.

Ebanjelioa

Jesu Kristoren Ebanjelioa san Luken liburutik 24, 35-48.

Emauzetik itzuli ziren dizipuluek
hameka Apostolueri eta heien laguneri kondatu zioten
zer gertatu zen bidean, eta nola Jauna ezagutu zuten
ogia zatitu zuenean.
Hola mintzo zirela, Jesus bera heien erdian gertatu zen,
eta erran zioten: “ Bakea zueri !”
Beldurrez ikaran, izpiritu bat ikusten zutela uste zuten.
Jesusek erran zioten :
“ Zergatik durduzatuak zirezte ?
Zer ditutzue duda horiek zuen baitan ?
Ikus nere eskuak eta oinak : Ni naiz !
Hunki nezazue eta beha: izpiritu batek ez du haragirik ez hezurrik,
eta nik bai, ikusten duzuen bezala.”
Hori erraitean, eskuak eta oinak erakutsi ziozkaten.
Beren bozkarioan, ezin sinetsiz harriturik zauden.
Jesusek erran zioten:
“ Baduzue hemen jatekorik ?”
Arrain erre puska bat eskaini zioten.
Jesusek hartu eta heien aitzinean jan zuen.
Gero erran zioten :
“ Huna zer nauzuen erraiten, zuekin nintzalarik oraino :
Moisen legean, Profetetan eta Salmoetan
nitaz izkiriatu guzia bete beharra zela.”
Orduan, adimendua ideki zioten,
Liburu Sainduak konpreni zitzaten.
Eta erran zioten :
“ Idatzia dago Mesiasek sofrituko zuela,
hirugarren egunean hilen artetik piztuko zela,
bai eta Jerusalemetik hasirik, nazione guzieri
haren izenean predikatuko zaiela
bihozberri daitezen, bekatuak barka dakizkioten.
Zuek zirezte horren lekuko.”

Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.

Fededunen otoitz proposamena

Andiazabal, “Mezetako deiak”, B urtea, 1

Gure artean dagon Jesus piztuak sor-araz beza gure bihotzetan Elizaren otoitza.

1. Gaur zure izenean biltzen diren fededunentzat: ohar diten berekin zaituztela, eta Emauzeko dizipuluak bezala zure lekuko izan gizonen artean, otoizten zaitugu, Jauna!

2. Zure hitza entzuten duten guzientzat: zure Berri onak bihotz-berriturik, zure bakea heda dezaten mundu nahasi huntan, otoizten zaitugu, Jauna!

3. Zure bazko-mahainerat hurbiltzen direnentzat: zure gorputz emana harturik, hurbil diten ere sofritzen duten haurrideen ganat, otoizten zaitugu, Jauna!

4. Guretzat, mundurat igortzen baigaitutzu zure lekuko: Jainkoaren egiazko haur, eta gizonen egiazko haurride gisa bizitzerat lehia gaiten, otoizten zaitugu, Jauna.

Jauna, hiletarik piztua, egizu,
zure Izpirituaren laguntzari esker
gure bizia hemen zelebratzen dugunaren araberakoa izan dadin.
Zu bizi baitzira gizaldi eta gizaldietan.

Parropia bakotxak egokitu behar du