Izai profetaren liburutik 61, 1-2. 10-11
Jainko Jaunaren Izpiritua nere gainean dago,
Jaunak gantzutu bainau.
Igorri nau behartsueri berri onaren ekartzera,
bihotz urratuen sendatzera,
preso direneri eta giltzapetueri libertatearen berri emaitera,
Jaunak eman graziazko urtearen berri emaitera.
Pozez betetzen nau Jaunak,
nere Jainkoa baitan alai daukat arima,
salbamendua jantzi eman baitaut, zuzentasuna soingaineko,
senar ezkonberria koronaz edertzen den bezala,
eta emazte ezkonberria edergailuz apaintzen.
Lurrak landareak emaiten dituen bezala,
eta baratzeak haziak sorrarazten,
hala sorraraziko ditu Jaunak zuzentasuna eta goresmena
nazione guzien aitzinean.
Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.
Luk 1, 46-54
Kantuz ari zait nere arima Jainkoari !
Kantuz ari zait nere arima Jainkoari,
Haren goresle kantuz ari.
Naizen neskato apal hau baitu hautatua,
Mendeek neri : dohatsua.
Zoin handi nitan Jainko Jaun guziz indartsua,
Haren izena zoin saindua.
Urrikalmenduz betea dago mendez mende,
Sineste duten jenden alde.
Gose zaudenak nasaiki ditu gozarazi,
Aseak aldiz hutsik utzi
Behatu dio Izrael bere jendeari,
Lehen bezala urrikari.
Jondoni Paulok Tezalonikarreri 1a : 5,16-24
Haurrideak,
zaudezte beti alegera,
egin otoitz aspertu gabe,
orotan eman eskerrak,
hori nahi baitu zuentzat Jainkoak Kristo Jesusen baitan.
Ez itzal Izpiritua,
ez gutiets profetak,
bainan oro hazta, eta on dena har.
Bazterrerat utz nolanahiko gaixtakeriak.
Bakearen Jainkoak berak egin zaitzatela osorik saindu,
eta zuen izaite osoak – izpiritu, arima eta gorputz –
hobenik gabe iraun dezala,
Jesu Kristo gure Jaunaren etortzea arte.
Leiala da dei egin dautzuena: eta beteko du hitzemana.
Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.
Alleluia, alleluia.
Goi-goikoaren profeta, Joanes, etorri da
Jaunari bidearen prestatzera eta Argiaren lekuko izaitera.
Jesu Kristoren Ebanjelioa jondoni Joaniren liburutik 1, 6-8 ; 19-28.
Agertu zen gizon bat Jainkoak igorria : izena zuen Joanes.
Lekuko izaitera etorria zen, argiaren lekuko izan zadin,
haren bidez guziek sinets zezaten.
Bera ez zen argia, bainan argiaren lekuko izan behar zuena.
Hau da Joanesek egin zuen aitormena,
Juduek Jerusalemetik apez eta lebitar batzu igorri ziozkatenean
galdatzera: “ Nor zira zu ?”
Harek argi eta garbi aitortu zuen :
“ Ni ez naiz Mesias.”
Galdegin zioten: “ Nor zira bada ? Eli ote zira ?”
Ihardetsi zuen: “ Ez.”
Heiek: “ Orduan, etortzekoa den profeta zira ? ”
Harek ihardetsi: “ Ez.”
Berriz erran zioten:
“ Nor zira, bada? Igorri gaituzteneri ihardetsi behar diotegu.
Zer diozu zeure buruaz ?”
Joanesek erran zuen:
“ Ni basamortuan oihuka ari denaren mintzoa naiz:
Xuxen zozue bidea Jaunari, Izai profetak erran duen bezala.”
Igorriak zirenetan baziren farisauak.
Hauek galdatu zioten oraino:
“ Zergatik bataiatzen duzu, bada,
ez bazira Mesias, ez Eli, ez eta etortzekoa den profeta ?”
Joanesek ihardetsi zioten:
“ Nik urez bataiatzen dut.
Bainan zuen artean baduzue ezagutzen ez duzuen bat,
nere ondotik datorrena,
eta ni ez naiz on hari oinetakoen lokarrien laxatzeko ere.”
Hau guzia Betanian gertatu zen, Jordan ibaiaren bestaldean,
han ari baitzen Joanes bataiatzen.
Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.
Andiazabal, “Mezetako deiak”, B urtea, 1
Izpiritu Sainduak gida ditzala gure galdeak gizonentzat, beti leial dagon Jaunari buruz.
1. Jaunak graziazko urte baten berri ona igorriko du eta behartsuek entzunen.
Gaizki erabiliak direnentzat, bertutez pobre direnentzat, beren burua deusetako daukatenentzat; egin dezagun otoitz.
2. Jaunak urte baten berri ona igorriko du eta bihotz zaurtuak sendatuko dira. Etsimendutan eroriak direnentzat, eritasuna jasan behar dutenentzat, bakarrik ete doluan direnentzat, egin dezagun otoitz.
3. Jaunak graziazko urte baten berri ona igorriko du, eta preso direneri libertatea emanen diote.
Gaizki jujatuak direnentzat, bertzen idorkeriaren gatik durduzatuak daudenentzat, nehoren ele on edo laguntzarik ukaiten ez dutenentzat, egin dezagun otoitz.
Jauna, zure Semea igortzen daukuzu
Izpiritu Sainduak kontsekratua,
bakearen eta bozkarioaren emaiterat.
Emaguzu guri ere Izpirituaren betea,
bake ta bozkario emaile izan gaiten.
Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez.
Parropia bakotxak egokitu behar du