Premiere lecture

Etorki liburutik 3, 9-15.

Gizonak Jainkoari desobeditu ziolarik,
Jainko Jaunak dei egin eta erran zion : “ Non zira ?”
Gizonak ihardetsi :
“ Baratzean ibilki entzun zaitut,
beldurtu naiz, biluzgorri naizelakotz, eta gorde naiz.”
Jaunak erran zion :
“ Eta nork erran dautzu biluzgorri zinela ?
Debekatua nautzun zuhaitzeko fruitua jan ote duzu ?”
Gizonak ihardetsi :
“ Laguntzat eman dautazun emazteak eman daut fruitua,
eta nik jan.”
Orduan, Jainko Jaunak erran zion emazteari :
“ Zer egin duzu? ”
Emazteak ihardetsi : “ Sugeak enganatu nau eta jan dut.”
Orduan Jainko Jaunak erran zion sugeari :
“ Hori egin duzulakotz, madarikatua izanen zira
abere guzien eta landetako basa-ihizi guzien artean.
Sabel gainean ibiliko zira herrestaka,
eta errautsa janen duzu biziko egun guzietan.
Elkarren etsai eginen zaituztet, zu eta emaztea,
zure eta haren ondoregoa ;
Hunek burua lehertuko dautzu,
eta zuk aztalean joko duzu.”

Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.

Psaume

129. Salmoa
Jauna bihotzez da betea,
Zoin maite duen salbatzea.

Leize hautarik zuri oihuz,
Entzun nezazu, entzun, Jauna !
Dena beharri nitaratuz,
Entzun nik egin dei auhena !

Gaizkiez orroit bazaude zu,
Zuri so, Jauna, nor dagoke ?
Denen barkatzen maite duzu:
Beldur bezenbat badut bake.

Jaunaren beha dut bihotza,
Egia daukat haren hitza.
Nik segurago Jauna goza,
Gau zainek baino goiz-argia.

Jauna bihotzez da betea :
Zoin maite duen salbatzea.
Hak du Izrael salbatuko :
Hoben guziak joanen daizko.


Télécharger la partition Télécharger la lecture

Deuxieme lecture

Jondoni Paulok Korintiarreri 2a : 4, 13 – 5, 1.

Haurrideak,
hau dio Liburu Sainduak :
“ Sinetsi dut, eta horrengatik naiz mintzatu.”
Guk ere, apostoluek, fede-izpiritu bera dugularik,
sinesten dugu, eta horrengatik mintzo gira.
Badakigu, alabainan, Jesus Jauna piztu duenak
piztuko gaituela gu ere Jesusekin,
eta hunen ondoan ezarriko zuekin batean.
Eta gertatzen zaikun guzia zuen onetan da,
Jainkoaren dohaina ainitzenganat zabaltzean,
esker ona ere emenda dadin, Jainkoaren aintzarako.
Horrengatik ez dugu kuraia galtzen,
eta gure gorputza hondatzen bada ere,
barnetik indarberritzen ari gira egunetik egunera.
Alabainan, oraiko gure atsegabeak arinak dira
prestatzen daukuten aintza paregabearen aldean.
Eta gure begiak ez ditugu ikusten direnetarat itzuliak,
ikusten ez direnetarat baizik ;
ikusten direnak behin-behinekoak dira,
ikusten ez direnak, berriz, behin betikoak.
Badakigu, alabainan,
lur huntako gure egoitza, gorputza, suntsitu beharra dela,
bainan Jainkoak zeruetan eraikitzen duela guretzat
giza eskuz egina ez den betiko egoitza.

Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.

Acclamation de l'Evangile

Alleluia, alleluia.
Huna orain gure Jainkoaren salbamena, eta haren Kristoren indarra.
Gizonaren Semeak, lurretik altxaturik, denak bereganat bilduko ditu.

Evangile

Jesu Kristoren Ebanjelioa san Marken liburutik 3, 20-35.

Jesus etxerat itzuli zen.
Berriz ere halako jendetza bildu zen, non ez baitzezaketen jan ere.
Hori jakitean, Jesusen ahaideak hartaz jabetzera etorri ziren,
erraiten baitzuten: “ Burutik badu.”
Jerusalemetik jautsi lege-irakasleek zioten :
“ Beelzebulek hartua da :
Debruen buruzagiaren indarrez ditu haizatzen debruak.”
Bereganat deiturik, Jesusek parabolaka erran zioten :
“ Nola dezake Satanek Satan haiza ?
Bere baitan zatitua den erresumak ezin du iraun.
Bere baitan zatitua den familiak ezin du iraun.
Satan bere buruaren kontra altxatu eta zatitua bada,
ezin du iraun, harenak egin du.
Nehor ez daiteke gizon azkar baten etxean sar,
haren ontasunen ebasteko,
lehenik gizon azkar hura estekatzen ez badu ;
orduan bai, etxean dituen guziak ebatsiko diozka.
Egiaz diozuet : Jainkoak dena barkatuko diote gizakieri,
bekatu eta blasfemio, egin duten bezainbat.
Bainan Izpiritu Sainduaren kontra blasfemio egiten duenak,
ez du sekulan barkamendurik izanen :
betiko bekatuaz hobendun da.”
Jesus hola mintzo zen, errana baitzuten :
“ Izpiritu lohi batek hartua da.”
Orduan heldu dira haren ama eta haurrideak.
Kanpoan gelditurik, deiarazi zuten.
Jende ainitz bazuen inguruan jarririk ; eta Jesusi erran zioten:
“ Hor dituzu ama eta haurrideak kanpoan, zure bila.”
Jesusek ihardesten diote:
Nor da nere ama ? Nor dira nere haurrideak ?”
Eta inguruan jarririk zitueneri behatuz, erraiten du :
Horra nere ama eta haurrideak !
Jainkoaren nahia egiten duena, hura dut nik anaia, arreba eta ama.”

Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.

Propositions de priere universelle

Andiazabal, « Mezetako deiak », B, 2

Kristoren indarrari fidatuz, erakuts ditzogun gure miseriak, eta mundu guziarenak, senda ditzan.

1. Kristoren familia den Elizaren baitan, hurbilagotik jarraikitzen zaizkonentzat: Jainkoaren nahia beti hobeki egiterat lehia diten, egin dezagun otoitz.

2. Bekatuen barkatzeko ahala eta zer den ongi edo gaizki erakusteko kargua dutenentzat: beldurrik gabe ager dezaten Jaunak zer nahi duen, egin dezagun otoitz.

3. Mundu huntan batasuna begiratzeko kargua dutenentzat: umilki eta pazientziarekin ixil-araz ditzaten herra eta berexkuntza guziak, egin dezagun otoitz.

4. Guhaurentzat: beti entzun dezagun egia eta barkamendu den Jaunaren mintzoa, egin dezagun otoitz.

Jesus Jauna, zaude gure ondoan,
eta lagunt gaitzazu gaizkiaren kontra borrokatzen, zurekin nausi atera gaiten menderen mendetan.

Propositions à adapter par chaque paroissse