Premiere lecture

Hemen diren lau irakurgaietarik bat hautatu behar da.

1 Hasiera liburutik 11, 1-9.

Lur guziak hizkuntza eta mintzaira berak zituen.
Ekialdetik etorririk, gizonek ibar bat aurkitu zuten
Sinear lurraldean, eta han gelditu ziren.
Orduan, elkarri zioten: “ Ea, adreiluak egin ditzagun eta suan erre.”
Adreiluak erabili zituzten harritzat, eta bikea lotzeko.
Gero, erran zuten:
“ Ea, eraik ditzagun hiri bat eta zerurainoko dorre bat.
Ospetsu eginen gira eta ez gira munduan barna barreiatuko.”
Jautsi zen Jauna
gizonak eraikitzen ari ziren hiriaren eta dorrearen ikustera.
Eta erran zuen:
“ Guziak herri bat bera dira, hizkuntza bera dute.
Hau beren lehen lana badute,
gero deusek ez ditu gibelatuko nahi dutenaren egitetik.
Jauts gaiten beraz,
eta nahas diezotegun mintzaira, ez dezaten elkar konpreni.”
Jaunak handik bota zituen eta mundu zabalean barreiatu ;
eta utzi zuten hiriaren eraikitzea.
Horrengatik Babel izena eman zioten,
han nahasi baitzuen Jaunak mundu guziaren hizkuntza,
eta handik barreiatu zituen mundu zabalerat

2 Jalgitza liburutik 19, 3-8. 16-20.

Egiptotik ateratu eta hirugarren hilabetean,
Izraeldarrak heldu ziren Zinairat.
Mois igan zen Jainkoarenganat.
Jaunak menditik dei egin zion eta erran :
“ Hau erranen diozu Jakoben etxeari,
hau jakinaraziko Izraelen semeeri :
Ikusi duzue zer egin diedan Egiptoarreri,
nola ereman zaituztedan arrano-hegaletan, eta nereganat ekarri.
Orai beraz, nere errana entzuten baduzue,
eta enekilako batasuna begiratzen,
zuek izanen zaituztet herri guzien artean nere jabego berezi,
nerea baita lur osoa.
Neretzat apez-erreinu, herri saindu izanen zirezte.
Horra zer erranen diozuten Izraelen semeeri.”
Joan zen Mois, eta herriko zaharrak bildurik,
Jaunak manatu guziak erran ziozkaten.
Herri guziak aho batez ihardetsi zuen :
“Jaunak erran guzia eginen dugu.”
Hirugarren egunean, argi zirrintan,
ihurtzuri eta ximixtak izan ziren, hedoia lodi mendi gainean,
eta turruta harrabots ozena ;
oihal-etxoletan zagon herri guzia ikaratu zen.
Moisek herria kanpalekutik aterarazi zuen, Jainkoaren biderat,
eta mendi zolan gelditu ziren.
Zinai mendi osoa ketan zagon,
Jauna su artean harat jautsia baitzen.
Kea labetik bezala igaiten zen menditik,
eta mendi guzia dardara bizian zagon.
Gero ta ozenagoa zen turruta harrabotsa.
Mois mintzatu zen, eta Jainkoak ihurtzuri-hotsez ihardesten zion.
Jauna Zinai mendiaren bizkarrerat jautsi zen ;
Moisi mendi gainerat dei egin zion, eta Mois igan zen.

3 Ezekiel profetaren liburutik 37, 1-14.

Jaunaren eskua gainean jarri zitzaitan,
haren Izpirituak ereman ninduen
eta hezurrez betea zen haran baten erdian utzi.
Heien inguruan ibilarazi ninduen:
hezur-meta izigarria zagon haranaren gainean, arras ihartuak.
Orduan Jaunak erran zautan:
“ Gizaseme, hezur hauek berriz bizi ote daitezke ? ”
Nik berriz : “ Jainko Jauna, zuk dakizu.”
Orduan erran zautan :
“ Mintza hezur horieri nere izenean, eta erran :
Hezur iharrak, entzun Jaunaren hitza :
Zuen baitan sarraraziko dut izpiritua, eta biziko zirezte.
Gainean ezarriko dauzkitzuet zainak, haragiz estaliko,
larrua hedatuko eta izpiritua emanen dautzuet, bizi zaitezten.
Eta jakinen duzue ni naizela Jauna.”
Mintzatu nintzen Jaunaren izenean, manua ukan bezala.
Jaunaren izenean mintzo nintzelarik, harrabots bat izan zen,
lurrak dardara egin zuen,
eta hezurrak bata bestearekin elkartzen hasi ziren.
Ikusi nuen zainez estaltzen ari zirela, haragiak sortzen,
eta gainean larrua hedatzen,
bainan ez zen izpiriturik heien baitan.
Jaunak orduan erran zautan:
“ Mintza nere izenean izpirituari, mintza nere izenean, gizaseme !
Hau erranen diozu izpirituari :
Zato lau haizeetarik, izpiritua !
Haize eman hil hauieri, eta bizi ditela ! ”
Mintzatu nintzen Jaunaren izenean, manatu zautan bezala,
eta izpiritua sartu zen heien baitan,
bizirat itzuli ziren eta xutitu zangoen gainean :
gaitzeko armada zen.
Gero Jaunak erran zautan :
“ Gizaseme, hezur horiek Izrael herri osoa dira.
Hor dabiltza erraiten : Gure hezurrak ihartuak daude,
galdua dugu esperantza; gureak egin du !
Mintza beraz nere izenean. Huna zer dion Jaunak :
Nik idekiko ditut zuen hilobiak.
Nik ateraraziko zaituztet zuen hilobietarik, ene herria,
eta berriz eremanen Izraelgo lurrerat.
Jakinen duzue ni naizela Jauna,
zuen hilobiak idekiko ditudalarik,
eta zuek heietarik ateraraziko, ene herria !
Nere izpiritua ezarriko dut zuen baitan, eta biziko zirezte ;
zuen lurrean ezarriko zaituztet
eta jakinen duzue ni naizela Jauna,
nik erran eta egiten dutala.”
Jainko Jaunaren hitza.

4 Joel profetaren liburutik 3, 1-5.

Hunela mintzo da Jauna :
“ Nere izpiritua ixuriko dut gizaki guzien gainerat,
zuen seme-alabak profeta izanen dira,
zuen zaharrek ametsak eginen dituzte,
eta zuen gazteek ikuspenak izanen.
Mutil eta neskatoen gainerat ere
nere izpiritua ixuriko dut, egun heietan.
Miragarriak eginen ditut zeru-lurretan, odol, su eta ke-lanoak.
Iguzkia ilunbe bilakatuko da, eta ilargiak odol-itxura hartuko du,
Jaunaren eguna, egun handi eta ikaragarria, etorri baino lehen.
Orduan, Jaunaren Izenari dei eginen dioten guziak
salbatuak izanen dira.”

Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.

Psaume

103. Salmoa
Jainkoa, zure Izpiritua igor guri,
Mundu guzia dadin berri !

Eskerrak eman, nere arima, Jainkoari,
Handi zare zu, handi, Jainkoa, izigarri !
Dena dirdira edertasuna duzu jauntzi,
Argi zabalaz inguratua zare bizi.

Zein diren nasai zure egintzak, Jainko Jauna !
Zuhurki duzu mundu guzia zuk egina,
Zuk egin hoitaz lurra betea dago dena.
Zein diren nasai zure egintzak, Jainko Jauna !

Guziak oro mundu guzitik daude zuri :
Eman dezazun behar orduan zuk janari.
Guziak dire zuk eman horren biltzen ari,
Zabaltzen duzun eskutik denek indar berri.

Begitartea zuk gordetzean, denen lotsa !
Zuk hatsa kenduz, heien gorputza zer errautsa !
Berpizten dire zuk igortzean zure hatsa
Eta betbetan berritua da mundu hitsa.


Télécharger la partition Télécharger la lecture

Deuxieme lecture

Jondoni Paulok Erromanoeri 8, 22-27.

Haurrideak,
badakigu izadi osoa erdiminetan intzirika dagola orai arte.
Eta ez hura bakarrik, gu ere bai,
Izpiritua lehen dohain bezala hartu dugunak,
intzirika gaude gure barnean, igurikatzen dugula
Jainkoak noiz libratuko duen gure gorputza,
eta noiz eginen gaituen bere seme-alaba.
Salbatuak gira, bainan esperantzan bakarrik ;
igurikatzen dena ikustea, hori ez da esperantza :
alabainan, ikusten dena nola igurika ?
Bainan ikusten ez duguna igurikatzen badugu,
iraupenez dugu igurikatzen.
Halaber, Izpiritu Saindua gure ahuleziaren laguntzera datorkigu,
ez baitakigu behar bezala otoitz egiten.
Izpirituak berak otoitz egiten du gure alde
ezin erranezko intzirietan.
Eta bihotzak ikertzen dituen Jainkoak
ezagutzen du Izpirituaren gogoa :
badaki fededunen alde ari delarik,
Jainkoaren asmoen arabera ari dela.

Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.

Acclamation de l'Evangile

Alleluia, alleluia.
Etor, Jaunaren Izpiritua, etor zaite !
Zutan sineste duten bihotzak, otoi, bete !
Eta pitzazu heien baitan Amodiozko zure sua !

Evangile

Jesu Kristoren Ebanjelioa jondoni Joaniren liburutik 7, 37-39.

Bestako azken egunean, egun handienean, Jesusek, xutik,
oihu egin zuen : “ Egarri dena etor bedi nereganat,
eta edan beza nere baitan sinesten duenak.
Liburu Sainduak dion bezala,
ur bizizko ibaiak sortuko zaizkio barne-barnetik.”
Hori erran zuen, haren baitan sinetsiko zutenek
ukanen zuten Izpirituaz.
Alabainan, ez zen oraino Izpiritua emana,
ez baitzen oraino Jesusen Jainko-aintza agertua.

Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.

Propositions de priere universelle

Propositions à adapter par chaque paroissse