Jean Irigoyen / Jean Larrieu - X. Berterretche - M. Erramouspé
Zure begiak, Jesus, nik ere banitu,
itzalak eta herrak, nola ez barkatu,
ditzadan ene lagunak besarkatu.
1- Begien biziak argi egiten ditu ilunak,
begien biziak gezurretik jalitzen egia,
begien biziak nola agertzen du maitasuna,
begien bizia, zu, Jauna.
2- Begien argia xoratuz dabil, mundu ederraz,
begien argiak hauts-petikan jalitzen pindarrak,
begien argian guk ikusten Ebanjelioa,
begien argia, zu, Jauna.
3- Begien bideak zabaltzen ditu gure urratsak,
begien bideak muga ororen hauts-errautsleak,
begien bidea zeru ate idekitzailea,
begien bidea, zu, Jauna.