A 33 / Artzain ona

Iratzeder - Kantikak n°64 "Huna Jauna, ardi bat..."

1- Artzain ona mortuz mortu dabila,
galdua den ardiaren bila.
Goazen deika, Jesus Jauna bezala :
artalderat denak doatzila.

Jesus, eman bihotz eta sineste :
Salbatzaile gutan bizi zaite.
Jesus, eman bihotz eta sineste :
Salbatzaile gutan bizi zaite.

2- Zenbat gazte argi bila dabiltzan,
ez jakinez nola nun zer izan.
Sar ditela gurekilan Elizan,
Jesu Kristok argiz bete ditzan.

3- Bekatuak zoin maiz ari dituen
batasunak, familiak hausten.
Denak berriz batetara gaitezen,
dugun ezar Jesu Kristo lehen.

4- Bazterretan zenbat herra den sortu :
haurrideak etsai egin ditu.
Hastiatuz, ez elgarri egin tu ;
elgar maitez, denek egin kantu.

Sons

Donibaneko meza :

Hazparne - koralak 1999 :

Capilla Musica Catedral Pamplona :

Vidéos