Premiere lecture

Jeremi profetaren liburutik 31, 31-34

Hau dio Jaunak: huna heldu egunak,
Izrael etxearekin eta Juda etxearekin Batasun berria eginen baitut.
Ez heien arbasoekin egin nuen Batasuna bezalakoa,
Egiptotik ateratzeko eskutik hartu nituenean :
nere Batasuna, heiek hautsi zuten,
ni heien nagusia izanik ere.
Bainan huna Izrael etxearekin eginen dutan Batasuna,
egun horien ondotik, dio Jaunak.
Nere Legea barne barnean ezarriko diotet, bihotzean idatziko.
Ni heien Jainkoa izanen naiz, eta heiek nere herria izanen dira.
Ez dute elkarri irakaste beharrik izanen,
elkarri diotela : “ Ezagutazu Jauna!”
Denek, ttipi ala handi, ezagutuko bainaute, dio Jaunak.
Barkatuko diozkatet beren hobenak,
eta heien bekaturik ez dut gehiago gogoan izanen.

Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.

Psaume

50. Salmoa
Bihotz garbia ezar ni baitan,
Zure argia heda dezadan !

Urrikal zaite nitaz, Jauna,
Hain duzu eta neurrigabeko bihotz ona.
Nere hobena ken errotik,
Garbi nezazu, garbi osoki bekatutik.

Bihotz garbia ezar nitan,
Eta funtsezko xede azkarrak har ditzadan.
Zure begitik, ez ni haiza,
Ez, izpiritu saindua kenduz, huts bihotza.

Pitz berriz nitan zure boza;
Zerurateko gogo zabalak bete neza.
Gaixtoak ditut argituko,
Bekatoreak zu ganat dire itzuliko.


Télécharger la partition Télécharger la lecture

Deuxieme lecture

Hebrearreri epixtolatik 5, 7-9.

Kristo Jaunak,
bere giza biziko egunetan
deiadar handiz eta nigarrez egin zion otoitz eta galde
heriotzetik salba zezakeen Jainkoari;
eta bere obedientziarengatik entzuna izan zen.
Semea izanik ere,
Pasioneko oinazeen bidez ikasi zuen obeditzen.
Horrela, bere beterat heldu-eta,
betiko salbamenduaren iturri bilakatu da
obeditzen dioten guzientzat.

Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.

Acclamation de l'Evangile

Jesu Kristo, guri mintza, argi gure bihotza !
Gizonaren Semea, gurutzean altxatua,
Zure bitartez daukate denek bizia !

Evangile

Jesu Kristoren Ebanjelioa jondoni Joaniren liburutik 12, 20-33.

Bazkokari Jainkoaren adoratzera Jerusalemerat igan zirenen artean
baziren Greziar batzu.
Galilea Betzaidako Filiperen ganat hurbildu ziren,
eta galde hau egin zioten :
“Jauna, Jesus ikusi nahi ginuke.”
Filipe Andreri erraitera joan zen, eta biek Jesusi erran zioten.
Orduan Jesusek ihardetsi zioten :
“Etorria da Gizonaren Semearen aintza agertuko den ordua.
Egiaz egiaz diozuet: ogi-bihia lurrerat erori eta hiltzen ez bada,
bera bakarrik gelditzen da;
bainan hiltzen bada, fruitu ainitz emaiten du.
Bere bizia maite duenak galduko du ;
bainan mundu huntan bere biziari atxikia ez denak
betiko bizirako begiratuko du.
Nere zerbitzaria izan nahi duena jarraik bekit ;
eta ni non naizen, han izanen da nere zerbitzaria ere.
Nere zerbitzari dena, nere Aitak ohoratuko du.
Durduzatua dut orai barnea. Eta zer erran ?
Aita, atera nezazu oren huntarik ?
Bainan ez! Hain zuzen, oren huntarako etorria naiz !
Aita, ager zazu zure izenaren aintza !”
Orduan mintzo bat zerutik etorri zen :
“ Aintza agertu dut eta berriz ere agertuko.”
Han zagon jendeak, mintzoa entzunik, ihurtzuria zela zion ;
beste batzuek, berriz, zioten : “Aingeru bat mintzatu zaio.”
Bainan Jesusek ihardetsi zioten :
“ Mintzo hori ez zen neretzat, bainan zuentzat.
Orai jujatua izanen da mundu hau:
orai kanporat botatua mundu hunen buruzagia;
eta nik, lurretik altxatuko nautenean,
denak nereganat erakarriko ditut.”
Hitz hauen bidez, nolako heriotzez hilen zen adiarazten zuen.

Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.

Propositions de priere universelle

Andiazabal, « Mezetako deiak », B urtea, 1

Kristoren bizi guzia otoitz bat izan da, Jainkoari egina munduarentzat.
Aitaren ospean, beti gure alde otoitzean ari da.
Haren otoitzari junta ditzogun gure galdeak.

1. » Jesus ikusi nahi ginuke », zioten Grekatar batzuek.
Egia, beren biziko argia bilatzen duten guzientzat, egin dezagun otoitz.

2. Bazkoz bataiatuak izanen diren girixtino gaientzat, egin dezagun otoitz

3. Erientzat, etsimendutan direnentzat, norbaiten beha edo beharretan direnentzat, egin dezagun otoitz.

4. Herriko girixtino guzientzat, berri eta azkar dezagun gure fedea,
eta Kristoren baitan bizitzeko xedea, egin dezagun otoitz.

Jesu Kristo gure Jaunaren Aita, Semearen otoitza entzun duzu,
bihotzez egiten baitzuen zure nahia:
onhar-zatzu apalik eta fidantziaz beterik
egiten dauzkitzugun galdeak.
Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez.

Propositions à adapter par chaque paroissse