Apostoluen Egintzetarik 2, 42-47.
Elizaren lehen egunetan,
haurrideak jarraikiak ziren
apostoluek eman irakaspenen entzuteari,
anaitasunean bizitzeari, ogiaren zatitzeari eta otoitzeri.
Beldurra denetan sartzen ari zen, apostoluek egiten zituzten
hainbeste miragarri eta ezaugarriengatik.
Sinesdun guziak batasunean bizi ziren,
eta denak denenak zauzkaten:
beren lur eta ontasunak saltzen zituzten,
eta dirua denen artean partekatzen zuten,
bakotxaren beharren arabera.
Egun oroz, bihotzez bat, Tenpluko urratseri jarraikiak ziren,
ogia beren etxetan zatitzen zuten,
eta apairuak elkarrekin egiten, bozkariotan eta bihotza laño.
Jainkoa goresten zuten, eta herri osoak ongi hartzen zituen.
Eta Jaunak , egun oroz,
heien elkartera biltzen zituen salbatzen zirenak.
Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.
117. Salmoa
Jaunari kanta, ona baita :
Amodioa betiko baitu betikoa !
edo : Alleluia.
Jaunari kanta, ona baita :
Amodioa betikoa du betikoa !
Jainkozaleek gora kanta :
Amodioa betikoa du betikoa !
Oldartu zaizkit, bai oldartu:
Erortzer nintzen,bainan Jainkoak nau lagundu.
Orai irrintzin, esker oihu;
Gizon zuzenak dauden etxetan, jauzi, soinu.
Ate sainduak zabal neri,
Hetan sarturik, Jaunari dudan egin kantu!
Esker on eta kantu Zuri:
Entzun bainauzu bai eta eman salbamendu!
Egilek utzi harri hori,
Bilakatu da denak datxizkan izkin-harri.
Jainko Jaunak du hau egina,
Gure begien, gure bihotzen miragarri.
Hau da eguna, Jaunarena,
Pitz eta kanta: zer zoriona! Zer eguna!
Oi, Jauna, izan salbagarri!
Oi, Jauna, eman ontasun, indar eta sari!
Jondoni Petriren epixtolatik 1,3-9
Benedikatua Jainkoa, Jesu Kristo gure Jaunaren Aita!
Jesu Kristoren hiletarik piztearen bidez,
esperantza bizirako,
ustelik, zikinik eta zimelik gabea den ondoretasunerako.
Ondoretasun hori zuentzat prestatua du Jainkoak zeruan.
Jainkoaren indarrak zaintzen zaituzte, fedeari esker,
azken egunean agertzekoa den salbamendurat hel zaitezten.
Horrengatik, bozkarioan zirezte,
epe labur batez oraino nahigabetuak izan behar baduzue ere.
Hola zuen fedea frogatua izanen da,
urre galkorra suan frogatzen dena baino baliosagoa den fedea.
Eta horrek emanen dio Jainkoari gorespen, ospe eta ohore,
Jesu Kristo agertuko denean.
Maite duzue Jesu Kristo, behinere ikusi gabe,
haren baitan sinesten duzue , oraino ikusi gabe;
eta ezin erranezko bozkario distiratsuz beterik zaudezte
ardietsiko baituzue
zuen fedearen helburua den zuen salbamendua.
Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.
Alleluia, alleluia.
Tomasek Jauna ikusi eta du sinetsi.
Bai dohatsua, ikusi gabe sinesduna !
Jesu Kristoren Ebanjelioa jondoni Joaniren liburutik 20, 19-31.
Jesus hil-eta, asteko lehen egunean, ilunabarrean,
ateak hetsirik zauden dizipuluak, juduen beldurrez.
Jesus etorri zen, eta heien erdian zagola, erran zioten :
“ Bakea zueri ! ”
Hori erran-eta, erakutsi ziozkaten eskuak eta sahetsa.
Dizipuluak bozkarioz bete ziren, Jauna ikustearekin.
Jesusek berriz erran zioten :
“ Bakea zueri !
Aitak igorri nauen bezala, nik ere zuek igortzen zaituztet.”
Hola mintzaturik, ufatu zioten gainerat, eta erran :
“ Har zazue Izpiritu Saindua.
Nori ere bekatuak barkatuko baitiozkatzue,
barkatuak izanen zaizkio;
nori ere atxikiko batiozkatzue, atxikiak izanen zaizkio.”
Hamabietarik bat, Tomas (hitz horrek erran nahi du : biritxi)
ez zen heiekin, Jesus etorri zenean.
Bertze dizipuluek erran zioten :
“ Jauna ikusi dugu.”
Harek aldiz ihardetsi :
“ Ez badut ikusten haren eskuetan itzeen marka,
ez badut emaiten ene erhia itzeen tokian,
ez badut ezartzen ene eskua haren sahetsean, ez dut sinetsiko.”
Handik zortzian, dizipuluak berriz etxean zauden,
eta Tomas ere heiekin.
Etorri zen Jesus, ateak hetsirik zirela,
eta heien erdian zagola, erran zioten :
“ Bakea zueri ! ”
Gero erran zion Tomasi :
“ Hurbil hunat erhia, eta ikus ene eskuak ;
hurbil eskua eta ezar ene sahetsean,
ez izan sinesgogor, bainan izan sinesdun.”
Tomasek ihardetsi zion :
“ Ene Jauna eta ene Jainkoa !”
Jesusek erran zion :
“ Ikusi nauzulakotz duzu sinetsi ?
Dohatsu ikusi gabe sinesten dutenak.”
Beste ezaugarri asko egin zituen Jesusek bere dizipuluen aitzinean.
liburu huntan izkiriatuak ez direnak.
Hauek aldiz izkiriatu dira, sinets dezazuen
Mesias eta Jainkoaren semea dela Jesus,
eta sinetsiz, bizia ukan dezazuen haren izenean,
liburu huntan izkiriatuak ez direnak.
Hauek aldiz izkiriatu dira, sinets dezazuen
Mesias eta Jainkoaren semea dela Jesus,
eta sinetsiz, bizia ukan dezazuen haren izenean.
Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.
(Pierre Andiazabal apeza, Mezetako deiak A urtea – sail berria)
Sinesten baitugu Kristo hiletarik piztua dela, fidantziarekin egin diezogun otoitz.
1- Apostoluen erakaspena Aita sainduaren eta apezpikuen eskuetan da : girixtino guziek leialki onhar ditzaten Elizaren solasak, egin dezagun otoitz.
2- Oraiko munduak amets egiten du lehen girixtinoen bizi-moldeaz, eta heien anaitasunaz: onhar ditzan ere Ebanjelioko manamenduak, egin dezagun otoitz.
3- Nahigabetan diren xahar,eri eta baztertuentzat: Bazkoko argiak eman dezoten kuraia, egin dezagun otoitz.
4- Lehen gjrixtinoak jarraikiak ziren ogiaren zatitzeari eta otoitzeri. Heien etsenpluak lagunt gaitzan igandeko mezari jarraikitzen, egin dezagun otoitz.
Jesus Jauna, zuk baituzu sor-arazten gure otoitza, entzun-atzu gure galdeak. Errege baitzira menderen mendetan.
Parropia bakotxak egokitu behar du