Izai profetaren liburutik 66, 18-21.
Hau dio Jaunak :
Herri eta hizkuntza orotako jendearen biltzera etorriko naiz.
Etorriko dira eta nere aintza ikusiko dute.
Ezaugarri bat ezarriko dut heien artean!
Heien artean bizirik geldituko diren batzu igorriko ditut
urrungo nazione eta ugarteetarat,
behinere nere berri izan ez duten,
eta nere aintzarik ikusi ez dutenenganat.
Eta nere aintza iragarriko dute nazioneetan ;
eta atzerriko nazione guzietarik ekarriko dituzte,
Jaunarentzat opari gisa, zuen haurride guziak,
zaldi, karro eta andetan, mando eta dromedarioetan.
Ekarriko dituzte Jerusalemeko nere mendi saindurat,
Izraelen semeek beren opariak Jaunaren etxerat
untzi garbietan ekartzen dituzten bezala.
Eta heien arteko zenbait ere hautatuko ditut,
apez eta lebitar izaiteko.
Jaunak errana.
Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.
116. Salmoa
Zoazte guziak munduz mundu
Berri Onaren hedatzerat.
Aipa zazue jende guziek Jainko Jauna,
Herri guziek, erran goraki zoin den ona.
Guretzat duen amodioa betikoa :
Haren egia menderen mende nausi doa.
Hebrearreri epixtolatik 12, 5-7. 11-13.
Haurrideak,
ez ahantz seme-alaberi bezala emaiten zaitzuen kontseilua :
Seme, ez bazterrerat utz Jaunaren larderia,
ez etsi ere, erasiatzen zaituenean.
Maite duena du Jaunak zentzarazten,
eta semetzat hartzen duena gaztigatzen.
Jasaiten duzuena zentzarazteko da ;
Jainkoak seme-alaba bezala tratatzen zaituzte ;
eta ba ote da aitak zentzarazten ez duen semerik ?
Egia erran, mementuan zentzaldiak min emaiten du, ez bozkario.
Bainan gero, haren bidez heziak direneri
bere fruituak ekartzen diozkate : bakea eta zuzentasuna.
Altxa, beraz, esku eroriak eta belaun ahulduak.
Egin bide xuxenak oinentzat,
hauts ez dakion zangoa mainguari, bainan senda.
Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.
Alleluia, alleluia.
Etorriko dira sortaldetik eta sartaldetik,
eta Jainkoaren erreinuko mahainean jarriko.
Jesu Kristoren Ebanjelioa san Luken liburutik 13, 22-30.
Jerusalemerako bidean,
Jesus hiri eta herrietan gaindi iragaiten zen irakatsiz.
Norbaitek erran zion :
“ Jauna, guti izanen ote dira salbatuko direnak ? ”
Jesusek ihardetsi :
“ Eginahalak egizkitzue ate hertsitik sartzeko,
zeren, nik diozuet, ainitz ibiliko dira sartu beharrez, eta ezin sar.
Etxeko jaunak xutitu eta atea hetsiko duenean,
zuek, kanpotik, ate joka hasten bazirezte, erranez :
‘ Jauna, idekaguzu ’
harek ihardetsiko dautzue : ‘ Ez dakit nongoak zirezten.’
Orduan hasiko zirezte erraiten :
‘ Zurekin jan eta edan dugu,
eta zuk gure plazetan irakatsi duzu.’
Harek ihardetsiko dautzue :
‘ Ez dakit nongoak zirezten. Urrunt niganik, gaizkile guziak ! ’
Han izanen da nigar eta hortz-karraska,
ikusiko ditutzuelarik Abraham, Izaak eta Jakob eta profeta guziak
Jainkoaren erresuman, eta zuek, berriz, kanporat haizatuak.
Etorriko dira iguzkialdetik eta mendebaldetik,
iparralde eta hegoaldetik,
eta Jainkoaren erreinuko mahainean jarriko dira.
Eta hola, azkenak diren batzu lehenak izanen dira,
eta lehenak diren batzu azkenak.
Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.
Parropia bakotxak egokitu behar du