Izai profetaren liburutik 7, 10-14.
Egun heietan,
Jauna mintzatu zitzaion Akaz erregeari :
” Galda zure Jainko Jaunari seinale bat,
bai lurraren gainean, bai zeru gainean.”
Akazek erran zuen :
” Ez dut galdeginen, ez eta Jauna tentaturen.”
Izaik orduan ihardetsi :
“Adi zazu beraz, Dabiden etxea :
ez ote zautzu aski gizonen nardatzea,
ene Jainkoa ere nardatzeko ?
Horrengatik, Jaunak berak emanen dautzue seinale bat :
Huna : birjina amaturen da, eta seme bat sortuko du,
‘Emanuel’ deituko dutena.”
Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.
39. Salmoa
Huna bai Jauna hemen nauzu ni :
Zure errana dut egin nahi.
Ez duzu nahi eskaintzarik,
Bainan banauzu bi beharriak zabaldurik.
Eskaintzak oro deus dauzkatzu.
Nik zuri beraz : Huna heldu naiz, hemen nauzu.
Nitaz diozu liburuan,
Ibil nadien egun guziez zuk nahian.
Zure legea dut gozoa,
Zure legea dut bihotz barne barnekoa.
Zoin zaren zuzen diot, Jauna,
Goraki diot, biltzar handian, dakizuna.
Ez dut nik gorde bihotzean
Zure egia zure laguntza ditut erran.
Hebrearreri epixtolatik 10, 4-10.
Zezenen eta akerren odolak ez dezazke bekatuak ken.
Horrengatik Kristok, munduan sartzerakoan,
hauxe dio, salmoaren arabera :
Oparirik eta eskaintzarik ez duzu nahi izan,
bainan gorputz bat moldatu dautazau.
Erre-oparirik eta bekatuentzat eskainirik ez zitzaizun atsegin.
Orduan erran nuen : huna, heldu naiz Jainkoa,
zure nahiaren egiteko, nitaz Liburu saindua izkiriatua baita.
Lehenik hunela erraiten du Kristok :
Oparirik, eskaintzarik, erre-oparirik, bekatuentzat eskainirik
ez zitzaigun atsergin, Legearen arabera eskainiak izanik ere.
Gero, hunela dio :
Huna, heldu naiz zure nahiaren egiteko.
Hola lehengo opariak kentzen ditu, berria jartzeko.
Nahi horren indarrez saindu eginak gira,
Jesu Kristoren gorputzaren behin betiko eskaintzari esker.
Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.
Alleluia, alleluia.
edo Garizumaldian : Jesu Kristo guri mintza, argi gure bihotza !
Hitza gizon egin da,
eta gure artean bizi izan da.
Ikusi dugu haren aintza,
Jesu Kristoren Ebanjelioa san Luken liburutik 1 , 26-38.
Jainkoak Gabriel aingerua
Nazaret deitu Galileako herri baterat igorri zuen
birjina batenganat ;
hau ezkontzaz hitzemana zen
Dabiden etxetikako Josep deitu gizon bati ;
eta birjinaren izena Maria.
Aingeruak Mariaren etxean sartu eta erran zion :
“ Agur, graziaz betea, Jauna da zurekin.”
Hitz horiek entzutean, ikaratu zen Maria,
eta bere baitan ari zen zer zitaken agur hori.
Aingeruak erran zion :
“ Ez beldur izan, Maria ! Jainkoak gogoko zaitu.
Hara : sabelean sortu eta semea izanen duzu,
eta Jesus emanen diozu izena.
Handia izanen da, Goi-goikoaren Seme deituko dute ;
Jainko Jaunak bere aita Dabiden errege-alkia emanen dio ;
Jakoben etxearen errege izanen da betiko,
eta haren erregetzak ez du azkenik izanen.”
Mariak erran zion aingeruari :
“ Nola gerta daiteke hori, birjina naizenaz geroz ?”
Aingeruak ihardetsi zion :
“ Izpiritu Saindua jautsiko da zureganat,
eta Goi-goikoaren indarrak bere itzalpean hartuko zaitu ;
horrengatik, zureganik sortuko dena saindu izanen da,
eta Jainkoaren Seme deituko dute.
Eta huna non Elixabet zure ahaidea ere
seme baten beharretan den bere xaharrean,
eta agorra omen zena seigarren hilabetean da.
Ezin eginik ez baita Jainkoarentzat. “
Orduan Mariak erran zuen :
“ Huna Jaunaren neskatoa.
Gerta bekit zuk erran bezala.”
Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.
Parropia bakotxak egokitu behar du