Herrikoak
1- Kanta zagun guziek ahalik gorena,
lauda zagun Maria Andre handiena.
Jakin zuen zerutik zer zen gertaturen :
Birjina gelditurik zela amaturen.
2- Gure salbamenduaz errazu, Maria,
nork ekarri zarotzun zerutik berria ?
Gabriel aingeruak, etxean sarturik,
Jainkoari zeruan gu urrikaldurik.
3- Aita Eternalak zer zuen gaztiatu ?
Gabriel aingerua nola zen mintzatu ?
Salutatzen zaitugu, Birjina Maria,
grazia da zurekin eta Jaun handia.
4- Zein lekutan zinauden hitz hauk aditzean,
Gabriel aingeruak, agur erraitean ?
Galilean nindagon, herri ederrean,
ene gelan bakarrik ari otoitzean.
5- Gabriel aingeruak, zu salutaturik,
eman izan zarotzun deus bertze berririk ?
Kontzebituko duzu, zioen, sainduki :
seme izanen duzu Jainko bat segurki.
6- Maria, ote zinen zure baitan laztu
hitz horiez zenean Gabriel mintzatu ?
Bai. Ez bainuen nahi sekulan ezkondu,
ez eta Birjinaren ohorea galdu.
7- Aingeruak zer erran zarotzun, Maria,
ikusirik zinela hala nahasia ?
Izpiritu Saindua da seinalatuko :
mirakuilu hori du berak obratuko.