B urtea / Urtats eguna – Maria Saindua, Jainkoaren Ama

Testu guziak telekargatu Iruzkinak telekargatu Ikus kantuak eta fededunen otoitzak

Lehen irakurgaia

Nunbreak liburutik 6, 22-27.

Egun heietan, Jaunak Moisi erran zion :
“ Huna nola Aaronek eta haren semeek
benedikatuko dituzten Izraelen semeak :
“ Benedika zaitzala Jaunak eta zaint !
Ager diezazula Jaunak bere aurpegia eta urrikal dakizula !
Itzul dezala Jaunak bere begitartea zure ganat, eta eman bakea !
Hola dei eginen diote nere izenari Izraelen semeen alde
eta nik benedikatuko ditut.”

Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.

Salmoa

66. Salmoa
Urrikal, otoi, eman argi,
guri, Jainkoa, egin ongi !

Urrikal, otoi, guri, Jainkoa, egin ongi,
Zure zeruko begitarteaz eman argi !
Zure bidea mundu guziak, ai, balaki !
Zutan balaki salbamendua nolaz aurki !

Has beite denak bozkariatzen, lorietan,
Mundu guzia baitabilazu beti zuzen.
Jende guziak baitabilzkitzu beti zuzen,
Eta munduan herriak oro zuk gidatzen.

Gure lurrari bere fruitua zaio jalgi ;
Jainkoak dauku, gure Jainkoak, egin ongi.
Guri Jainkoak diezagula egin ongi,
Mundu zabalak duela Jauna buruzagi !


Partitura telekargatu Testu hau telekargatu

Bigarren irakurgaia

Jondoni Paulok Galatiarreri 4, 4-7.

Haurrideak, garaia bete zenean, Jainkoak bere Semea igorri zuen
emazte baten ganik sortua, Legearen pean,
Legearen pean zirenak erosteko, semegoa ukan ginezan.
Eta seme zireztelako froga, hau da :
Jainkoak igorri du gure bihotzetarat bere Semearen Izpiritua,
deika ari dena : “ Abba ! Aita ! ”
Hola beraz, ez zira gehiago mutil, bainan seme,
eta seme bazira, ondoko ere bai, Jainkoari esker.

Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.

Ebanjelioaren gorespena

Alleluia, alleluia.
Jainkoa lehen, askotan eta asko moldez
Profeten bidez arbasoeri da mintzatu,
Azkenak diren egun hautan,
Seme Jaunaren medioz guri da mintzatu.

Ebanjelioa

Jesu Kristoren Ebanjelioa san Luken liburutik 2, 16-21

Artzainek, Betleemerat jin-eta,
aurkitu zituzten Maria, Josep, eta haurra otalakoan etzana.
Ikusi zutenean, haur hartaz erran zitzaiotena kondatu zuten.
Eta entzule guziak miretsiak zauden artzainen erraneri.
Mariak aldiz horiek oro gogoan atxikitzen zituen,
eta bere bihotzean hausnartzen.
Artzainak itzuli ziren, Jainkoari aintza eta goresmen emanez,
entzun eta ikusi zutenaren gatik, heieri errana zitzaioten bezala.

Haurra ebakitzeko zortzi egunak bete zirelarik,
“Jesus” eman zioten izena,
amaren sabelean kontzebitu aitzin aingeruak eman izena.

Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.