Ezekiel profetaren liburutik 18, 25-28.
Hunela mintzo da Jainko Jauna :
Ez dut nahi gaixtaginaren heriotzea.
Eta zuek erraiten duzuec: “ Ez da zuzena Jaunaren bidea.”
Entzun, beraz, Izraeldarrek ! Nere bidea ez dela zuzena ?
Izaitekotz, ez ote da zuena makurra ?
Zintzoa bere zuzentasunetik baztertzen bada,
gaizkia egiten badu, eta hola hiltzen,
egin duen gaizkiarengatik hiltzen da.
Gaixtoak, aldiz, egin duen gaizkitik baztertu,
eta zuzentasunez eta justiziaz jokatzen badu,
bizirik iraunen du.
Begiak ideki dituelakotz eta bere bekatuetarik baztertu delakotz,
ez da hilen, biziko da.
Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.
24. Salmoa
Zer amodio duzun guretzat orroit, Jauna !
Zure bideak erakuts, Jauna, otoi, neri :
Emazu ere xendren berri.
Zure egia igor zadazu aitzindari,
Dena bainago beti zuri.
Zer amodio duzun guretzat orroit, Jauna,
Zer sekulako bihotz ona.
Ez gogoan har nere gazteko bekatuak
Nere gaitz ezin ukatuak.
Neurri gabeko bihotz onean har nezazu,
Osoki ona baitzare zu.
Ona da ona eta zuzena Jainko Jauna ;
Harek xuxentzen makur dena.
Apalak ditu zuzen zuzenik joanarazten,
Beren bidean ibil diten.
Jondoni Paulok Filipeko girixtinoeri 2, 1-11.
Haurrideak,
egia bada Kristo baitan elkar soleitzen duzuela,
maitasunean sustatzen,
egia bada Izpiritua baitan bat eginik bizi zireztela,
bihozbera eta urrrikaltsu zireztela,
bete nezazue bozkarioz, denak gogo eta sendimendu bereko izanez,
elkar maitatuz eta ongi hartuz.
Ez egin deus norgehiagokeriaz edo harrokeriaz,
bainan apaltasunez, besteak norbera baino hobeak direla pentsatuz.
Nehork ez bezo bereari bakarrik beha, bainan besteenari ere.
Izan itzazue zuen artean Kristo Jesusi dagozkion sendimenduak.
Jesu Kristo, Jainkogoa ukanki-eta
ez da gogor lotu Jainkoaren berdina izaiteari.
Aitzitik, bere nahitara hustu da,
esklabogoa hartu, eta gizakien iduriko bilakatu.
Gizaki bezala agertuz,
apaldu da, hiltzeraino obedituz, gurutzean hiltzeraino.
Hortakotz, denen gainetik goratu du Jainkoak
eta izen guzietan gorena eman dio,
Jesusen izenaren ohoretan,
zeruan, lurrean eta lurpean, guziak belaunika daitezen
eta mihi orok aitor dezan
Jaun dela Jesu Kristo Jainko Aitaren aintzarako.
EDO BERTSIO LABURRA :
Jondoni Paulok Filipeko girixtinoeri 2, 1-5.
Haurrideak,
egia bada Kristo baitan elkar soleitzen duzuela,
maitasunean sustatzen,
egia bada Izpiritua baitan bat eginik bizi zireztela,
bihozbera eta urrrikaltsu zireztela,
bete nezazue bozkarioz, denak gogo eta sendimendu bereko izanez,
elkar maitatuz eta ongi hartuz.
Ez egin deus norgehiagokeriaz edo harrokeriaz,
bainan apaltasunez, besteak norbera baino hobeak direla pentsatuz.
Nehork ez bezo bereari bakarrik beha, bainan besteenari ere.
Izan itzazue zuen artean Kristo Jesusi dagozkion sendimenduak.
Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.
Alleluia, alleluia.
Ez izan bihotz gogor, egun :
Jainko Jaunaren deia entzun !
Jesu Kristoren Ebanjelioa jondoni Matiuren liburutik 21, 28-32.
Jesusek erran zioten apezburu eta zaharreri :
“ Zer zaitzue ?
Gizon batek bi seme bazituen.
Lehenarenganat joan eta erran zion :
“ Seme, zoazi gaur mahastian lan egitera”.
Harek ihardetsi zion : “ Ez dut nahi.”
Bigarrenarenganat joan eta gauza bera erran zion.
Harek ihardetsi : “Bai, jauna”; eta ez zen joan.
Bietarik zeinek egin du aitaren nahia ?
Erran zioten: “ Lehenak.”
Jesusek erran zioten :
“Egiaz diozuet: zergalariak eta emagalduak
zuek baino lehenago sartuko dira Jainkoaren erreinuan.
Alabainan, Joanes Bataiatzailea etorri zaitzue zuzentasun bidean,
eta ez duzue sinetsi haren baitan.
Zergalariek eta emagalduek, aldiz, sinetsi dute haren baitan.
Eta zuek, hori ikusirik ere,
ez zirezte damutu haren baitan sinesteko.”
Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.
Parropia bakotxak egokitu behar du