Deuteronoma liburutik 8, 2-3. 14-16.
Moisek erran zion Izrael herriari :
“ Orroit zaite, basamortuan barna berrogei urtez
Jaunak zure Jainkoak eginarazi dautzun bideaz :
egoera latzean ezarri zintuen frogatzeko,
zure barne asmoen ezagutzeko,
eta haren manamenduak beteko zintuen ala ez jakiteko.
Behar gorrian ezarri zintuen, gosea pasarazi,
eta mana eman zauzun jatera,
ez zuk, ez eta zure arbasoek ezagutzen ez zinuten janaria
zuri jakinarazteko gizakia ez dela ogiz bakarrik bizi,
bainan Jaunaren ahotik jalitzen den hitz oroz.
Ez ahantz Jauna zure Jainkoa,
Egiptotik, esklabutza lurraldetik atera zaituena.
Harek zaitu ereman, suge pozointsu eta harruliz betea den
basamortu handi eta ikaragarritik, lur idor eta urik gabetik.
Harek atera zuen ura zuretzat su-harrizko harrokatik.
Harek dautzu basamortuan mana eman,
zure arbasoek ezagutzen ez zuten janaria.”
Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.
147. Salmoa
Jerusaleme, Jainko Jaunari kantuz egon !
Jerusaleme, Jainko Jaunari kantuz egon,
Zure Jaunari kanta, Zion !
Zure ateak azkartu eta zaindu ditu,
Zure semeak zutan boztu.
Mugetan dautzu bake osoa gozarazi,
Ogi gozoaz zaitu hazi.
Hitz bat lurrerat harek igorri bezain sarri,
Munduz mundu da laster ari.
Jakobtarreri zabaldu dauku bere hitza,
Jaunaren legen ezagutza.
Ez du horrela egin edozoin jendakiri :
Bertzek ez dute legen berri.
Jondoni Paulok Korintiarreri 1a: 10, 16-17.
Haurrideak,
benedikatzen dugun esker onezko kalitza,
ez ote da Kristoren odolarekin bat egitea ?
Zatitzen dugun ogia ez ote da
Kristoren gorputzarekin bat egitea ?
Ogi bat baizik ez baita, guziak gorputz bakar bat gira,
ogi bakarretik hartzen baitugu guziek.
Lauda Sion Salvatorem (ad libitum – bertsio laburra ikus : *** Huna aingeru ogia…)
Aipa, Zion, Eroslea,
aipa Artzain eta Jauna
kantuz errepiketan.
Ahal oroz berma zaite :
goresmener nausi baita,
ez daite aski gorets.
Goraipatu dehar dena
da egun Ogi bizia
eta bizitzailea.
Azken afarian baitzen
hamabi apostoluer
zinez emana izan.
Laudorio eta kantu,
bozkario eta ospe :
pitz ditela bihotzak.
Besta handia da egun :
gaur da mahain sainduaren
sakramendua egin.
Errege mahain berrian,
lege berriko Bazkoak
lehengoa itzaltzen.
Zaharra joan da,
berria jin, itzala joan da,
egia jin, gaua joan du argiak.
Kristo egun moldatua
egiteko manatu du
hartaz berriz oroituz.
Harek manatu bezala,
ogi-arnoak ditugu
Gorputz saindu egiten.
Hau dakite fededunek :
ogia dela Gorputzen
eta arnoa Odol.
Ezin ikus daiten horrek
lekuko du sinestea,
nahiz harrigarri den.
Bi itxura moten pean,
iduriz bi, izaitez bat,
jainkozko gauzak daude.
Janari ala edari
hor dugu osoan Kristo
bi itxuren azpian.
Hartuz ez da zatikatzen
hausten ala porroskatzen :
osokian hartzen da.
Batek dauka, milek ere,
milek zenbat, batek hanbat :
janez ez da suntsitzen.
Onek bere, tzarrek ere,
ez ondorio berekin :
pizten du, ala hiltzen.
Tzarrak hiltzen, onak pizten :
ogi beraren jatetik,
horrak bi ondorio.
Sakramendua hauts eta,
ez dudan sar, bainan oroit,
hanbat badela zatian
osokian bezenbat.
Ez da deus hautsia denik,
itxura du puskatua :
Kristo bera berdin dago
heinez eta izaitez.
*** Huna aingeru ogia,
zerurakoen janari.
semen ogi garbia
ez bota zakurreri.
Geroko hunen iduri
Izaak zen hiltzen ari,
Bazkotan Bildotsa jana,
zerutik jausten mana.
Artzain ona, gure jana,
barkamendu, Jesus, eman.
Haz gaitzazu, zain gaitzazu :
zabal gure zoriona
bizien erresuman.
Denak jakin, denak egin
detzazkezun janaria,
eman guri mahain xuri
eman zu zauden loria
zure zerukoekin.
Amen. Alleluia !
Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.
Alleluia, alleluia.
Zu zira ogi bizia, zeruetarik etorria, Jesus Jauna !
Ogi hortarik jaten duena biziko da betiere.
Jesu Kristoren Ebanjelioa jondoni Joaniren liburutik 6, 51-58.
Egun hartan, Jesusek erran zioten judueri :
“Ni naiz ogi bizia, zerutik jautsia.
Ogi huntarik jaten duena biziko da betiere.
Eta nik emanen dutan ogia nere haragia da munduaren bizirako.”
Juduak elkarrekin eztabadan ari ziren, ziotela :
“ Nola eman diezaguke hunek bere haragia jatera ? ”
Orduan Jesusek erran zioten :
“ Egiaz, egiaz diozuet :
ez baduzue jaten Gizonaren Semearen haragia,
eta edaten haren odola, ez duzue bizia zuen baitan.
Nere haragia jaten eta nere odola edaten duenak
badu betiereko bizia, eta nik piztuko dut azken egunean.
Alabainan, nere haragia egiazko janaria da,
eta nere odola egiazko edaria.
Nere haragia jaten duena eta nere odola edaten
ni baitan dago, eta ni haren baitan.
Bizia den Aitak ni igorri nauen bezala,
eta ni Aitaz bizi naizen bezala,
halaber, ni jaten nauena nitaz biziko da.
Hau da zerutik jautsi ogia :
ez zuen aitek jan zutena bezalakoa, hil baitziren ;
ogi hau jaten duena, biziko da betiere. ”
Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.
Parropia bakotxak egokitu behar du