Jalgitza liburutik 17, 3-7.
Egun heietan, Izrael herria egarri zen,
eta Moisen kontra marmar ari zen :
“ Zergatik atera gaituzu Egiptotik ?
Gu eta gure semeak eta abereak egarriak hiltzeko ? ”
Moisek Jaunari oihu egin zion :
“ Zer egin behar dut herri hunekin ?
Laster harrikatuko naute.”
Jaunak Moisi erran zion :
“ Jar zaite herriaren aitzinean,
eta ereman zurekin Izraelen zahar batzu ;
har eskuan Nilo ibaia jotzeko erabili zinuen makila, eta zoazi.
Ni, zure aitzinean egonen naiz, Horeb mendiko harkaitz gainean.
Zuk, harkaitza jo, eta ura sortuko da handik,
eta edanen du herriak ”.
Eta Moisek hala egin zuen Izraelen zaharren aintzinean.
Toki hari Maza eta Meriba izen eman zion,
(hau da tentaleku eta auzileku)
han Izraelen semeek gogor egin baitzioten Jaunari
eta mehatxuka erran : “ Jauna gure artean ote dago, bai ala ez ? ”
Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.
94. Salmoa
Guziek egun, bihotzez dugun Jauna entzun !
Zatozte, kanta Jainkoari,
Pizten gaituen Harrokari.
Joan gitzaiola soinuz ari,
Jaunari denak jauz kantari !
Zatozte, kanta Jainkoari,
Pizten gaituen Harrokari !
Zatozte haren otoizteko :
gauden ahuspez belauniko.
Jaunak eginak garelako,
Hura dugu bai denek Jainko.
Gu Jaunarena den jendea,
Eskuz dabilan artaldea.
Egun agian, zuek egun,
Jainko Jaunaren deia entzun.
Ez bihotz gogor, otoi, izan,
Nola Meriban eta Mazan.
Aitek han gogor egin zuten,
Nik eginer hotz egon ziren.
Jondoni Paulok Erromanoeri 5, 1-2. 5-8.
Haurrideak,
fedeaz Jainkoak zuzen egin gaituenaz geroz,
bakean gaude harekin, Jesu Kristo gure Jaunari esker.
Huni esker, fedearen bidez, sartu gira gauden grazia huntarat,
eta harro gaude,
Jainkoaren aintzan parte izanen dugulako esperantzan.
Esperantzak ez du enganatzen,
Jainkoaren amodioa ixuria izan delakotz gure bihotzetarat,
emana zaikun Izpiritu Sainduari esker.
Alabainan, oraino indarrik gabe ginaudelarik,
bere tenorean Kristo hil da gaixtoentzat.
Bai, nekez onar lezake norbaitek
presuna zuzen batentzat hiltzea ;
beharbada, baliteke norbait presuna on batentzat
hiltzeko prest izaitea.
Bainan, Kristo guretzat hil da, gu oraino bekatoros ginelarik :
Jainkoak hola erakusten du guretzat duen maitasuna.
Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.
Jesu Kristo guri mintza, argi gure bihotza.
Munduaren Salbatzailea, zu zira, Jauna !
Emaguzu ur bizia, ez gira gehiago egarrituko.
Jesu Kristoren Ebanjelioa jondoni Joaniren liburutik 4, 5-42.
Egun hartan,
Jesus heldu zen Zikar deitu Zamariako hirirat,
Jakobek bere seme Josepi eman zion lurraren ondorat.
Han zen Jakoben putzua.
Jesus, bidean akiturik, putzu hegian jarri zen.
Eguerdi ingurua zen.
Etorri zen Zamariako emazte bat, ur ateratzera.
Jesusek erran zion : “ Emadazu edatera.”
Alabainan, dizipuluak hirirat joanak ziren,
jateko erostera.
Emazte zamariarrak erran zion :
“ Nola zuk, judua izanki eta,
eskatzen dautazu edatera neri,
Zamariar emazte bati ? ”
(Juduek, alabainan, harremanik ez dute Zamariarrekin).
Jesusek ihardetsi zion :
“ Bazinaki Jainkoaren dohainaren berri,
eta nor den zuri erran dautzuna : emadazu edatera,
zuk eskatuko zinion,
eta harek ur bizia emanen zauzun.”
Emazteak erran zion :
“ Jauna, ez duzu deusik uraren ateratzeko, eta putzua barna da ;
nondik aterako duzu ur bizi hori ?
Gure aita Jakobe baino gehiago ote zira zu ?
Harek eman zaukun putzu hau
eta berak hortarik edan zuen,
bai eta haren semeek eta abereek.”
Jesusek ihardetsi zion :
Ur huntarik edaten duena berriz ere egarrituko da.
Nik emanen diotan uretik edaten duena aldiz,
ez da sekulan egarrituko.
Zeren nik emanen diotan ura
betiereko bizia darion iturri bilakatuko zaio bere baitan.”
Emazteak erran zion :
“ Jauna, emadazu ur hori, berriz egarri ez nadin,
eta hunat urketa etortzerik izan ez dezadan ! ”
Jesusek erraiten dio :
“Zoazi, dei egiozu senarrari eta zato berriz hunarat.”
Emazteak ihardetsi : “Ez dut senarrik.”
Jesusek berriz :
“Ongi erran duzu ez duzula senarrik,
Ezen bost izan dituzu, eta oraikoa ez da zure senarra.
Bai hortan egia diozu.”
Emazteak erran zion :
“ Jauna, ikusten dut profeta zirela.
Gure arbasoek mendi huntan adoratu zuten Jainkoa ;
zuek, juduek, aldiz, Jerusalemen adoratu behar dela diozue.”
Jesusek erran zion :
“ Emaztea, sinets nezazu : heldu da tenorea,
ez baituzue Aita ez mendi huntan, ez Jerusalemen adoratuko.
Zuek ez dakizue zer adoratzen duzuen ;
guk badakigu zer adoratzen dugun,
salbamendua Juduen ganik heldu baita.
Bainan badator ordua, eta orai da, egiazko adoratzaileek
Aita izpirituz eta egiaz adoratuko baitute.
Holako adoratzaileak nahi ditu Aitak.
Izpiritu da Jainkoa, eta hura adoratzen dutenek
izpirituz eta egiaz adoratu behar dute.”
Emazteak erran zion :
“ Badakit Mesias, erran nahi baita Kristo, etortzekoa dela.
Etorriko delarik, berak erakutsiko dauzkigu gauza guziak.”
Jesusek erran zion :
“ Ni naiz Mesias, zuri mintzo nitzaizun hau.”
Ordu berean etorri ziren dizipuluak,
eta harritu ziren emazte batekin solasean ari zelakotz.
Halere nehork etzion erran :
Zer galdatzen diozu, edo, zergatik mintzo zira emazte horrekin ?
Emazteak, pegarra han utzi, hirirat joan eta jendeari erran zion :
“ Zatozte,
nik egin dutan guzia erran dautan gizon baten ikustera.
Ez ote da hori Mesias ? ”
Jendea hiritik atera zen, eta Jesusen ganat zoan.
Anartean, dizipuluak otoizka ari zitzaizkion :
“Irakasle jauna, jan zazu.”
Bainan Jesusek erran zioten :
“Nik janari bat badut jateko, zuek ez dakizuena.”
Dizipuluak elgarri galdezka hasi ziren :
“Norbaitek jatera ekarri ote dio ?
Jesusek erran zioten :
“ Nere janaria, igorri nauenaren nahia egitea da,
eta haren (salbamen) egintza bururatzea.
Ez ote duzue erraiten zuek :
Lau hilabeteren buruan uzta dugu ?
Bainan nik diozuet :
Altxa begiak eta ikus alorrak, uztarako horituak.
Jadanik uzta egilea bere sariaren hartzen ari da,
eta betiko bizirako fruituaren altxatzen,
ereilea eta uzta egilea, biak batean bozkaria daitezen.
Erran zaharrak egia dio : Batek erein, besteak uzta bil.
Nik igorri zaituztet landu ez duzuenaren biltzera ;
beste batzuek lan egin,
eta zuek heien lanaren ondorioak altxa.”
Hiri hartako Zamariar ainitzek Jesusen baitan sinetsi zuten,
emazteak egin aitormenarengatik :
Egin dutan guzia erran daut.
Beraz, Zamariarrek, Jesusen ganat etorri zirenean,
heiekin egoiteko eskatu zioten,
eta bi egun egon zen han.
Ainitz gehiagok sinetsi zuten haren baitan,
beraren erranarengatik,
eta emazteari erraiten zioten :
“ Orai ez dugu zuk erranarengatik bakarrik sinesten.
Guhaurek entzun dugu, eta badakigu
Hau dela egiazki munduaren Salbatzailea.”
EDO BERTSIO LABURRA :
Jesu Kristoren Ebanjelioa jondoni Joaniren liburutik 4, 5-15. 19b-26. 39b. 40-42.
Egun hartan,
Jesus heldu zen Zikar deitu Zamariako hirirat,
Jakobek bere seme Josepi eman zion lurraren ondorat.
Han zen Jakoben putzua.
Jesus, bidean akiturik, putzu hegian jarri zen.
Eguerdi ingurua zen.
Etorri zen Zamariako emazte bat, ur ateratzera.
Jesusek erran zion : “ Emadazu edatera.”
Alabainan, dizipuluak hirirat joanak ziren,
jateko erostera.
Emazte zamariarrak erran zion :
“ Nola zuk, judua izanki eta,
eskatzen dautazu edatera neri,
Zamariar emazte bati ? ”
(Juduek, alabainan, harremanik ez dute Zamariarrekin).
Jesusek ihardetsi zion :
“ Bazinaki Jainkoaren dohainaren berri,
eta nor den zuri erran dautzuna : emadazu edatera,
zuk eskatuko zinion,
eta harek ur bizia emanen zauzun.”
Emazteak erran zion :
“ Jauna, ez duzu deusik uraren ateratzeko, eta putzua barna da ;
nondik aterako duzu ur bizi hori ?
Gure aita Jakobe baino gehiago ote zira zu ?
Harek eman zaukun putzu hau
eta berak hortarik edan zuen,
bai eta haren semeek eta abereek.”
Jesusek ihardetsi zion :
Ur huntarik edaten duena berriz ere egarrituko da.
Nik emanen diotan uretik edaten duena aldiz,
ez da sekulan egarrituko.
Zeren nik emanen diotan ura
betiereko bizia darion iturri bilakatuko zaio bere baitan.”
Emazteak erran zion :
“ Jauna, emadazu ur hori, berriz egarri ez nadin,
eta hunat urketa etortzerik izan ez dezadan ! ”
“ Jauna, ikusten dut profeta zirela.
Gure arbasoek mendi huntan adoratu zuten Jainkoa ;
zuek, juduek, aldiz, Jerusalemen adoratu behar dela diozue.”
Jesusek erran zion :
“ Emaztea, sinets nezazu : heldu da tenorea,
ez baituzue Aita ez mendi huntan, ez Jerusalemen adoratuko.
Zuek ez dakizue zer adoratzen duzuen ;
guk badakigu zer adoratzen dugun,
salbamendua Juduen ganik heldu baita.
Bainan badator ordua, eta orai da, egiazko adoratzaileek
Aita izpirituz eta egiaz adoratuko baitute.
Holako adoratzaileak nahi ditu Aitak.
Izpiritu da Jainkoa, eta hura adoratzen dutenek
izpirituz eta egiaz adoratu behar dute.”
Emazteak erran zion :
“ Badakit Mesias, erran nahi baita Kristo, etortzekoa dela.
Etorriko delarik, berak erakutsiko dauzkigu gauza guziak.”
Jesusek erran zion :
“ Ni naiz Mesias, zuri mintzo nitzaizun hau.”
Hiri hartako Zamariar ainitzek Jesusen baitan sinetsi zuten,
emazteak egin aitormenarengatik :
Egin dutan guzia erran daut.
Beraz, Zamariarrek, Jesusen ganat etorri zirenean,
heiekin egoiteko eskatu zioten,
eta bi egun egon zen han.
Ainitz gehiagok sinetsi zuten haren baitan,
beraren erranarengatik,
eta emazteari erraiten zioten :
“ Orai ez dugu zuk erranarengatik bakarrik sinesten.
Guhaurek entzun dugu, eta badakigu
Hau dela egiazki munduaren Salbatzailea.”
Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.
Parropia bakotxak egokitu behar du