Premiere lecture

Jalgitza liburutik 16, 2-4. 12-15.

Basamortuan, Izraeldarren elkarte osoa marmarikan hasi zen
Moisen eta Aaronen kontra, erranez :
“ Ai, hobeko zen, Jaunaren eskuz hil bagine Egiptoko lurrean,
eltze beteka haragiak aitzinean jartzen ginenean,
ogia asetzeraino jaten ginuenean !
Zuek basamortu huntarat ekarri gaituzue,
elkarte osoa gosez hiltzera.”
Jaunak erran zion Moisi :
“ Huna, zerutik ogi-erauntsi bat eginaraziko dutala.
Herria egunean egunekoa biltzera aterako da,
eta horrela frogatuko dut, ea nere legearen arabera dabilan, ala ez.
Entzun ditut Izraeldarren erasiak.
Erranen diozute: Arratsaldean haragia janen duzue,
eta bihar goizean ogiz aseko zirezte.
Orduan jakinen duzue ni Jauna, zuen Jainkoa naizela.”
Arratsaldean kailak etorri ziren, eta kanpaleku osoa estali zuten ;
eta biharamun-goizean ihintzez estalia zagon inguru guzia.
Ihintza airatu zenean, bazen lur gainean azal mehe bat,
izotza bezalakoa.
Hura ikustean, elkarri galdezka hasi ziren Izraeldarrak :
“ Man hu ? (erran nahi baita: Zer da hau ?) ”,
ez baitzakiten zer zen.
Moisek erran zioten :
“ Hori da Jaunak janaritzat emaiten dautzuen ogia.”

Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.

Psaume

77. Salmoa.
Zuk eman beti, Jauna, guri
Zerutik jautsi ogi hori!

Gogoan atxik aditu eta ikasiak,
Aitzinekoek guri kondatu zer guziak.
Semeri erran Jaunak merezi goresmenak :
Haren indarrak, miragarriko haren lanak.

Erran du Jaunak hedoi gaitzeri diten higi :
Zabalik ditu zeruko bortak han ideki.
Haz diten denak handik tzirtzirka mana jalgi,
Eta nasaiki eman diote zeru-ogi.

Azkar ogitik gizonak janik, azkar doa :
Ausarkian du Jaunak igortzen jatekoa.
Hek hola ditu sarraraziak lur sainduan,
Bere eskuak beretu duen mendi hortan.


Télécharger la partition Télécharger la lecture

Deuxieme lecture

Jondoni Paulok Efesako girixtinoeri 4, 17. 20-24.

Haurrideak,
huna zer erraiten eta zinez aitortzen dautzuetan Jaunaren izenean :
ez zaiteztela bizi paganoak bizi diren bezala : buru arinak dira.
Ez da hori Kristo ezagutzean zuek ikasi duzuena,
Hura bera balinbada bederen iragarri eta irakatsi dautzuetena,
Jesusen baitan den egiaren arabera.
Beraz, zuen lehengo bizi moldeari uko eginik,
kenazue zuen baitan den giza izaite zaharra
gutizia tzar lilluragarriz usteldua.
Zuen gogo bihotzak berritu behar dituzue,
eta jantzi giza izaite berria,
Jainkoaren idurirat egiaren baitan saindu eta zuzen kreatua.

Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.

Acclamation de l'Evangile

Alleluia, alleluia.
Jaunak hazi du bere herria desertuan eta zeruko ogiz ase.

Evangile

Jesu Kristoren Ebanjelioa jondoni Joaniren liburutik 6, 24-35.

Jendeak ikusia zuen ez Jesus eta ez dizipuluak
ez zirela ur bazterrean.
Orduan untzietarat igan eta Kafarnaumerat joan ziren, Jesusen bila.
Itsasoz bestaldean aurkitu zutenean, erran zioten :
“ Irakasle jauna, noiz etorri zira hunat ?”
Jesusek ihardetsi zioten :
“ Egiaz-egiaz diozuet : nere bila zabiltzate,
ez ezaugarriak ikusi ditutzuelakotz,
bainan ogia jan eta ase baitzirezte.
Lan egizue, ez galtzen den janariagatik,
bainan betiko biziraino irauten duen janariagatik.
Hori Gizonaren Semeak emanen dautzue,
Seme hori Jainko Aitak bere zigiluz markatu baitu.”
Orduan erran zioten :
“ Zer egin behar dugu, Jainkoak nahi duenaren egiteko ? ”
Jesusek ihardetsi zioten :
“ Hau da Jainkoak nahi duen egintza :
harek igorri duenaren baitan sinets dezazuen.”
Heiek orduan :
“ Zer ezaugarri egiten duzu,
guk ikusi eta zure baitan sinets dezagun ?
Zer egiten duzu ?
Gure arbasoek mana jan zuten basamortuan;
Liburu Sainduak dion bezala : Zerutikako ogia eman zioten jatera.”
Jesusek ihardetsi :
“ Egiaz-egiaz diozuet : ez zaitzuen Moisek eman zerutikako ogia,
nere Aitak emaiten dautzue zerutikako egiazko ogia.
Jainkoaren ogia,
zerutik jautsi eta munduari bizia emaiten diona da.”
Heiek orduan:
“ Jauna, emaguzu beti ogi hortarik.”
Jesusek ihardetsi zioten :
“ Ni naiz biziaren ogia.
Nereganat datorrena ez da gosetuko;
nere baitan sinesten duena ez da sekulan egarrituko.”

Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.

Propositions de priere universelle

Andiazabal, « Mezetako deiak », B, 2

Juduek Jesusi erran zioten: » Emaguzu ogi hortarik, beti « , jakin gabe zer galdatzen zuten. Guk ere, ongi konprenitu gabe galdatzen dugu, bainan sinesten dugu Jainkoak bere herriari on zaiona emaiten diola.

1. Jesusen dizipuluak ez ditu ezdeuskeriak gidatu behar, bainan izpiritu berriak. Elizaren haur guziak gizon berri izan diten, Izpiritu Sainduaren argiari doakon bezala, egin dezagun otoitz.

2. Ainitz, itsuturik, lur huntako ontasunen ondotik dabiltza. Ohart diten horiek ere Jainkoak eginak direla, eta Jesus dugula egiazko biziaren ogia, egin dezagun otoitz.

3. Oraiko biziak leherturik daudenentzat, bidea kausitzen ez dutenentzat, beren gorputz eta gogo bihotzendako saminki janari-keta dabiltzanentzat, egin dezagun otoitz.

4. Guhaurentzat, bakotxak meza huntan Jainkoaren dohain gorena ardiets dezan, eta eskerren bihurtzen ikas, egin dezagun otoitz.

Jauna, zure Izpirituak gida bitza gure galdeak,
bai eta eskaini nahi dauzkitzugun ihardespenak,
mundu hau zure egiari leialago izan dadin.
Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez.

Propositions à adapter par chaque paroissse