Premiere lecture

Joben liburutik 38, 1. 8-11.

Jaunak ekaitzaren erditik Jobi erran zion :
“ Nork hetsi zuen itsasoa atez,
amaren sabeletik indarka atera zenean ?
Hedoia soinekotzat eman nion, eta lanoa xatar-oihaltzat.
Nik eman niozkan mugak, ateak eta morroilak ezarri.
Erran nion : “ Hunaraino etorriko zira, ez aitzinago,
hemen lehertuko da zure uhainen harrokeria.”

Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.

Psaume

106. Salmoa
Jaunari kanta, ona baita :
Amodioa betiko baitu betikoa.

edo : Alleluia.

Eskerrak eman, eskaintzak egin Jainkoari :
Harek eginak guziek aipa, kantuz ari.
Jaunaren lana ikusi dute agerian,
Ikusi haren miragarriak uhainetan.

Hak hitz bat eta heien gainerat zer galerna,
Itsas-uhainak betbetan goiti zabiltzana.
Jaunari oihu egin diote beren hartan,
Eta hersturak joan diozkate, hersturak joan.

Galerna zuen ixiltzeraino arrunt hezi,
Eta betbetan itsas-uhainak maltso utzi.
Bai ona baita, eskerrak denek Jainkoari :
Gizonarentzat egin du ainitz miragarri.


Télécharger la partition Télécharger la lecture

Deuxieme lecture

Jondoni Paulok Korintiarreri 2a : 5, 14-17.

Haurrideak,
Kristoren maitasunak hertsatzen gaitu,
jakinik bat denentzat hil dela, eta beraz denak hil direla.
Kristo denentzat hil da,
bizi direnak ez daitezen berentzat bizi,
bainan heientzat hil eta piztu den harentzat.
Horrengatik, hemendik aitzina,
guk ez dugu nehor giza moldez ezagutzen ;
eta Kristo giza moldez ezagutu badugu ere,
orai ez dugu hala ezagutzen.
Beraz, norbait Kristoren baitan badago, kreatura berri da.
Lehengo mundua joana da, berria jadanik sortua da.

Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.

Acclamation de l'Evangile

Alleluia, alleluia.
Zatozte, ikus Jaunaren lanak !
Itsas-uretan zer indarra Jainko-mintzoak !
Itsas-marrumak jabaltzen Jaunak !

Evangile

Jesu Kristoren Ebanjelioa san Marken liburutik 4, 35-41.

Egun guzian, Jesus jendeari mintzatu zitzaion parabolaka.
Ilunabarrean, dizipulueri erran zioten :
“ Goazen uraz bestalderat.”
Jendea utzirik, eremaiten dute Jesus untzian, zagon bezala ;
eta beste zenbait untzi ere baziren harekin.
Haize-ekaitza atera zen,
eta uhainek untzia jotzen zuten, ja urez betetzeraino.
Jesus, berriz, xopan lo zagon bururdi baten gainean.
Iratzarri zuten, erranez :
“ Irakasle jauna, galduak gira, eta zuk axolarik ez ?”
Atzarririk, haizea larderiatu zuen, eta itsasoari erran :
“ Xo ! Hago ixilik !”
Gelditu zen haizea, eta itsasoa jabal-jabala jarri.
Jesusek erran zioten :
“ Zergatik beldur hori? Ez ote duzue oraino federik ?”
Beldur ikaraz gelditu ziren, elkarri erranez :
“ Nor dugu hau, haizeak eta itsasoak obeditzen baitiote ?”

Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.

Propositions de priere universelle

Andiazabal, « Mezetako deiak », B,

Ekaitzak harritu eta izitu zituen dizipuluek bezala, Jainkoari oihu egin diezogun: Salba gaitzazu, Jauna!

1. Itsas-uhainek zafratua den Elizarentzat eta aita sainduarentzat, gure jaun apezpikuarentzat eta gure diosesarentzat, egin dezagun otoitz.

2. Girixtino ainitzek ihardetsi diote Jaunaren deiari: bainan orai nekeen gatik iziturik daudenentzat, egin dezagun otoitz.

3. Lan gabeziak, eritasunak, doluek, herrak gerlak eta goseak jo dituztenentzat, egin dezagun otoitz.

4. Hemen bilduak girenentzat, fede gutiko jendeak; gure parropiako haurride guzientzat, egin dezagun otoitz.

Jainko gure Aita, begira zatzu beti zure haurrak.
Jesus gurekin untzian dugularik, segur gira ez girela galduko, bainan eremanen gaituela zure argiraino menderen mendetan.

Propositions à adapter par chaque paroissse