Premiere lecture

Ezekiel profetaren liburutik 17, 22-24.

Hunela mintzo da Jainko Jauna :
Zedro haundiaren gain gainetik,
bere adar muturretik, kenduko diot muskil bat,
eta nihaurek landatuko mendi gora baten gainean.
Izraelgo mendi handiaren gainean landatuko dut ;
adarrak zabalduko ditu eta fruitua emanen ;
zedro guziz ederra eginen da.
Etxe-xori guziak han biziko dira,
mota guzietako hegaztiek kafia haren itzalpean eginen dute.
Eta lurreko zuhaitz guziek jakinen dute ni naizela Jauna :
zuhaitz gora aurtikitzen dut, eta aurtikia goratzen,
zuhaitz hezea eihartzen, eta eiharra hostatzen.
Nik, Jaunak erran dut, eta eginen.

Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.

Psaume

91. Salmoa
Hain ona baita, aipa Jauna !

On da Jaunaren aipatzea,
Jainkoa, zuri kantatzea.
Goizetan diot : zu zoin ona,
Eta gauez gau : zoin zuzena.

Zuzena nola palmondoa,
Nola zedroa, goiti doa.
Jainkoarenak palmen pare,
Hek betiere dena lore.

Fruitu badute, zahar ere :
Beti pitz eta gotor dire.
Dioten Jauna zoin den zuzen :
Nere harroka ez mugitzen.


Télécharger la partition Télécharger la lecture

Deuxieme lecture

Jondoni Paulok Korintiarreri 2a : 5, 6-10.

Haurrideak,
fidantziaz beteak gira beti,
nahiz eta badakigun, gorputz huntan gaudeno,
Jaunarenganik urrun gaudela desterruan.
Alabainan, sinestearen argiak gidatzen gaitu,
eta ez ikusten dugunak.
Bai, fidantziaz beterik gira,
eta nahiago ginuke gorputz huntarik urrun desterratuak izan,
Jaunarekin bizitzera joaiteko.
Nolanahi ere, gorputzean nahiz gorputzetik kanpo,
Jaunari atsegingarri izaitera lehiatzen gira.
Zeren guziek Kristoren auzitegian agertu behar baitugu,
nork bere ordaina ukan dezan, saria ala gaztigua,
gorputzean bizi zelarik egin duenaren arabera.

Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.

Acclamation de l'Evangile

Alleluia, alleluia.
Ereilea atera da Berri Onaren ereitera.
Dohatsu Hitza hartzen duena, eta fruitu emanarazten diona.

Evangile

Jesu Kristoren Ebanjelioa san Marken liburutik 4, 26-34.

Jesusek parabolaka erran zuen :
“ Jainkoaren erreinua hazia lurrerat botatzen duen
gizonaren idurikoa da :
gau eta egun, lo ala atzarririk dagoen,
hazia sortzen eta handitzen da, harek nola ez dakiela.
Lurrak berez emaiten du fruitu :
lehenik ondoa, gero burua , azkenean buruaren bete bihi.
Bihia zohitu orduko, igitaia emaiten zaio, uztaroa baita.”
Jesusek erran zuen oraino :
“ Zeren iduriko egin ginezake Jainkoaren erreinua ?
Edo zein parabolaren bidez adiaraz ginezake ?
Mustarda bihia bezalakoa da :
lurrean ereitean, munduko hazi guzietarik ttipiena da.
Erein eta gero, goiti egiten du,
eta beste baratzekari guziak baino handiagoa bilakatzen da :
Adar handiak zabaltzen ditu,
zeruko xoriek kafia egin baitezakete haren itzalpean.”
Holako parabola ainitzen bidez,
Jesusek Jainkoaren Hitza iragartzen zioten,
konpreni zezaketen heinean.
Ez zioten deus erraiten parabolaz baizik,
bainan bere dizipulueri, berex, denak argitzen ziozkaten.

Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.

Propositions de priere universelle

Andiazabal, « Mezetako deiak », B, 2

Haunditzen ari den Erreinuarentzat egiten dugu otoitz.

1. Zuk, gure Jainkoa, zuhaitz eihartua berriz hostatzen duzu. Fedea galtzen, Eliza uzten ari diren girixtinoentzat, fedea eta esperantza lokartzerat utzi dutenentzat, etsitzen ari diren apez eta katixima-egilentzat, egiten dautzugu otoitz.

2. Zuk, gure Jainkoa, hazi xume batetik arbol haundia sor-arazten duzu. Munduan gorderik lanean ari diren zure Hitzaren mezularientzat, beren fedea goraki aitortzen dutenentzat, beren bihotzean Ebanjelioa onhartzen duten guzientzat, egiten dautzugu otoitz.

3. Zuk, gure Jainkoa, sor-arazten duzu lurrean erein hazia. Pertsekutatuak diren elizentzat, beren bizia haurridentzat emaiten dutenentzat, beren osagarrian, ofizioan edo amodioan joak diren guzientzat, egiten dautzugu otoitz.

Jainko Jauna, ixilik handitzen ari den haziaren pare, mundu hunen berritzen ari zare. Egizu ohart gaiten zuk egin miragarrieri, kartsukiago zurekin lan egiteko.
Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez.

 

Propositions à adapter par chaque paroissse