P 13 / Jaunaren Erreinua

Mt 7, 27-34

1- Jaunaren Erreinua lehenik beti bila
ez ibil kezkatua : geroa beltza dela.
Hain kexu den mundua Jainkoak derabila.
Jaunaren Erreinua lehenik beti bila.

2- Zeruko Jaunak daki zer dugun denek behar.
egungo minak aski, biharko bego bihar.
Bakearekin aurki Jaunaren baitan indar.
zeruko Jaunak daki zer dugun denek behar.

3- Begira xorieri : zoin griña gabe diren.
Ez dira nehoiz ari ereiten ala biltzen.
Badute jan edari : Jainkoak ditu hazten.
Begira xorieri : zoin griña gabe diren.

4- Begira lilieri : zer jauntzi eder duten.
Ez dira nehoiz ari ez josten, ez iruten.
Hek bezein miresgarri Zalomon ez ziteken.
Begira lilieri : zer jauntzi eder duten.

5- Jaunaren Erreinua lehenik beti bila.
Jaunari har eskua, zurekin baitabila.
Zuk ezin obratua gertaraz dezautzula.
Jaunaren Erreinua lehenik beti bila.