Premiere lecture

Deuteronoma liburutik 4, 32-34. 39-40.

Moisek erran zion Izrael herriari :
Galda aitzineko eguneri, zu baino lehenagokoeri,
Jainkoak gizakia lur gainean egin zuen egunetik hasita ;
galda, zerumuga batetik besteraino,
hain gauza handirik gertatu edo entzun ote den.
Ba ote da herririk, zuk bezala Jainkoaren mintzoa
suaren erditik hitz-egiten entzun eta bizirik gelditu denik ?
Ba ote da jainkorik, herri bat beste baten menpetik libratu
eta beretzat hartzera etorri denik ?
Egipton zuen begibistan hori egin zuen Jaunak zuen Jainkoak :
ezaugarri ainitz eman zituen, mirariak eta egintza harrigarriak egin ;
borrokaren bidez, ahal handiz eta esku indartsuz libratu zintuzten,
etsaien baitan ikara sortuz.
Jakin beraz egun eta izan beti gogoan
Jauna dela Jainko, gainean zeruan, eta beherean lurrean,
eta ez da besterik.
Bete gaur emaiten dauzkitzutan lege eta manamenduak,
zuk eta zure semeek izan dezazuen zorion eta bizi luze,
Jaunak zuen Jainkoak emaiten dautzuen lurraldean.

Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.

Psaume

32. Salmoa
Bai dohatsua Jaunak hautatu populua !

Jaunaren hitza beti zuzen
Haren egintzek oneratzen.
Zuzen legeak ditu maite,
Haren bihotzak lurra bete.

Jaunaren hitzak ditu egin
Zeruak beren guziekin.
Hitz bat erran du: horra lurra.
Zer bizi eta zer indarra !

Huna bai Jauna dena begi,
Hari daudenen zain egoki.
Jainko Jaunaren beha gaude :
Hura guk lagun, adiskide.

Gure gainerat ager, Jauna,
Zure betiko bihotz ona.
Gure bihotza baita dena
Zuri osoki, Jainko Jauna.


Télécharger la partition Télécharger la lecture

Deuxieme lecture

Jondoni Paulok Erromanoeri 8, 14-17.

Haurrideak,
Jainkoaren Izpirituak gidatzen dituenak,
heiek dira Jainkoaren seme.
Ez duzue ukan esklabo egiten zaituzten izpiritua,
oraino beldurrean bizitzeko ;
seme egiten zaituzten Izpiritua duzue ukan ;
eta Izpiritu horren bidez “Abba ! Aita ! ” erranez
oihu egiten diogu Jainkoari.
Beraz, Izpiritu Sainduak berak aitortzen dio gure izpirituari
Jainkoaren haur girela.
Eta haur bagira, ondoko ere gira,
Jainkoaren ondoko eta Kristorekin batean ondoko,
harekin sofritzen badugu, aintzan ere harekin izaiteko.

Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.

Acclamation de l'Evangile

Alleluia, alleluia.
Ospe Aitari, Semeari,
Bai Izpiritu Sainduari :
Orai den eta betidanik zen Jainkoari,
Bai eta berriz etorri behar zaikunari !

Evangile

Jesu Kristoren Ebanjelioa san Matiuren liburutik 28, 16-20.

Bazko ondoan,
hameka dizipuluak joan ziren Galilearat,
Jesusek manatua zioten mendirat.
Ikusi zutenean, ahuspez eman ziren ;
batzu, orduan, dudan zauden.
Jesus, hurbildurik, hunela mintzatu zitzaioten :
“ Eskubide guziak emanak izan zaizkit zeru-lurretan.
Zoazte beraz !
Eta egin herri guziak nere dizipulu
Aitaren eta Semearen eta Izpiritu Sainduaren izenean bataiatuz ;
eta manatu dautzuetan guzia begiratzen irakatsiz.
Eta ni zuekin naiz egun oroz
munduaren azkeneraino.”

Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.

Propositions de priere universelle

Andiazabal, Mezetako deiak, B, 2

Egiazko otoitza sustatzen duen Izpirituak lagundurik, Jesu Kristoren bitartez, erakuts ditzogun Jainkoari mundu guziaren deiak.

1. Batasun-keta dabiltzan gizonentzat, gerlak eta herrak berexten dituztenentzat, Amodio den Jainkoari egin diezogun otoitz.

2. Maite ditugunentzat, gurekin bizi direnentzat, ezagutu gabe kurutzatzen ditugunentzat, betiko batasunean bilduko gaituenari egin diezogun otoitz.

3. Gure fede bera dutenentzat, Jainkoa ezagutzen ez dutenentzat, Jainko Kreatzaile eta Salbatzaileari egin diezogun otoitz.

4. Hemen gaudenentzat, gurekin ekarri ditugun griña eta bozkariatzen gaituzten zorionen gatik eskerrak emanez, dena grazia den Jainkoari egin diezogun otoitz.

Aita, oroz gainetik maite gaitutzula erakutsi daukuzu Jesusen baitan eta erran zure Izpirituaren bidez. Onhar-azu bada gure otoitza, zu bizi baitzira menderen mendetan.

Propositions à adapter par chaque paroissse