Premiere lecture

Jalgitza liburutik 22, 20-26.

Moisek Jaunaren legeak herriari emaitean, erran zuen :
“Ez gaizki erabil, ez leher zure etxean bizi den etorkina,
zuek ere etorkin izan baitzirezte Egipton.
Ez egin kalterik alargunari eta umexurtxari
Kalte egiten badiezu, eta heiek neri dei egiten,
entzunen dut heien deia.
Sutuko da nere hasarrea, eta ezpataz hilen zaituztet :
zuen emazteak alargun geldituko dira, eta zuen semeak umexurtx.
Nere herriko bati, zure herritar behartsu bati
dirua maileguz emaiten badiozu,
ez izan zikoitz harekin, ez ezar interesik.
Zure hurko lagunari soingainekoa bahitzat hartzen badiozu,
itzul zozu iguzkia sartu baino lehen.
Beste estalgirik ez du zertan geriza bere burua, lo egiteko.
Laguntza eske dei egiten badaut, nik entzunen dut,
urrikaltsua bainaiz ! ”

Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.

Psaume

17. Salmoa
Maite zaitut nik : zu baitan, Jauna, dut indarra !

Maite zaitut nik : zu baitan, Jauna, dut indarra,
Zuri esker dut beti garaitzen gaitz-oldarra.
Zu zaitut, Jauna, itsas-harroka, ihes-lurra,
Nere geriza deusek ezin har, ezin urra.

Hura dut lagun, aterbe, murru, izkin-harri
Eta etsaien kontrako indar izigarri.
Deika nago ni on baino hobe den Jaun horri,
Eta jausten zait etsaietarik salbagarri.

Eman daut harek osasun eta bozkario
Salbatu nau ni, baitu neretzat amodio.
Gora Jainkoa ! Eskerrak zuri, oi, Harroka !
Salbatu bainau, hari guziak bil goreska!

Erregeari diozu beti, dei orduko,
Indar emaiten etsai guzien garaitzeko.
Zure Kristori ona bai ona baizitzaio,
Dabidi eta haren semeri sekulako.

Deuxieme lecture

Jondoni Paulok Tezalonikarreri 1a: 1, 5-10.

Haurrideak,
badakizue zuen artean egin dugun guzia zuen onetan izan dela.
Eta zuek, gure urratseri eta Jaunari jarraiki zirezte,
Hitza onartuz, herstura ainitzen artean,
Izpiritu Sainduaren bozkarioan.
Horrela etsenplu bilakatu zirezte
Mazedonia eta Akaiako fededun guzientzat.
Alabainan, zuetarik zabaldu da Mazedonia eta Akaiarat
Jaunaren Hitza ;
eta ez eskualde horietarat bakarrik, bazter guzietarat hedatu da
Jainkoaren baitan duzuen fedearen berria ;
ez dugu, beraz, deuseren erraiterik hortaz.
Denek kondatzen dute nolako ongi-etorria egin daukuzuen
eta nola sasijainkoak utzirik, Jainkoarenganat itzuli zirezten,
Jainko bizi eta egiazkoaren zerbitzatzeko,
eta zerutik etorriko den haren Semearen beha egoiteko.
Jainkoak hilen artetik piztu du Jesus,
eta hunek libratzen gaitu etortzekoa den hasarre-alditik.

Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.

Acclamation de l'Evangile

Alleluia, alleluia.
Jainkoa maitasun da.
Maitatzen duena, Jainkoa ganik sortua da,eta Jainkoa ezagutzen du.

Evangile

Jesu Kristoren Ebanjelioa jondoni Matiuren liburutik 22, 34-40.

Jesusek zaduzearrak ixilarazi zituela jakitean,
farisauak elkarretaratu ziren,
eta heien arteko lege-gizon batek Jesusi galdatu zion,
hutsean atzeman nahiz :
“ Irakasle jauna, zein da Legeko manamendu nagusia ? ”
Jesusek ihardetsi zion :
“ Maitatuko duzu Jauna, zure Jainkoa,
bihotz guziaz, arima guziaz eta adimendu guziaz.
Hori da manamendu nagusia eta lehena.
Eta bigarrena horren betekoa da :
Maitatuko duzu aldeko laguna, zure burua bezala.
Bi manamendu horietan dago Lege guzia,
bai eta profetak ere.”

Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.

Propositions de priere universelle

Propositions à adapter par chaque paroissse