Premiere lecture

Izai profetaren liburutik 56, 1. 6-7.

Hunela mintzo da Jauna :
Egizue zuzen dena, eta zuzenbidean ibil.
Berehala etorriko baita nere salbamendua,
laster agertuko nere zuzentasuna.
Jaunaren goresmen zerbitzuko, haren izena maitatzeko,
eta haren zerbitzari izaiteko,
Jaunari jarraiki zaizkion atzerritarrak,
larunbata profanatu gabe begiratzen dutenak,
eta nere batasunean leial irauten duten guziak,
nere mendi saindurat ekarriko ditut,
eta pozez beteko nere otoitz-etxean.
Onartuko ditut nere aldare gainean
heien erre-opari eta sakrifizioak,
nere etxea otoitz-etxe deituko baita,
“ Otoitz-etxe herri guzientzat. ”

Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.

Psaume

66. Salmoa
Gorarik aipa herriz herri
zzoin den Jainkoa miragarri.

Urrikal, otoi, guri, Jainkoa, egin ongi
Zure zeruko begitarteaz eman argi.
Zure bidea mundu guziak, ai ! balaki,
Zutan balaki salbamendua nolaz aurki.

Has beite denak bozkariatzen, loriatzen,
Mundu guzia baitabilazu beti zuzen.
Jende guziak baitabilzkitzu beti zuzen,
Eta munduan herriak oro zuk bidatzen.

Herri guziek, zuri, Jainkoa, laudorio.
Herri guziek, zuri, denek bat, amodio.
Guri Jainkoak diezagula egin ongi,
Mundu zabalak duela Jauna buruzagi.

Deuxieme lecture

Jondoni Paulok Erromanoeri 11, 13-15. 29-32.

Haurrideak,
zueri, paganoak zinezteneri, erraiten dautzuet :
paganoen apostolu naizenaz geroz,
nere zerbitzuari ohore egin nahi diot,
ea nere odolekoen bekaizgoa piztuko dutan,
eta heietarik batzu salbatuko.
Alabainan, mundua Jainkoarekin baketua izan bada,
Juduak baztertuak izan direlarik,
zer gertatuko da , heiek berriz onartuak izanen direlarik ?
Heriotzetik bizirat itzultzea izanen da hori.
Behin betikoak dira Jainkoaren dohainak eta deia.
Zuek, lehen, Jainkoaren alderat bihurriak izan zirezte,
eta orai, Izraeldarren bihurrikeriagatik,
urrikalmendu ardietsi duzue.
Berdin heiek ere, orai bihurri daude,
zueri egin zaitzuen urrikalmenduagatik,
heiek ere orai urrikalmendua ardiets dezaten.
Alabainan, guziak bihurrikerian gakotu ditu Jainkoak,
guzieri urrikalmendu egiteko.

Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.

Acclamation de l'Evangile

Alleluia, alleluia.
Lehertuak Jaunak ditu xutiarazten, arrotzak Jaunak ditu zaintzen,
Dohatsu Jauna baitan fidatzen dena !

Evangile

Jesu Kristoren Ebanjelio jondoni Matiuren liburutik 15, 21-28.

Jesus Tir eta Zidoneko eskualderat joan zen.
Eta horra lurralde hartako emazte kanaandar bat oihuka :
“ Urrikal zakizkit, Jauna, Dabiden Semea !
Debruak oinaze gorritan dauka nere alaba.”
Bainan Jesusek ez zion hitzik ihardetsi.
Dizipuluek, hurbildurik, eskatu zioten :
“ Egiozu nahi duena, ondotik oihuka ari baitzaiku.”
Jesusek ihardetsi :
“ Ez naiz Izrael herriko ardi galduenganat baizik igorria.”
Bainan emaztea, hurbildurik, ahuspez eman zitzaion, erranez :
“ Jauna, lagun nezazu ! ”
Jesusek orduan:
“ Ez da ongi haurren ogia hartu eta xakur ttipieri botatzea.”
Emazteak erran zuen :
“Hala da, Jauna, bainan xakur ttipiek ere jaten dute
nagusien mahainetik erori porroxketarik. ”
Orduan Jesusek erran zion :
“ Emaztea, handia da zure fedea, egin bekizu nahi duzun bezala.”
Eta ordu berean sendatu zitzaion alaba.

Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.

Propositions de priere universelle

Propositions à adapter par chaque paroissse