2024ko azaroaren 10ean, 300 korista baino gehiagok parte hartu zuten Ortzaizeko elizan Euskal Herriko parropiako koruen biltzarrean, François-Régis Jasnot erretora biltzar buru zela. Hurrengo koruen elgarretaratzea 2026ko maiatzaren 3an iraganen da Ahetzeko elizan. Meza osoa entzuteko : 300 bat kantari bildu dira Ortzaizeko elizan bi urtetarik « Kanta Jaunari » euskal liturgi batzordeak antolatzen duen […]
Huna Ignace Etchehandy-ren ehorzketa elizkizunaren grabaketa Belokeko Santa Eskolaztika elizan Ahurtin. Baionako elizbarrutiko KANTA JAUNARI elkarteak bere egiten du Ignace Etchehandy Frailearenfamiliaren eta Belokeko beneditarren komunitatearen pena. « Ni naiz Artzain ona ; artzain onak bere bizia emaiten du ardientzat ». (Joani 10, 11) Aita Ignace Etchehandy, Eiharlartarra, Belokeko beneditarren koro-gidari izana. Fraideen kantua, gregoriano […]
Thomas Ospitalek konposatua Kanta Jaunari 50. urtebetetzean, kantu hau lehen aldiz lau ahots ezberdinak kantatua izan da 2019ko Hazparneko abesbatzen egunean Euskal Liturgi Batzordearen testua Donostiako elizbarrutiak duela urte batzuk argitaratu zuen “Sarrerako kantuak” bildumatik dator. Bere 10 koplekin, Salbatore egunean zehar Mendekosteraino joateko asmatua izan zen. Ikasteko lan pixka batekin, kantu horrek merezi luke […]
Hau da euskarazko liturgiaren atari ofizial berriaren helbidea Baiona, Lezkar eta Olorongo elizbarrutiarentzat. Aspalditik igurikatzen zen tresna berri hau Euskal Herriko parropien, apezen, liturgi talde eta animatzaileen, parropietako koralen eta organisten zerbitzuko da. Baionako elizbarrutiak bi herenerako eta Kanta Jaunari elkarteak heren baterako finantzatua izan da. Zer du gaur egun atari berri horrek ? Atari […]
« ELIZAREN OTOITZA HILENTZAT – LA PRIERE DE L’EGLISE POUR LES DEFUNTS » (2007) Elebiduna, 109 orrialde. Prezioa : 5 eurotan. « ELIZ KANTU ORGANOA LAGUN » (2015) 312 orrialde, 250 kantuekin. Prezioa : 20 eurotan. « EUKARIZTIA – Apezek, diakreek edo laikoek erieri ekarria – La communion portée aux malades par les prêtres, les diacres ou les laïcs » (2001) Elebiduna, 44 orrialde. […]
Euskal Herriko parropietako abesbatzen edo koralen hurrengo elgarretaratzea Ortzaizeko elizan iraganen da 2024ko azaroaren 10ean, igandez. Hamabost bat abesbatza izena emanak dira eta Kanta Jaunari elkarteak proposatzen duen egitarau berrian ari dira lanean : egitaraua eta errepikapen orokorren datak kontsultatu. Ikasteko, kantu guztiak, ahotsez ahots, hemen : Bakarrik entzuteko, izenburuan klik egin. Ni naiz denen […]