Kanta Jaunari 2024 : kantari populu bat Ortzaizeko elizan


Azaroaren 13a asteazkena
Image - Kanta Jaunari 2024 : kantari populu bat Ortzaizeko elizan

2024ko azaroaren 10ean, 300 korista baino gehiagok parte hartu zuten Ortzaizeko elizan Euskal Herriko parropiako koruen biltzarrean, François-Régis Jasnot erretora biltzar buru zela.

Hurrengo koruen elgarretaratzea 2026ko maiatzaren 3an iraganen da Ahetzeko elizan.

Meza osoa entzuteko :

300 bat kantari bildu dira Ortzaizeko elizan bi urtetarik « Kanta Jaunari » euskal liturgi batzordeak antolatzen duen elgarretaratzerat.

Aurtengoa guziz ederki eta kartsuki iragan da. Alta ez da errex izan COVID aren ondotik berriz xutitzea. Eta aitor dezagun ez direla anartean kantariak gaztetu !

Bainan zer gaztetasuna ez dugu hauteman meza kartsu bezain airos hortan !

AIpa dezagun lehenik kantuen hautu bikaina. Eman dezagun : « Agur agur Maria » Jean Louis Davant eta Joanes Bordaxarrek sortua Thomas Ospitalek lau bozetan emanik.
Edo « Aita guziz ona » Roger Idiartek sortua J.M. Eyhartzek hiru bozetan emana. Plazer hartu dut adibidez boz bakar batean eman delarik “Aintza zeruetan” Lertxundi-Iratzederrena. Zer indarra ! Kantu guziak ezin aipa bainan “Bakearen zoriontasunak” Pello Zabala eta Ignace Etchehandy moldatuak zinez unkitu nau. Ederra delakotz bainan gure gaurko munduari oihu ozena baita.

Liturgia ezin hobeki eramana izan da. Jestu, mugimendu, hitz bakotxa bere lekuan, bere lerroan, bere betean. Hor ez zen aspertzerik eta hola gira sartzen errealki eukaristia baten misterioan. Gure hitzek eta gure arrozoinamendu ahulek erran ezin dutena.

Igande hortako ebanjelioak alargunaren emaitza xuhurra zuen aipu. Xuhurra bainan osoa. Segur niz kantari bakotxak pentsatu duela bere boza xumea izana gatik, bainan osoki emana baita, eskaintza ezin eder eta Jainkoaren gustukoa zela igande hortakoa.

Eskerrak deneri, kantari, Iban Erguy, organo joaileari, Gérard Ravon kantu gidari bikainari, François Régis Janot jaun erretorrari eta bixtan dena Ortzaiztarreri ongi etorri ezin hobea eginik.

Mikel Erramouspé.

Meza aintzin bideo batzuk (eskerrak Mikel Erramousperi) :

ARGAZKI ZONBEIT