Huna Ignace Etchehandy-ren ehorzketa elizkizunaren grabaketa Belokeko Santa Eskolaztika elizan Ahurtin.
Baionako elizbarrutiko KANTA JAUNARI elkarteak bere egiten du Ignace Etchehandy Frailearen
familiaren eta Belokeko beneditarren komunitatearen pena.
« Ni naiz Artzain ona ; artzain onak bere bizia emaiten du ardientzat ». (Joani 10, 11)
Aita Ignace Etchehandy, Eiharlartarra, Belokeko beneditarren koro-gidari izana. Fraideen kantua, gregoriano ala polifono, 35 urtez kudeatu du.
Euskal Herriko eliz koralentzat kantu hautatzaile eta argitaratzaile jarraikia da 40 bat urte huntan.
2012. urtean argitaratu zuen « Ezkila Kantuz », Ezkila argitaldarian agertu kantika eta salmoen zerrenda (1950-2010).
Ignace Etchehandy ibilbidea : Euskal Kultur Erakundearen "Mintzoak" atarrian.
Beloken, Eliz omenaldi, 2010. urtarrilaren 17an
Baigorrin 2012. abenduaren 9an, Kanta Jaunari Eliz koralen elgarretaratzean