Euskaldunen beila Beloken 2025eko uztailaren 14an


Apirilaren 11a ostirala
Image - Euskaldunen beila Beloken 2025eko uztailaren 14an

Aurten Euskal Herriko fededun guzieri beila bat euskaraz proposatzen dugu, 2025eko UZTAILAREN 14AN, ASTELEHENEZ, AHURTIN, BELOKEKO ABADIAN ospatuko dena. (Habitat eta Humanisme).

Izan ere, 2025ean, Belokeko Beneditarren Komunitateak 1875ean Aita Bastresek sortu zueneko 150 urte ospatzen du.

Beila hau Frantses Aita Sainduak nahi duen Esperantzaren jubileu urtearekin lotuko da.

EGITARAUA

09.30 : HARRERA.
10.00 : HITZALDIA EUSKARAZ ELIZAN : « 150 URTEKO BIZITZA MONASTIKOA BELOKEN » JEAN-MICHEL BORTHEIRIE ANAIAREKIN.
10.45 : KANTU ERREPIKAPENA
11.00 : MEZA EUSKARAZ
12.30 : BAZKARIA ZAKUTIK ATERATUA
15.00 : « BAZKO OTOITZA » FRAILEEN HILERRIAN ETA PROOSINOA ELIZARAINO.
15.45 : KANTU ERREPIKAPENA.
16.00 : BEZPERA KANTATUAK
17.00 : BUKAERA

  • Koralen edo kantu taldeen parte hartzea : gure parropietako korista guzieri beilaren animazioan parte hartzea galdegiten dugu. Zuen koristarentzat, kantuen egitaraua aurkituko duzue loturik dagon dokumentu huntan.
  • Garraioa : Parropia eta/edo Doyenné bakotxa bere buru antolatzen da eta bere autobusak edo autokidetza aitzinikusten du.
  • Bazkaria : jatetxean ez da bazkaririk antolatuko, bakotxak bere piknika ekarri beharko du. Euria eginez gero, salak jarriak izanen dira beilarien eskura, Habitat eta Humanisme erakundearen eskutik.

Urte saindu huntan, milesker denentzat otoitz eta eskerronezko ekintza garai indartsua izan nahi duen beila huntara.