Deuteronoma liburutik 30, 10-14.
Moisek erran zion herriari :
“ Jaunaren, zure Jainkoaren mintzoa entzunen duzu,
Legearen liburuan idatziak diren
haren manamendu eta legeak betez ;
bihotz bihotzez eta gogo osoz itzul Jaunaganat, zure Jainkoaganat.
Alabainan, egun emaiten dautzutan legea
ez da zure indarrez goragokoa, ez eta eskura ezina ere.
Ez dago zeruetan, zuk hunela erraiteko :
‘ Nor iganen zaiku zeruetarat haren bila, guri entzunarazteko,
bete ahal izan dezagun ? ’
Ez dago itsasoaz bestaldean ere, zuk hunela erraiteko :
‘ Nor joanen zaiku itsasoaz bestalderat haren bila,
guri entzunarazteko, bete ahal izan dezagun ? ’
Zure ondo-ondoan duzu Hitza, zure ahoan eta bihotzean,
bete dezazun.”
Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.
68. salmoa
Dohakabeak, Jaunak bila :
zuen arima biziko da.
Nere otoitza badoakizu zeruraino :
nere Jainkoa, entzun nezazu ordu deno.
Bai entzun, Jauna, zu bihotz zabal hoin gozoa !
Zuk beha neri, urrikalpenen itsasoa !
Hemen nauzu ni : ez deus naiz eta dena zauri :
zure laguntza, otoi, Jainkoa eman neri.
Aipatuko dut Jainko izena, kantuz ari,
esker beroak emanen ditut Jainkoari.
Behazue ba, bihotz apalak, bozkaria !
Jaunaren bila dabiltzanentzat zer loria !
Dohakabeen alde du Jaunak beharria,
preso daudenen oihua eztu ahantzia.
Etorriko da Jauna, Zionen salbagarri :
behar dauzkigu Judan hiriak xut ezarri.
EDO :
18. Salmoa
Haren manuak beti zuzen,
bihotzarentzat bozkario.
Jainko legea on ona da,
bihotz gogoen piz-garria.
Jaunaren hitza ezin alda,
jende lañoen zuhurtzia.
Haren manuak beti zuzen
bihotzarentzat bozkario.
Garbiki dute joan-arazten,
soari argi baitzaizkio.
Jainko-beldurra zoin garbia !
menderen mende garbi doa.
Jaunak errana zoin egia
gezur izpirik gabekoa.
Urrea ezta hain dirdira,
den garbiena balitz ere.
Eztiak eztu gozo hura :
Jaunaren hotzek nun zer pare ?
Jondoni Paulok Koloziarreri 1, 15-20.
Jainko ikusezinaren iduria da Kristo,
kreatura guzietan lehen sortua.
Haren bidez dira eginak gauza guziak, zeru-lurretan,
ageri direnak eta ez direnak,
ahaldun, nagusi, aitzindari eta boteredunak.
Haren bidez eta harentzat kreatuak izan dira denak.
Guziak baino lehenagokoa da bera,
eta guziek haren baitan diraute.
Bera da gorputzaren, Elizaren, burua.
Bera da hastapena, hilen artetik lehen sortua,
guzietan lehena izan dadin.
Jainkoak nahi izan baitu betearen betea haren baitan egoitea,
eta haren bitartez guziak berekin adiskidetzea,
bai lurrekoak eta bai zerukoak,
haren gurutzeko odolaz bakea eginik.
Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.
Alleluia, alleluia.
Huna manamendu berria :
Jainkoa maite duenak bere anaia maita beza.
Jesu Kristoren Ebanjelioa san Luken liburutik 10, 25-37.
Jesus hutsean harrapatu nahiz, lege-gizon batek galdatu zion :
“ Irakasle jauna, zer egin behar dut betiereko biziaren ardiesteko ? ”
Jesusek erran zion :
“ Zer da izkiriaturik Legean ? Zer irakurtzen duzu ? ”
Harek ihardetsi :
“ Maita zazu Jauna, zure Jainkoa, bihotz guziaz, arima guziaz,
indar guziaz eta adimendu guziaz,
eta lagun hurkoa zure burua bezala.”
Jesusek erran zion :
“ Xuxen ihardetsi duzu. Hori egizu, eta bizia izanen duzu.”
Bainan lege-gizonak, haren galdea bidezkoa zela adiarazi nahiz,
Jesusi galdatu zion :
“ Eta nor da nere lagun hurkoa ? ”
Jesusek orduan :
“ Gizon bat Jerusalemetik Jerikorat jausten ari zela,
gaixtaginen eskuetarat erori zen ;
zituenak oro kendu eta ukaldika erabili ondoan,
joan ziren, erdi hila utzirik.
Hain zuzen, apez bat bide hartarik jausten ari zen :
gizona ikusi zuen eta, bazterturik, aitzina joan zen.
Lebitar batek, berdin, leku bererat heldu eta ikusi zuen ;
bazterturik, aitzina joan zen.
Bainan bidaian zen Zamariar bat ondorat etorri eta,
hura ikusirik, urrikaldu zitzaion.
Hurbildu eta zauriak lotu ziozkan, heietarat olio eta arno ixuri ondoan ;
gero, bere zaldiaren gainean ezarri, ostaturat ereman, eta artarazi zuen.
Biharamunean, bi zilar peza atera eta ostalerrari eman ziozkan, erranez :
‘ Arta zazu eta gehiago gastatzen baduzu,
gibeleratekoan ordainduko dautzut.’
Zure ustez, hiru horietarik zein izan da
gaixtaginen arterat erori gizonaren lagun hurkoa ? ”
Lege-gizonak ihardetsi : “ Urrikaldu zaiona.”
Jesusek erran zion : “ Zoazi, eta zuk ere berdin egizu.”
Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.
Parropia bakotxak egokitu behar du