Erran Zaharren liburutik 8, 22-31.
Huna zer dion Jainkoaren Zuhurtziak :
“ Jaunak bere egitateen hastetik beretzat sortu ninduen,
bere lehenbiziko egintzen aitzinetik.
Betidanik moldatua izan naiz,
haste-hastetik, lurra izan baino lehenagotik.
Itsas-leizerik ez zenean, ni sortua izan nintzen,
ez zelarik oraino iturririk jauzten.
Mendiak landatuak izan aitzin,
munoak baino lehen, sortua izan nintzen.
Jainkoak ez zituelarik oraino moldatuak ez lurra, ez landak,
ez eta munduaren ekeiak,
zerua finkatzen zuenean, ni han nintzen.
Ur-leizearen gainetik zeru-sabaia eman zuenean,
hodeiak gain hartan finkatu zituenean,
eta leizeko iturriak tinko ezarri,
itsasoari mugak jarri, urek ez ditzaten gaindi,
lurrari oinarriak sendotu ziozkanean,
haren ondoan nindagon, obra-gidari bezala.
Han nuen nere gozoa, egunetik egunera,
ixtant guziez haren aitzinean josteta
lur guzian josteta,
eta gizakiekin nuen nere gozamena.”
Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.
Salmoa 8
Zure izena, Jainko Jauna, zoin eder zaitan
Zeru lur zabal zabaletan.
Zuk eskuz egin zeru gaina,
Izarrak eta gau-ilargia ikustean,
Zer ote da ba, zer gizona,
Hartaz hartua izaiteko zu, hoinbertzetan ?
Gutiz aingeru baten heina
Gutiz ez baitu, hanbat diozu dohain eman.
Munduan duzu jaun emana,
Lur guzikoak hari ezarriz oinen pean.
Harek azpiko dauka dena,
Ardi, kabala eta ihizi mendietan.
Airez, itsaspez dabilana,
Hegaztin, arrain, zeruan eta itsasoan.
Jondoni Paulok Erromanoeri 8, 1-5.
Haurrideak,
fedeaz Jainkoak zuzen egin gaituenaz geroz,
bakean gaude harekin, Jesu Kristo gure Jaunari esker,
eta harro gaude,
Jainkoaren aintzan parte izanen dugulako esperantzan.
Eta ez hori bakarrik, harro gira gure atsegabeetaz ere,
baitakigu atsegabeak iraupena duela ondorio,
iraupenak leialtasun frogatua,
eta leialtasun frogatuak esperantza.
Esperantzak ez du enganatzen,
Jainkoaren amodioa ixuria izan delakotz gure bihotzetarat,
emana zaikun Izpiritu Sainduari esker.
Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.
Alleluia, alleluia.
Ospe Aitari, Semeari, bai Izpiritu Sainduari ;
Orai den eta betidanik zen Jainkoari,
Bai eta berriz etorri behar zaukunari !
Jesu Kristoren Ebanjelioa jondoni Joaniren liburutik 16, 12-15.
Mundu huntarik bere Aitarenganat zoanean,
Jesusek bere dizipulueri erran zioten :
“ Banuke oraino ainitz gauza erraiteko,
bainan ez duzue jasaiten ahal orai.
Etorriko denean egiaren Izpiritua,
egia osorat gidatuko zaituzte.
Alabainan ez da bere burutarik mintzatuko,
entzunen duen guzia erranen du,
eta gertatu beharra iragarriko dautzue.
Nere Jainko-aintza agertuko du,
jakinaraziko dautzuena nereganik hartuko baitu ;
Aitak duen guzia nerea da; horrengatik erran dautzuet :
nereganik hartuko duena jakinaraziko dautzuela.
Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.
Parropia bakotxak egokitu behar du