Deutoronoma liburutik 26, 4-10.
Moisek Izrael herriari erran zion :
Zure lehen fruituak Jaunari eskainiko diozkatzularik,
apezak zure eskutik saskia hartu eta
Jaunaren, zure Jainkoaren aldare aitzinean ezarriko du.
Orduan Jaunaren, zure Jainkoaren aitzinean erranen duzu :
“ Nere aita harat-hunat zabilan aramearra zen.
Egiptorat jautsirik, etorkin gisa bizi izan zen han
lagun bakar batzuekin.
Egipton herri handi egin zen jendez eta indarrez.
Egiptoarrek gaizki erabili gintuzten, eta atsegabetu,
eta uztarri dorpea ezarri zaukuten.
Deiadar egin ginion Jaunari, gure arbasoen Jainkoari.
Jaunak gure deiadarra entzun zuen,
eta gure atsegabe, neke eta herstura ikusi zituen.
Eta Egiptotik atera gintuen Jaunak ahal handiz eta esku indartsuz,
etsaien baitan beldur-ikara sortuz,
ezaugarri eta egintza harrigarriak eginez.
Toki huntarat ekarri gintuen eta lurralde hau eman zaukun,
esnea eta eztia darion lurraldea.
Orai, Jauna, huna non ekartzen dauzkitzudan
Zuk eman dautazun lurreko emaitzen lehen fruituak.”
Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.
90. Salmoa
Egun beltzetan, zu, Jauna, izan nere aldean.
Jaun-Goikoaren hegalen pean, zer bakean,
Indar guziak dituenaren itzalean.
Jaunari diot : nere geriza zure baitan.
Bihotz guziaz nago Jaunaren eskuetan.
Ez daiteke sar atsegaberik zure baitan,
Ez minik ere gauaz lo zauden toki hartan.
Aingerueri diote zutaz Jaunak erran
Zure zaintzeko munduko bide guzietan.
Esku besotan zaituzte berek eremanen,
Zure zangoek deus harririk jo ez dezaten.
Lehoinen eta suge gainetik zare joanen,
Herensugeak ditutzu ere leherturen.
Neri baitago eginen diot begitarte,
Zainduko dut nik, nere izena baitu maite.
Deitu orduko, banagokio beti alde,
Altxatuko dut, deneri nausi eman arte.
Jondoni Paulok Erromanoeri 10, 8-13.
Haurrideak,
hau dio Liburu Sainduak:
Hurbil duzu Hitza, zure ahoan eta zure bihotzean.
Hitz hori, hain zuzen, guk oihukatzen dugun fedearen mezua da.
Beraz, zure ahoz aitortzen baduzu Jauna dela Jesus
eta zure bihotzean sinesten baduzu
Jainkoak hilen artetik piztu duela, salbatuko zira.
Bihotzez sinesten duena , zuzen bilakatzen da,
eta ahoz aitortzen duena salbatzen da.
Liburu Sainduak hau dio :
Jujamendu egunean, haren baitan sinesten duena ez da lotsatuko.
Judu izan ala ez, ez dago berexkuntzarik,
bat bera baita guzien Jauna,
dei egiten diotenentzat eskuzabala.
Alabainan, Jaunari dei egiten diona salbatuko da.
Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.
Jesu Kristo guri mintza, argi gure bihotza.
Ez da ogiz bakarrik bizi gizona,
Bainan Jainkoaren ahotik jalitzen den hitz oroz.
Jesu Kristoren Ebanjelioa san Luken liburutik 4, 1-13.
Bataiatua izan ondoan,
Jesus, Izpiritu Sainduaz beterik, itzuli zen Jordanetik.
Izpirituak eremanik, basamortuan egon zen
berrogei egunez, debruak tentatzen zuela.
Egun heietan deusik ez zuen jan,
eta iragan zirenean, gosetu zen.
Debruak erran zion orduan :
“ Jainkoaren Seme balinbazira,
errozu harri huni ogi bilaka dadin. ”
Jesusek ihardetsi zion :
“ Liburu Sainduan izkiriatua dago :
Gizakia ez da ogiz bakarrik bizi.”
Orduan debruak gorago ereman zuen,
munduko erresuma guziak erakutsi ziozkan so batean,
eta erran zion :
“Botere hori guzia emanen dautzut, eta erresuma horien aintza,
neri emana baitzait, eta nik nahi dutanari emaiten.
Beraz, zu nere aitzinean ahuspekatzen bazira,
dena zurea izanen da.”
Jesusek erran zion :
“ Izkiriatua dago :
Jaunaren, zure Jainkoaren aitzinean ahuspeka emanen zira
eta hura bakarrik adoratuko duzu.”
Gero debruak Jerusalemerat ereman zuen,
Tenpluaren kaskoan ezarri eta erran zion :
“ Jainkoaren Seme balinbazira,
bota zazu zeure burua hemendik behera,
Izkiriatua baita :
Bere aingerueri manatuko diote zu zaintzeko,
eta, eskuetan eremanen zaituzte, oinaz harririk jo ez dezazun.”
Jesusek ihardetsi zion :
“ Errana dago : Ez tenta Jauna, zure Jainkoa.”
Eta tentaldi gisa guziak bururaturik,
debrua urrundu zen, tenorea etorri arte.
Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.
Parropia bakotxak egokitu behar du