Lehen irakurgaia

Izai profetaren liburutik 35, 4-7a.

Errazue bihotz beldurtieri :
“ Gora bihotzak ! Ez izan beldurrik !
Horra zuen Jainkoa : mendekioa heldu da, Jainkoaren saria.
Bera heldu da eta salbatuko zaituzte.”
Orduan, itsuen begiak idekiko dira,
eta elkorren beharriak zabalduko.
Orduan mainguak basahuntzak bezala jauzi eginen du,
eta mutuaren mihiak pozez oihu.
Urak sortuko dira basamortuan, eta errekak eremuan.
Lur errea aintzira eginen da eta lur egarritua iturri.

Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.

Salmoa

145. Salmoa
Nahi nitzaio Jainkoari
bizi naizeno kantuz ari.

Jaunak betiko baitu zaintzen,
Bertzek joentzat hura zuzen.
Gosetueri harek ogi,
Gakotueri harek argi.

Itsutueri Jaunak begi,
Lehertueri dio : jeiki !
Jaunak laguntzen urrun joanak,
Hazten umezurtz, alargunak.

Jaunak zuzenak ditu maite ;
Gizon makurrek traban dute.
Jainkoa Jainko betiere :
Gure Jauna, Jaun mendez mende.


Partitura telekargatu Testu hau telekargatu

Bigarren irakurgaia

Jondoni Jakoberen epixtolatik 2, 1-5.

Ene haurrideak,
Jesu Kristo gure Jaun ospetsuan duzuen sinestean,
ez egin jendeen artean berexkeriarik.
Eman dezagun, zuen batzarrean bi gizon sartzen direla,
bat aberatsa, urrezko eraztun eta soineko ederretan,
eta bestea pobrea, soineko zarpailetan.
Soineko ederra duenari behatu eta erraiten diozue :
“ Zu, jar zaite hemen, ohorezko tokian.”
Pobreari, aldiz : “ Hago hi hor xutik ! ”
edo : “ Jar hadi hor lurrean, nere oinetan ! ”
Hola jokatuz, ez ote zirezte zuen artean berexkeria egiten ari,
eta ez ote duzue arrazoin makurrez jujatzen ?
Entzun, ene haurride maiteak :
Jainkoak ez ote ditu munduaren begitan pobre direnak hautatu,
sinestez aberats izaiteko,
eta hura maite duteneri agindu Erreinuaren ondore egiteko ?

Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.

Ebanjelioaren gorespena

Alleluia, alleluia.
Jesusek Erreinuko Berri Ona predikatzen zuen,
Eritasun eta gaitz guziak sendatzen zituela jendetan.

Ebanjelioa

Jesu Kristoren Ebanjelioa san Marken liburutik 7, 31-37.

Jesusek utzi zuen Tyreko aldea,
eta, Zidonen barna, jo zuen Galileako itsas-alderat,
Dekapolisko lurraldean gaindi.
Gizon elkor-mutu bat ekartzen diote,
eta eskua gainean ezartzeko eskatzen.
Jesusek, jendearenganik berex harturik,
eriak beharrietan ezarri ziozkan, eta tuarekin mihia hunkitu.
Gero, begiak zeru-alde altxaturik, hasperen egin eta erran zion :
“ Effata ! ” (erran nahi baita : “ Idek hadi! ”)
Berehala ideki zitzaizkion beharriak, mihia ere laxatu,
eta garbiki mintzatzen hasi zen.
Nehori ez erraiteko manatu zioten Jesusek ;
bainan zenbat eta manatuago,
hanbat eta areago zabaltzen zuten.
Biziki harrituak, erraiten zuten :
“ Denak ederki egiten ditu :
elkorrak entzunarazten eta mutuak mintzarazten.”

Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.

Fededunen otoitz proposamena

Andiazabal, “Mezetako deiak”, B, 2

Elkor-mutu bat ekarri zioten Jesusi, otoi, eskua gainerat heda ze- zon. Fede berarekin ekar ditzogun Jaunari gure haurride guzien xedeak.

1. Bataioari prestatzen ari diren gazte eta adinekoentzat, laster berriz katiximarat joanen diren haurrentzat, haurride guzien fedeak susta ditzan urrats horietan, egin dezagun otoitz.

2. Berriz eskolak hasiko dituzten haur eta gazteentzat, laneko saila bakantzen ondotik hartu dutenentzat, lanik ezin atxemanez dabiltzan guzientzat, egin dezagun otoitz.

3. Elkor, gogor eta mutu guzientzat, bereziki bazterrerat utziak direnentzat , egin dezagun otoitz.

4. Gure biltzar hunentzat, gure herritar guzientzat, jakin dezagun denen errespetzaten, Jainkoaren hitza eta bertzeeri erraiten, egin dezagun otoitz.

Berri-zkitzu, Jauna, gure bihotzak, oraidanik has gaiten hitzeman daukuzun Erreinuaren eraikitzen. Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez.

Parropia bakotxak egokitu behar du