Jalgitza liburutik 19, 2-6.
Egiptotik atera eta hirugarren hilabetean,
Refidimetik abiatu eta Zinaiko basamorturat heldu ondoan,
Izraeldarrek han ezarri zuten kanpalekua, mendiaren parean.
Mois igan zen Jainkoarenganat.
Jaunak menditik dei egin zion eta erran :
“ Hau erranen diozu Jakoben etxeari,
hau jakinaraziko Izraelen semeeri :
Ikusi duzue zer egin diotedan Egiptoarreri,
zuek arrano-hegaletan nola ereman zaituztedan,
eta niganat erakarri.
Orai beraz, nere hitza entzuten baduzue,
eta nerekilako batasuna begiratzen,
zuek izanen zirezte herri guzien artean nere jabego berezia,
nerea baita lur osoa,
eta zuek izanen zirezte neretzat apez-erreinu eta herri saindu.”
Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.
99. Salmoa
Gu Jaunarena den jendea,
haren etxeko artaldea.
Kanta Jaunari, lur guzia,
Egin airoski hak nahia.
Sar hari beha, sar, loria,
Loria eta bozkaria.
Jainko da Jauna, bere gaitu :
Harek gaitu bai gu moldatu.
Gu Jaunarena den jendea,
Haren etxeko artaldea.
Ona da ona Jainko Jauna,
Betiereko bihotz ona.
Betikotz eta mendez mende
Jaunaren hitzak hitz badaude.
Jondoni Paulok Erromanoeri 5, 6-11.
Haurrideak,
oraino indar gabe ginaudelarik,
bere tenorean Kristo hil da gaixtoentzat.
Bai, nekez onar lezake norbaitek
presuna zuzen batentzat hiltzea ;
beharbada, baliteke norbait presuna on batentzat
hiltzeko prest izaitea.
Bainan Kristo guretzat hil da, gu oraino bekatoros ginelarik :
Jainkoak hola erakusten du guretzat duen maitasuna.
Orai, Jainkoak Kristoren odolaz zuzentzat hartu gaituelarik,
nolaz ez gaitu salbatuko gaztigutik, Kristoren bitartez !
Alabainan, haren etsai ginelarik
Jainkoak berekin adiskidetu bagaitu,
bere Semearen heriotzeari esker,
behin adiskidetuz geroz, nolaz ez gaitu salbatuko,
Kristoren biziari esker !
Are gehiago, Jainkoaz harro gaude Jesu Kristo gure Jaunari esker,
haren bitartez ardietsi baitugu Jainkoarekin adiskidetzea.
Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.
Alleluia, alleluia.
Jainkoaren Erreinua hurbil duzue, sinets Berri Ona !
Jesu Kristoren Ebanjelioa jondoni Matiuren liburutik 9, 36 – 10, 8.
Jendaldeak ikustean, heietaz urrikaldu zen Jesus,
nekaturik eta akiturik baitzauden, artzainik gabeko ardiak bezala.
Orduan bere dizipulueri erran zioten :
“ Uzta nasaia da, bainan langileak guti.
Otoitz zazue, bada, uztaren jabea,
langileak igor ditzan bere uztarat.”
Orduan, Jesusek bere hamabi dizipuluak deiturik,
ahala eman zioten izpiritu gaixtoen haizatzeko,
eta gaitz eta eritasun guzien sendatzeko.
Huna hamabi Apostoluen izenak :
lehena Zimun, Petri deitua, eta hunen anaia, Andres.
Jakobe, Zebedeoren semea, eta hunen anaia Joani ;
Filipe eta Bartolome; Tomas eta Matiu zergalaria ;
Jakobe, Alfeoren semea eta Tadeo ; Zimun Zelota,
eta Judas Izkariot, Jesus saldu zuena.
Hamabi horiek igorri zituen Jesusek, manu hauk emanez :
Ez joan paganoen lurraldeetarat, ez sar Zamariarren hirietan.
Zoazte, izaitekotz, Izrael etxeko ardi galduenganat.
Bidean zoaztela,
oihuka zazue zeruetako Erreinua hurbildua dela.
Sendazkitzue eriak, pitz hilak, garbi lepradunak, haiza debruak.
Urririk hartu duzue, urririk emazue.”
Jaunak errana.
Eskerrak zuri Jauna.
Parropia bakotxak egokitu behar du